window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');

Hogei pertsonak hartu dute parte autoenplegurako eta enpresak sortzeko ikastaroan

Hogei pertsonak hartu dute parte autoenplegurako eta enpresak sortzeko ikastaroan

Hogei ekintzailek jaso dute formakuntza-ikastaroa martxoaren 13tik 20ra Egaz Txorierriko instalazioetan, 2017ko otsailaren 28ko 15/2017 Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Dekretuak onesten dituen laguntza berrietan jasotakoa. Dekretu horrek, langabezian edo bazterkeria-arriskuan dauden pertsonek enpresa txikiak eta autoenplegu-proiektuak sortzea eta martxan jartzea babesten du.

Astebetez, hainbat gai landu dituzte, hala nola bideragarritasun-plana, merkatu desberdinen egoera, lehiakideen analisia, finantzazio-bilaketa eta abar.
Ikastaro hori ezinbestekoa da foru-dekretuan jasotzen diren laguntzak eskatu ahal izateko.

Egaz Txorierri Ekintzailetza Zerbitzuak maiatzaren bigarren hamabostaldian antzeko beste ikastaro bat eskaintzea aurreikusten du.

Informazio gehiago: http://somostxorierri.com/crea-tu-propia-empresa/