SUSPERTU ZURE ENPRESA HAZINNOVA PROGRAMAREKIN

SUSPERTU ZURE ENPRESA HAZINNOVA PROGRAMAREKIN

Abian da Innobasquek, Spri Taldeak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak bultzatutako HAZINNOVA programaren edizio berria.

Hazinnova enpresa txiki eta ertainek modu erraz, azkar eta doan berritu ahal izateko zerbitzua da. 50 orduko aholkularitza eta bide-laguntza (Hazinnova agentea) eskaintzen du, negozio-prozesu zein produktu arloko berrikuntza mikroproiektuak inplementatzeko: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak.

EGAZ Txorierri Hazinnova agentea gara eta Txorierriko enpresei prozesu osoan lagunduko diegu, kostu gehigarririk eragin gabe eta gutxieneko karga administratiboarekin.

Programak bultzatzen dituen jardunbide egokiak, zehaztuta hemen.

Hemen, programari buruzko liburuxka ikusi daiteke.

 

EZAGUTU HAZINNOVA PROGRAMAK ZURE ERAKUNDEARI EMAN AHAL DION GUZTIA:

  • Duela zenbat ez duzula hausnartzen eskaintzen duzun produktu edo zerbitzuaren inguruan?
  • Gustatuko litzaizuke zure produktua bereiztea merkatu nazionalean edo nazioartekoan, edo produktu edo produktu-gama berri bat merkaturatzea?
  • Merkatu berri batean sartzea planteatzen ari zara?
  • Online salmentarako estrategia garatu eta e-commerce ildoa sustatu behar?

Propuesta comunicacion HazinnovaHAZINNOVA MERKATU BERRIAK INTERESATZEN ZAIZU

  • Zure bezeroen inguruko ezagutza eta arreta hobetu nahi duzu?
  • Zure komertzializazio-kanalak optimizatu nahi dituzu, eta e-commerce ildoa sustatu?
  • •Duela zenbat ez duzula zure marketin-estrategia berrikusten?

Hazinnova_clientesHAZINNOVA BEZEROAK INTERESATZEN ZAIZU

  • Zure banaketa- edo hornidura-katea berrikusi eta hobetu nahi duzu?
  • Gastuak eta entrega-epeak murriztu behar dituzu?
  • Zure ibilbide logistikoak optimizatu nahi dituzu?

Hazinnova_logísticaHAZINNOVA LOGISTIKA INTERESATZEN ZAIZU

  • Enpresako langileen motibazioa eta inplikazioa handitu nahi dituzu, eta langileen arteko giroa hobetu nahi duzu?
  • Plantillaren denbora-plangintza berria egin behar izan duzu, lanpostu bakoitzaren funtzio eta erantzukizunen definizioa eta diseinuari erreparatuta, eta laguntza behar duzu?

Hazinnova_personasHAZINNOVA PERTSONAK INTERESATZEN ZAIZU

  • Laguntza behar duzu barneko prozesu berria diseinatzeko?
  • Ez duzue zuen erakundearen barneko prozesuen efizientzia ezaren berri eta ez dakizue nola jorratu horiek hobetu eta efiziente bihurtzeko aldaketak?
  • Enpresaren arazo konplexuenei begira konponbide desberdin, berritzaile, azkar eta eraginkorrak lortu nahi dituzue, taldearen parte-hartze handiagoarekin?

Hazinnova_procesos_internosHAZINNOVA BARNEKO PROZESUAK INTERESATZEN ZAIZU

  • Enpresaren bulegoak edo tailerra desordena-egoera handian dago eta efizientzia kaltetzen ari da (dokumentazioaren bilaketa, lan errepikatuak…)? Aholkularitza behar duzu 5S metodologia aplikatzeko?
  • Enpresaren ekipamendua mantentzeko oinarrizko sistema bat berrikusi, hobetu edo ezartzeko beharra antzeman duzu?
  • Konponbide teknologiko berrien inguruko bideragarritasun eta beharrizanak aztertu nahi dituzu, produkzio prozesuak eta kudeaketa hobetzeko?…

Hazinnova_produccionHAZINNOVA EKOIZPENA INTERESATZEN ZAIZU

  • Zure enpresak eskaintzen dituen produktuak eta zerbitzuak hobetu nahi dituzu, eta identifikatu dituzun balizko hobekuntzen bideragarritasun-azterketa bat egin nahiko zenuke?
  • Produktu eta zerbitzu berriak diseinatu nahiko zenituzke, baina, aurretik, merkatuaren eskaera eta behar teknologikoak aztertu nahi dituzu?
  • Zure produktu edo zerbitzuak areagotu dituzu marka bat erregistratu zenuenetik Europar Batasunaren mailan, eta ez duzu erregistroa eguneratu?
  • Itxurak balio erantsia gehitzen dien produktu berriak dituzu eta interesatzen zaizu diseinua Europar Batasunean erregistratzea egindako inbertsioa errentagarri bihurtzeko?

Hazinnova_marcas_diseñoHAZINNOVA PRODUKTUA INTERESATZEN ZAIZU

  • Zure enpresaren errentagarritasuna hobeto kontrolatu behar duzu?
  • Gustatuko litzaizuke erabakiak hobeto hartzea ahalbidetuko dizun aginte-koadro bat izatea, eta ez dakizu zer irtenbide teknologiko egokitzen den hobekien zure beharretara?
  • Zure enpresari eragiten dioten kostuak eta tarifak berrikusi nahi dituzu, kontrola hobetzeko?

Hazinnova_marcas_diseñoHAZINNOVA EKONOMIKO-FINANTZARIOA INTERESATZEN ZAIZU

Baldintza hauek betetzen dituen ETE bat bazara:

  • Euskadin kokatuta
  • Industria (manufakturazio industria, erauzketa industriak, energia hornikuntza, ur eta hondakinen kudeaketa) ala zerbitzuak (industriarekin lotutako zerbitzuak, IKT jarduerak, handizkako merkataritza, garraioa, biltegiratzea, finantza-jarduerak, aseguruak) sektoretakoa
  • 10 langile edo gehiagokoa
  • Innobideak eta Hazitek programen onuradun izan ez bazara 2018, 2019 edo 2020 urteetan, salbuespen honekin: soilik Innobideak Kudeaketa Contraste edota Innobideak -Kudeabide 2. Faseko onuradun izandakoak
  • Produktuan, prozesuan, marketinean edo erakundean berrikuntza ez-teknologikoa dakarren erronka bat identifikatu baduzu
  • Zure enpresa suspertu nahi baduzu

HAZINNOVA DA ZURE PROGRAMA

  • Eman zure erronkaren berri abenduaren 2ra arte.
  • Ez itxaron azken egunera arte, plazak mugatuak dira.

Captura de pantalla 2020-05-12 a las 12.41.14

Informazio gehiagorako, jarri harremanetan gurekin:

Ana Sonia Elorriaga |  aselorriaga@txorierri.eu | 94 453 63 70

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>