Zure enpresaren jardueraren ‘datu gordina’ informazio automatizatu bihurtu nahi, erabakiak hartzen laguntzeko?

Zure enpresaren jardueraren ‘datu gordina’ informazio automatizatu bihurtu nahi, erabakiak hartzen laguntzeko?
  • Iturri sakabanatuetako informazioa homogeneizatu eta automatizatu behar duzu?
  • Datuak modu automatizatuan prest uzteko ‘data quality’ printzipioak ezarri nahi dituzu?
  • Zure negozioa kolpe bakarrean ikusi nahi duzu?
  • Ezagutzen dituzu txosten eta aginte-koadro interaktiboak eta zure enpresaren alde egin dezaketena?

Bizkaia Indartzen ekimena abiarazi dute Erandioko, Leioako, Uribe Kostako, Txorierriko eta Mungialdeko garapen-agentziek Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan. Ekimen horren helburua da lurraldeko mikro-ETE-en industria-sektorearen eta horren zerbitzu osagarrien, garraioaren sektorearen eta handizkako merkataritzako sektorearen negozioa partzialki edo erabat digitalizatzeko bidean aurrera egitea.

Oraingo honetan, aukera berriak jorratuko dira irailaren 22an “Informazioa automatizatzea. Datu gordinetik aginte-koadrora eta Reporting” web-mintegiaren bidez.

 

BIZKAIA INDARTZEN WEBINARRA

Informazioa automatizatzea. Datu gordinetik aginte-koadrora eta Reporting

Eguna: Asteazkena, irailak 22
10:00etatik a 12:00etara

Plaza Mugatuak.

Izena emateko epea zabalik irailak 20ra arte

Izen-ematea

Maxmaxdata firmaren eskutik, ‘Smart data ‘n espezializatutako enpresa dena, lan-denborak eta akatsak minimizatzen dituena, prozesuak automatizatuz, eta esperientzia duena enpresa txiki eta ertainetatik hasi eta nazioko zein atzerriko multinazional handietara bitarteko proiektuetan.

Hizlaria:

estíbalizPablo Álvarez Azcúnaga

Maxmaxdata SL enpresaren bazkide sortzailea

Hitz egingo dugu:
Informazioa garrantzitsua da, erabakiak hartzen laguntzen duelako. Eta denok nahi dugu erabaki onenak gure negoziorako.

Webinarrean, CRISP-DM metodologian oinarrituta, datuaren ziklo osoan zehar ibilbide bat ikusiko dugu, kalitate-emaitzak berehala lortzeko hainbat iturritatik abiatuta, prestatzeko administrazio-prozesuetan denborarik galdu gabe.

Edozein enpresaren eguneroko ohiko teknologiak edo doakoak erabiliko ditugu.

  • Datuak biltzea. Normalean, aspergarria izan daiteke, iturriak sakabanatuta daudelako eta informazioa homogeneoa ez delako.Datu-iturri desberdinak automatikoki atzemango ditugu, aurrerago elkartzeko eta, horrela, gure informazioa aberasteko.
  • Informazioa prestatzea. Ez galdu denbora gehiago hainbat fitxategi behin eta berriz eraldatzen.Datuen kalitate-printzipioen arabera (data quality), datuak modu automatizatuan prest uzten ikusiko dugu, datuak manipulatzeko garaian akatsik ez egiteko.
  • Emaitzak lortzea. Zure negozioa kolpe bakarrean ikusi nahi duzu? Txosten eta aginte-koadro interaktiboak sortuko ditugu, horiek egiteko jardunbide onenak ikusiz. (Reporting, dashboards, business intelligence).

Norentzat: ETEak, mikroETEak eta eratu berri diren enpresak, erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatuta daudenak: Erandio, Leioa, Uribe Kostan, Txorierrin eta Mungialdean.

Web-mintegien ziklo hau doakoa izango da eta banakako aholkularitza-orduak izango ditu eskainitako tresnak edo konponbideak eskualdeko enpresa zehatzen
beharrizanetara moldatzeko eta, horrela, martxan jartzeko.

Banakako aholkularitzarako plazak mugatuak direnez, izena eman beharko da edo erreferentziako garapen-agentzia antolatzailearen aurretiko onespena jaso beharko da.

 

Harremanetarako:

  Asun Peña
behargintza.enpresa@leioa.net
944 00 41 95

  Gabirel Rodríguez
ekintzailetza@erandio.eus
944 17 56 16

   Ana Sonia Elorriaga
aselorriaga@txorierri.eu
964 53 63 70

  Iñigo Urrutia
empresa@mungialdeko-behargintza.com
946 15 62 44

   Jokin Etxebarria
jetxebarria@jataondo.org
946 15 66 12

   Gabriel Delgado
uke@urkobe.eus
946 76 06 38

Subvencionan:

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>