Hazilan proiektuaren hirugarren edizioan, irailetik aurrera, balioen inguruko prestakuntza emango zaie goi-mailako titulazioa duten 44 urtetik beherako 15 langaberi, oso-osorik diruz lagundutako ikastaro baten bitartez

Hazilan proiektuaren hirugarren edizioan, irailetik aurrera, balioen inguruko prestakuntza emango zaie goi-mailako titulazioa duten 44 urtetik beherako 15 langaberi, oso-osorik diruz lagundutako ikastaro baten bitartez

Datorren irailetik aurrera, Hazilan proiektuaren hirugarren edizioarekin, goi-mailako titulazioa duten 44 urtetik beherako langabeei askotariko balioak irakatsiko zaizkie: taldeko lana eta sormena, besteak beste. Ikastaroaren % 50 Europako Gizarte Funtsak lagunduko du diruz, eta gainerako % 50a, berriz, Egaz Txorierrik. Ikastaroa guztira 95 ordukoa izango da, eta astelehenetik ostiralera emango da, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Horrez gain, ikasleek praktikak egingo dituzte enpresa batean, 3-6 hilabetez.

Hazilanen hirugarren edizio honetan, kontuan hartu dute curriculumean ematen diren ezagutzak bezain garrantzitsuak direla “gaitasun pertsonalak eta profesionalak”. Hori dela eta, ikastaro honek, motibazio-saioekin, taldeko dinamika sortzaile eta berritzaileen bidez –besteak beste ‘Lego Serious Play’ metodologiarekin– eta orientazio pertsonalizatua emanez, euren ahalmen guztiari etekina ateratzen lagunduko die parte-hartzaileei.

Ikastaroa bukatzerako, parte-hartzaileek hainbat teknika eta ezagutza ikasiko dituzte, eta, horiei esker, hobeto azaldu ahal izango diete enpresei zergatik kontratatu beharko lituzketen. Gainera, proiektu honen bidez 3 eta 6 hilabete arteko praktikak egin daitezke enpresa kideetan.

Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.

Presentación de PowerPoint