Zure enpresa indartu Hazinnovarekin

Zure enpresa indartu Hazinnovarekin

HAZINNOVA doako aholkularitza eta laguntza zerbitzua da lana antolatzeko modu berriak edo zeure enpresako produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzeko.

Berrikuntza txikiei esker hazten dira gure produkzio-prozesuak eta gehiago nahiz azkarrago saltzen dugu.

Hazinnova-k eskaintzen dizu:

• Doako aholkularitza espezializatua (50 ordu)

• Emaitzen lorpea 3 hilabeten

• Hazinnova Agentea (Egaz Txorierri) prozesu osorako laguntza

• Gutxieneko karga administratiboa

Hazinnova lagungarria izan daiteke honexetarako:

• Zeure enpresako errentagarritasuna hobeto kontrolatzeko

• Zeure prozesuen eraginkortasuna hobetzeko

• Banaketa gastuak edo epeak murristeko

• Zeure erakundeko pertsonak motibatzeko

• Merkatukuota handitzeko

• Bezeroen segmentu berrietarra iristeko

• Marka eta disenu industrialak babesteko

Bereziki zuzendua Euskadin kokatuta dauden, 6-99 langile dituzten eta industria eta zerbitzuen sektore hauetan lan egiten duten ETEei: Manufakturako industria, Erauzketako industriak, Energia hornikuntza, Ur eta hondakinen kudeaketa, IKT jarduerak, Handizkako merkataritza, Garraioa, Biltegiratzea, Finantza jarduerak, Aseguruak, Industriarekin lotutako zerbitzuak.

Ekimenean parte hartzen duten enpresak ezin izan dira Innobideak eta Hazitek programetako onuradunak izan 2016, 2017 edo 2018 urteetan, Innobideak-Kudeabide Kontrastea edota Innobideak-Kudeabide 2A Fasea programetako onuradunak bakarrik izan direnak izan ezik.

Aholkularitza bat eta Hazinnova agente bat (Egaz Txorierri) enpresaren zerbitzura egongo dira prozesu osoan, premiak zehazteko eta berrikuntza-proiektua modu erraz, arin eta indibidualizatu batean ezartzeko, enpresarentzat inolako karga administratiborik gabe.

Zure enpresak ekimen honetan parte har dezake. iva. Berritu merkaturatze-prozesuan eta kudeaketan. Haziko gara?, Deituguzu: Ana Sonia Elorriaga| Hazinnova Agentea | 94.453.63.70 | aselorriaga@txorierri.eu

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>