Sormen ekintzailearen bila

Sormen ekintzailearen bila

Enpresa muntatzeko urratsak eman baino askoz lehenago, ekintzaileak sormen handia izan behar du bideragarri bihur daitekeen negozio-ideia original bat aurkitzeko. Eta pentsatzeko gaitasun hori da, hain zuzen ere, Txorierriko ‘Ekintzailetzarako Ideien Bideo Lehiaketak’ sustatzen duena. Lehiaketa horrek bigarren deialdia ireki du eta hiru sari emango dizkie proiekturik onenei, smartwatch bana.

Abenduaren 7ra arte, Txorierriko Politeknika Ikastegiko ikasleek eta, oro har, eskualdeko 16 eta 29 urte bitarteko pertsona guztiek eman dezakete izena, lehiaketan parte hartzeko. EGAZek eta Politeknika Ikastegiak antolatu dute, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen Gaztedi programaren barruan, Txorierriko Mankomunitatearekin eta Erandioko Udalarekin batera.

Behin izena eman ondoren, abenduaren 18ra arte bidali ahalko dute ideia ekintzaile bat jasotzen duen bideoa, dela ikaskuntzarekin lotutako proiektu berritzaile bat, dela enpresa-negozioaren ideia bat. Proposamen horiek banaka edo bi pertsonako taldetan aurkeztu ahal izango dira. Bideoak honako webgune honen bidez bidaliko dira.

Ikaskuntzarekin lotutako proiektu berritzaileen bideoak baloratzean, kontuan hartuko dira, besteak beste, ahalegintzeko gaitasuna, autonomia, pentsaera malgua eta tresna teknologikoen erabilera. Enpresa-proiektu bat aurkezten duten bideoetan, berriz, honako alderdi hauek ere kontuan hartuko dira: sexuen arteko aukera berdintasuna, eskualdeko bizimodua hobetzea xede duten tokiko ekimenak, toki sareetan parte hartzea eta ingurumen-jasangarritasuna.

Lehiaketaren oinarriak hemen kontsulta daitezke.

CONCURSO-DE-IDEAS-CARTELeusk

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>