Txorierri Valleyk (Txorierri Valleyko Enpresak Sustatzeko Elkartea), Enkarterri Groupek (Enkarterriko Enpresa Elkartea) eta DEE-AED Durangaldeko Enpresen Elkarteak 1. AZKAR NETWORKING topaketa antolatzen dute
Enpresen arteko topaketa “azkarra” da: parte-hartzaile bakoitzak aukera du gainerakoei eskaintzen zaizkien zerbitzu eta/edo produktuen berri emateko, bere jarduera-sektorean egiaztatutako esperientzia azaltzeko, kokapena zehazteko, kontaktua emateko, etab.
Zentzu honetan topaketak ahalbidetu egingo du enpresa parte-hartzaileak esparru egokia sortzea, euren arteko harremana eta lankidetza errazteko. Besteak beste, ahalbidetu egingo da elkar ezagutzea eta/edo lehenengo harremana izatea, eta hori abiapuntu izanik, etorkizunean era guztietako lankidetza-hitzarmenak lortzea (kontratuak, kooperazioan lehiakortasuna hobetzeko proiektuak, lankidetza puntualak eta abar).
Jardunaldia abenduaren 4an egingo da, gutxi gorabehera 09:00etatik 12:00etara, Hotel Convento San Roquen (Campo de las Monjas kalea, 2 48800 Balmaseda – Bizkaia).
Ez eduki zalantzarik eta apunta zaitez!, inskribatzeko epea azaroaren 28ean amaitzen da!
Informazio gehiagorako:
Ana Sonia Elorriaga
Tel.: 944 536 370
Iruzkin berriak