Txorierrik gazteak lan-mundura hurbilduko ditu Ezagutu Aukeratzeko programaren bidez

Txorierrik gazteak lan-mundura hurbilduko ditu Ezagutu Aukeratzeko programaren bidez

Txorierrin Batxilergoa ikasten ari diren gazteek dagoeneko eman dezakete izena Ezagutu Aukeratzeko programan, zeinetan profesionalekiko konexioetan parte hartu ahalko duten, bideokonferentzien bidez. Ekimen hori Gaztedi Txorierri programaren barruan sartzen da, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duena Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera. Izen-emateak Ezagutu Aukeratzeko ekimenaren webgunean egin daitezke.

Dagoeneko 55 ikaslek eman dute izena martxoaren 1ean, 2an, 3an, 4an eta 5ean egingo diren jardunaldietarako; horiek telematikoki egingo dira, egungo pandemia-egoera dela eta. Guztira hainbat profil eta sektoretako 20 enpresak eta 25 profesionalek hartuko dute parte (ingeniaritza, hezkuntza eta administrazioa, besteak beste), eta ekimenak aukera emango die Txorierriko gazteei erabakiak hartzeko eta ikasketak aukeratzeko orduan dituzten zalantzak argitzeko. Ikasle bakoitza interesgarritzat jotzen dituen saioetan konektatu ahalko da, sektoreko profesionalak gertutik ezagutzeko; kasu batzuetan ibilbide luzeko pertsonak dira, eta, beste batzuetan, duela gutxi ikasleak izan ziren langile gazteak.

Proiektua Ezagutu Aukeratzeko programaren barruan sartzen da, zeinak hainbat ekintza biltzen dituen gazteak lan- eta enpresa-errealitatera hurbiltzeko eta haien etorkizuna aukeratzen laguntzeko, hala nola orientazio-jardunaldiak.