window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');

Orientazio-jardunaldi akademiko eta profesionalak aholkuak eta esperientzia pertsonalak gerturatuko ditu, gazteei etorkizuna aukeratzen laguntzeko

Orientazio-jardunaldi akademiko eta profesionalak aholkuak eta esperientzia pertsonalak gerturatuko ditu, gazteei etorkizuna aukeratzen laguntzeko

Azaroaren 23an Txorierriko udaletako ekonomia eta enplegua sustatzeko zerbitzuak, EGAZ Txorierrik, Ezagutu Aukeratzeko programaren barruan Derioko Kultur Birikan orientazio-jardunaldi akademiko-profesionala antolatu zuen DBHko 3. eta 4. mailetan seme-alabak dituzten gurasoentzat, zalantzak argitzeko eta ikasleei goi-mailako ikasketak hobeto aukeratzen laguntzeko.

Familiak orientatzeko jardunaldi honetan 70 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte eta DBH 4 osteko trebakuntza-ibilbideen berri eman zen.

Bertaratu zirenek aholkuak jaso zituzten, Alex Loustaunau Txorierriko enplegu-zerbitzuko zuzendariaren eta Politeknika zentroko, Ainhoa Sáenz orientatzailearen eta Jose Manuel Tubío koordinatzailearen eskutik; era berean, Ariane Alquegi Caballero ikaslearen esperientziaren berri izan zuten, heziketa-ziklo tekniko bat egitea erabaki baitzuen.

Ezagutu Aukeratzeko programa izango dugu berriro abenduaren 13, 14 eta 15ean eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako topaketak izango dira profesionalekin. Horri esker, gazteek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte, enpresekin konexioak egin ondoren, gustuko dituzten lanbideak.