Jakin nahi duzu nola erabili merkataritza digitaleko estrategiak zure ohiko eragiketa komertzialetan emaitza-kontua hobetzeko?

Jakin nahi duzu nola erabili merkataritza digitaleko estrategiak zure ohiko eragiketa komertzialetan emaitza-kontua hobetzeko?
  • Bezero gehiago erakarri nahi al dituzu?
  • Produktu edo zerbitzu berriak merkaturatuko al dituzu?
  • Zure negozioa merkatu edo sektore berrietarantz dibertsifikatzeko asmoa duzu?
  • Ezagutzen al dituzu nazioarteko merkatu berriek eskaintzen dizkizuten aukerak?
  • Ezagutzen al duzu egiten dituzun jarduera digitalek zure emaitza kontuan zein eragin erreal duten?
  • Bezero berriak erakartzeko denbora eta kostuak aurreztu nahi al dituzu?

Bizkaia Indartzen ekimena abiarazi dute Erandioko, Leioako, Uribe Kostako, Txorierriko eta Mungialdeko garapen-agentziek Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan. Ekimen horren helburua da lurraldeko mikro-ETE-en industria-sektorearen eta horren zerbitzu osagarrien, garraioaren sektorearen eta handizkako merkataritzako sektorearen negozioa partzialki edo erabat digitalizatzeko bidean aurrera egitea.

Oraingo honetan, aukera berriak jorratuko dira ekainaren 23tik uztailaren 14ra bitartean “Internet negozio-aukera berriak biltzeko kanal gisa: merkataritza digitalaren azelerazioa” web-mintegiaren bidez.

 

BIZKAIA INDARTZEN WEB-MINTEGIA

Internet negozio-aukera berriak biltzeko kanal gisa: merkataritza digitalaren azelerazioa

Egunak: ekainaren 23a eta 30a eta uztailaren 7a eta 14a (asteazkenak)
09:30etik 11:00etara

Plaza kopuru mugatua.

Izena emateko epea 2021eko ekainaren 21era arte irekita

Izen ematea – Aurkezpen-bideoa osorik

Weroi firmaren eskutik, zeinak 12 urte baino gehiagoko esperientzia duen merkataritza digitaleko marketin-proiektuak garatzen. Enpresa hori espezializatuta dago industria-enpresei eta B2Bei laguntzen negozio-aukera berriak biltzeko Internet tresna gisa garatzen.

Kanal horren bizkortasunaz eta kapilaritateaz baliatuko gara inbertsio digitalek benetako eragina izan dezaten emaitza-kontuan.

Hizlaria:

estíbalizLucía Celles

Negozioko arduraduna: Weroi | Business Development Manager

Mintzagaiak hauek izango dira:

  • 1. Ekainak 23: Emaitza digitaletara zuzendutako marketin digitala.
    Web-mintegi honetan, Internet merkataritza-jarduera tradizionalaren osagarria izan daitekeela ikusiko dugu. Horretarako, B2B inguruneko enpresen benetako kasuak aztertuko ditugu (galdaragintza fina, automobilgintzaren sektorerako hodi konformazioa, etab.). Enpresa horiek estrategia komertzial digitalak integratu dituzte beren eragiketa tradizionaletan, eta, emaitza oso onak lortzeaz gain, atzemandako aukera kualifikatuen eta eskaeren kopuru handiagoa jaso dute.
  • 2. Ekainak 30: Negozio berria erakartzeko web-funtzionaltasunak eta eduki-estrategiak. Web orri erakargarria izateak ez du arrakasta bermatzen nazioarteko bezero berriak erakartzeko tresna gisa. Web orriak, edozein estrategia komertzial-digitalen oinarrizko kanpamentu gisa ulertuta, honako hauek eskatzen ditu: balio-proposamen (bertara sartzen diren bisitari anonimoak maitemintzeko) eta bihurketa-elementu zehatzak (bisitari anonimoari gurekin ahalik eta errazen eta azkarren harremanetan jartzen laguntzeko).
  • 3. Uztailaren 7a: KPI digitalak: aginte-koadro espezifikoak. Web orrian bisita asko edo LinkedIn aplikazioan jarraitzaile asko izatea KPI garrantzitsua da, baina ez da nahikoa negozio berria erakartzeko xedea duten inbertsio digitalen ROIa neurtzeko. Web-mintegi honetan, proiektu komertzial-digital oro aztertzeko erabili beharko liratekeen bi ikuspegiak aztertuko dira (ikusgarritasunerako KPIak eta merkataritzarako KPIak), eta, horrela, ekintza digitalek elkartearen emaitzen kontuan duten benetako eragina neurtu ahalko da.
  • 4. Uztailak 14. Marketin digitaleko ekintzen automatizazioa: noiz eta zergatik, Marketing Automation eta Inbound Marketing merkataritza-prozesuak digitalizatzera bideratutako kontzeptuak dira; izan ere, estrategia horiek gero eta gehiago eskatzen dira enpresa industrialetan eta B2Bn, beren marketin- eta salmenta-taldeen lana eraginkorragoa eta efizienteagoa izateko. Marketing Automation 2021eko joeretako bat izango da Espainiako Marketin Elkartearen Marketing Hot Trends 2020 ikerketaren arabera. Izan ere, txosten horren ondorioen arabera, gure herrialdeko enpresen % 53k inbertsioa handituko du tresna horietan.

 

Nori zuzenduta: Enpresa txiki eta ertainentzat, mikroETEentzat eta enpresentzat, ahal dela industria-sektorekoentzat Erandio, Leioa, Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatutako industriarekin, garraioarekin eta handizkako merkataritzarekin lotutako zerbitzuentzat.
Web-mintegien ziklo hau doakoa izango da eta banakako aholkularitza-orduak izango ditu eskainitako tresnak edo konponbideak eskualdeko enpresa zehatzen beharrizanetara moldatzeko eta, horrela, martxan jartzeko.
Banakako aholkularitzarako plazak mugatuak direnez, izena eman beharko da edo erreferentziako garapen-agentzia antolatzailearen aurretiko onespena jaso beharko da .

 

Harremanetarako:

  Asun Peña
behargintza.enpresa@leioa.net
944 00 41 95

  Gabirel Rodríguez
ekintzailetza@erandio.eus
944 17 56 16

   Ana Sonia Elorriaga
aselorriaga@txorierri.eu
964 53 63 70

  Iñigo Urrutia
empresa@mungialdeko-behargintza.com
946 15 62 44

   Jokin Etxebarria
jetxebarria@jataondo.org
946 15 66 12

   Gabriel Delgado
uke@urkobe.eus
946 76 06 38

Babesleak: