Konfinamenduan merkataritza txikiari/ostalaritzari eta zerbitzuei laguntzeko ekimenak

EGAZ Txorierrik lanean jarraitzen du, Txorierriko udalekin batera, merkataritza txikiak, zerbitzuek eta ostalaritzak gure ingurunearen parte izaten eta gure udalerriei bizia ematen jarrai dezaten.
Orain, inoiz baino gehiago, etorkizuna sortu behar dugu, eta, horregatik, hiru ekimen berri aurkeztu nahi dizkizuegu:

BBKren KREOENTI bonuen kanpaina

Captura de pantalla 2020-04-21 a las 15.05.46BBK Fundazioak Bizkaiko merkataritza txikiak bizirik irauteko laguntza eskainiko du “Kreo en ti” ekimenarekin. 20 eta 40 euroko 15.000 bonu jaulkiko ditu: 15 eta 30 euroko kostua izango dute erabiltzailearentzat eta BBK Fundazioak 5 eta 10 eurorekin osatuko ditu, hurrenez hurren. Ekimenera atxikitako saltokiek egun gutxitan jasoko dute erosketa aurreratu horien zenbatekoa eta erabiltzaileek konfinamendua amaitutakoan trukatu ahal izango dituzte bonuak.

Ekimena alarma-egoera dela-eta ateak itxi behar izan dituzten Bizkaiko saltoki guztientzat da (ikusi baldintzak).

Ez galdu parte hartzeko aukera, izena emateko epea apirilaren 23an amaituko baita, eta eman ekimenaren berri sare sozialetan zure bezeroei. Parte hartu

Egaz Txorierrik, gainera, kanpaina bultzatuko du, ekimenera atxiki diren eta erantsitako inprimakiaren bitartez parte hartu nahi dutela adierazten diguten eskualdeko establezimenduak ezagutaraziz. INPRIMAKIA

‘Yo por ti, tú por mí’, konfinamendua amaitutakoan erabiltzeko kupoiak

Captura de pantalla 2020-04-21 a las 15.16.44Irabazi asmorik gabeko ‘Yo por ti, tú por mí’ ekimenak saltoki txikiei, zerbitzuei eta ostalaritzari laguntzen die koronabirusaren krisian, zenbait kupoi martxan jartzen lagunduz, erabiltzaileek COVID-19aren krisia igarotakoan erabili ahal izateko. Dirua establezimendura bideratuko da zuzenean, eta erabiltzaileak mezu elektroniko bat jasoko du kupoiarekin. Kupoi horrekin erosketak eta kontsumizioak egin eta zerbitzuak jaso ahal izango ditu etorkizunean. Informazio gehiago

Ekimen hau alarma-egoeraren ondorioz ateak itxi behar izan dituzten establezimendu guztientzat da (saltokiak, zerbitzuak eta ostalaritza). Ez galdu parte hartzeko aukera (ikusi baldintzak).

Egaz Txorierrik, gainera, kanpaina bultzatuko du, ekimenera atxiki diren eta erantsitako inprimakiaren bitartez parte hartu nahi dutela adierazten diguten eskualdeko establezimenduak ezagutaraziz. INPRIMAKIA

EGAZ Txorierriren aholkularitza-zerbitzua

093b10dd-4b03-417d-a361-44fea970188eGogoan izan, halaber, zure esku gaudela telematikoki, hainbat erakunde (udalak, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, CECOBI…) abian jartzen ari diren neurri, laguntza eta ekimeni buruzko aholkularitza eta laguntza eskaintzeko, eta zuen egoera ezagutu, orientatu eta laguntza horiek eskuratzen laguntzeko.

Zalantzarik baduzu, Ana Sonia Elorriagarekin (aselorriaga@txorierri.eu) jar zaitezke harremanetan. Horretarako, honako datu hauek adierazi behar dituzu: establezimendua, harremanetarako pertsona, telefono mugikorraren zenbakia eta egin nahi den kontsulta.

Laster jarriko gara zurekin harremanetan.

EMAN_IZENA

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>