window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');

OINARRIZKO GAITASUN DIGITALEN IKASTAROA

OINARRIZKO GAITASUN DIGITALEN IKASTAROA

Izena emateko epea zabalik

 Egaz Txorierritik pertsonen enplegagarritasuna bultzatzen jarraitzen dugu, eskura ditugun baliabide guztiak erabiliz, haien garapen profesionala errazteko. Orain, are gehiago, bizi dugun ingurune teknologiko honetan, gaitasun digitalak izatea funtsezkoa da lan-merkatuan arrakastaz kokatzeko.

Horregatik, laster hasiko dugu “oinarrizko gaitasun digitalak” prestakuntza, formatu erdipresentzialean egingo dena, 60 ordukoa. Urriaren 25etik azaroaren 12ra egingo da eta Bizkaiko Foru Aldundiak erabat diruz lagunduko du “Txorierriko 3R Enplegua Programaren” barruan. Ikastaroa langabezian dauden pertsonei zuzenduta dago (iraupen luzeko langabeak, 45 urtetik gorakoak, 30 urtetik beherakoak eta/edo emakumeak).

Zure PCa erraztasunez erabiltzeko eta Interneten segurtasunez nabigatzeko nahikoa ezagutza eskuratuko duzu. Ikasi zure erritmoan eta modurik erosoenean; izan ere, online egin ahal izango duzu gure prestakuntza-plataformaren bidez, eta, gainera, zure bilakaeraren tutore izango den gure irakasle-taldearen laguntza izango duzu.

Eman izena gure webgunean (http://ofertaformativa.txorierri.eu /), gure zentroan bertan edo deitu 944536370.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*