Sondikak eskualdean enplegua sustatzeko laguntzak aurkeztu ditu

Sondikako Udalak udalerriko pertsonen enplegua sustatzeko laguntzak aurkeztu ditu; alde batetik, egoitza Bizkaian duten enpresetan herritarrak kontratatzea sustatu dut, eta bestetik, dirulaguntzak eman ditu enplegagarritasuna hobetu dezaketen prestakuntza-ekintzetarako.

Alde batetik, Udalak 20.000 euroko partida bideratuko du egoitza Bizkaian duten enpresei dirulaguntza emateko, lana bilatzen ari diren sondikoztarren kontratazioa sustatzeko. Dirulaguntza horiek jaso ahal izango dituzten 10 erakundeek, hasierako planteamenduaren arabera, 2.000 euro jaso ahal izango dituzte Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzua) enplegu-eskatzaile gisa inskribatutako langile sondikoztarrak kontratatzeagatik.

Kontratatutako pertsonak Sondikan erroldatuta egon beharko du, kontratuaren data baino 6 hilabete lehenago gutxienez. Kontratu hori lanaldi osokoa eta gutxienez hiru hilabetekoa izango da.

Enpresa interesdunek eskaerak egin ahal izango dituzte; horretarako, dokumentazioa aurkeztu beharko dute Udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo, modu presentzialean, udaletxe bertan (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara), 2021eko irailaren 30a baino lehen. Sondikako (+2 puntu) eta Txorierriko (+1 puntu) erakundeek lehentasuna izango dute dirulaguntzak ematerakoan, eta, berdinketa gertatuz gero, eskaera lehenago aurkeztu duen erakundeari emango zaio.

Bestalde, Sondikako Udalak 8.000 euroko laguntza-partida onetsi zuen abenduan, lan bila ari diren edo enplegua hobetu nahi duten udalerriko pertsonen prestakuntza sustatzeko. Guztira, onuradunek 400 euro arteko dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte arautu gabeko prestakuntza-ekintzak egin ahal izateko. Laguntza horiek eskatzeko epea 2021eko urriaren 31n amaituko da.