window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');

Zure talentua garatzeko aukera emango dizun lanpostua aurkitu nahi al duzu?

Zure talentua garatzeko aukera emango dizun lanpostua aurkitu nahi al duzu?

Hazilanek helburu hori lortzeko erraztasunak emango dizkizu; izan ere, zure gaitasunak indartzeko eta kudeatzeko baliabideak eta tresnak eskainiko dizkizu coaching‑tekniken eta motibatzeko dinamiken bitartez, giro seguru eta konfiantzazkoan.

Aurreko edizioen arrakasta dela eta, lan-munduan txertatzeko Hazilan proiektuaren edizio berria martxan jarri du EGAZ Txorierri zerbitzuak; proiektua apirilaren 23an. Goi-mailako prestakuntza duten eta beren gaitasun pertsonalak indartu eta edozein motatako erronkei aurre egin nahi dieten, edo beren marka pertsonala sortu, lan-elkarrizketa onak egiten ikasi eta kontaktu profesionalak egin nahi dituzten 20 eta 44 urte bitarteko pertsonentzat da.

Proiektua % 100ean lagunduko da diruz (erdia, Europako Gizarte Funtsak; beste erdia, EGAZ Txorierrik) eta bi fase izango ditu. Lehen fasea aurrez aurreko AKTIBATU ikastaroa izango da, 80 ordukoa, eta horren bidez baliabide pertsonalak jasoko dituzu . Bigarren fasea, KOKATU, 200 ordu praktikokoa izango da, eta, horren bidez, zure talentua erakutsi ahal izango duzu inguruko enpresetan, zure profil profesionalaren araberako lanpostuetan.

Edizio berrian parte hartu nahi baduzu, eman izena formulario honetan.

Izena emateko orrialdea