Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, EGAZ Txorierriren bidez eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketarekin, abian jarri dute pertsona ekintzaileek Tokiko Proiektu Ekintzaileak gauzatzeko diru-laguntzen 2018ko deialdia.
Diru-laguntzak izaera ekintzailea duten eta EAEn bizi diren pertsonentzat dira, betiere aholkularitza espezializatua jaso nahi badute 3 hilabetean, erabateko arduraldiaz, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa bat martxan jartzeko.
EGAZ Txorierrik, Lanbiderekin lankidetan diharduen erakundeak, deialdi honetako diru-laguntzak jasoko dituzten pertsonak hautatu eta lagunduko ditu, eta tutoretza emango die. Horrez gain, diru-laguntzak kudeatu eta ordainduko ditu.
Zehazki, gehienez ere 24 laguntza emango dira enpresa-ideiak garatzeko (oinarriak EGAZ Txorierriren webgunean daude eskura), eta 12, bestalde, negozioak martxan jartzeko (oinarriak ere, EGAZ Txorierriren webgunean kontsulta daitezke).
Nolanahi ere, aurkezturiko eskaerak hautatzeko prozesuan, aintzat hartuko da % 40 gutxienez, emakume ekintzaileak izatea.
Zenbatekoak
- Pertsona sustatzaileek beren negozio-ideia garatzeko, 000 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko.
- Pertsona sustatzaileek enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, 500 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko.
- Laguntza horiek % 15 handitu ahal izango dira, pertsona sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago baditu laguntza-prozesua hasten den unean. % 15 gehiago handitu ahal izango dira, pertsona sustatzailea emakumea bada.
Enpresa-ideak garatzeko laguntzen eskaria zein negozioak abiaraztekoak, EGAZ Txorierrin aurkez daitezke otsailaren 22ra arte.
Iruzkin berriak