window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');

Lan bila bazabiltza, HAZILAN da zure aukera

Lan bila bazabiltza, HAZILAN da zure aukera

HAZILAN laneratzeko proiektuak zure helburua lortzea ekarriko du.

Egaz Txorierrin zure gaitasun pertsonalak eta profesionalak indartzeko baliabideak eta tresnak eskuratu ahal izango dituzu coaching tekniken bidez, zure marka pertsonala sortzeko motibazio dinamiken bidez, lan-elkarrizketa bat arrakastaz gainditzen ikasteko eta kontaktu profesionalak sortzeko.

HAZILAN proiektuak enplegua lortzea errazten die pertsonei. Zure lanbide-profilarekin bat datozen enpresetan zure ezagutzak eta trebetasunak praktikan jartzeko aukerari esker.

Edizio berri hau otsailaren 4tik 25era egingo da, 9:00etatik 14:00etara.

20-44 urte eta goi-mailako prestakuntza badituzu, ez utzi zure bokazioa garatzeko benetako aukera pasatzen.

Proiektua % 100ean diruz lagundua dago (Europako Gizarte Funtsak eta Egaz Txorierrik % 50ean kofinantzatua) eta bi fasetan garatzen da. Lehenengoa, aurrez aurreko ikastaroa, AKTIBATU, 80 ordukoa, non zure baliabide pertsonalak lortuko dituzun. Bigarren fasea, KOKATU, 200 orduko praktikak, non zure talentu guztia balioan jarri ahal izango duzun inguruko enpresetan, zure profil profesionalarekin bat datozen postuetan.

Edizio berrian parte hartu nahi baduzu, EGAZ Txorierrin eman dezakezu izena (ordutegia: 8:00etatik 14:00etara). 94 453 63 70 (egaz@txorierri.eu)
Edo formulario hau bete: https://forms.gle/CgfDnUCvSa2xrPZU7