Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, EGAZ Txorierriren bidez eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketarekin, abian jarri dute pertsona ekintzaileek Tokiko Proiektu Ekintzaileak gauzatzeko diru-laguntzen 2019ko deialdia.
Diru-laguntzak izaera ekintzailea duten eta EAEn bizi diren pertsonentzat dira, betiere aholkularitza espezializatua jaso nahi badute 2 hilabetean enpresa-ideia kasuan eta 3 hilabetetan enpresa-proiektu berriak abiatzeko kasuan, erabateko arduraldiaz, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa bat martxan jartzeko.
EGAZ Txorierrik, Lanbiderekin lankidetan diharduen erakundeak, deialdi honetako diru-laguntzak jasoko dituzten pertsonak hautatu eta lagunduko ditu, eta tutoretza emango die. Horrez gain, diru-laguntzak kudeatu eta ordainduko ditu.
Zehazki, gehienez ere 30 laguntza emango dira enpresa-ideiak garatzeko, eta 26, bestalde, negozioak martxan jartzeko.
Nolanahi ere, aurkezturiko eskaerak hautatzeko prozesuan, aintzat hartuko da % 40 gutxienez, emakume ekintzaileak izatea.
- Pertsona sustatzaileek beren negozio-ideia garatzeko, 1000 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko.
- Pertsona sustatzaileek enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, 1500 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko.
- Laguntza horiek % 15 handitu ahal izango dira, pertsona sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago baditu laguntza-prozesua hasten den unean. % 15 gehiago handitu ahal izango dira, pertsona sustatzailea emakumea bada.
Enpresa ideia bat garatzeko laguntzen oinarriak eta eskariak
Enpresa jarduera berriak abiarazteko laguntzen oinarriak eta eskariak
Iruzkin berriak