MikroETEei negozioaren zati bat edo negozio osoa digitalizatzeko urratsak ematen laguntze aldera, Digital Indartuz programa jarri da abian. Ibilbideak 7 Ikaskuntza-saio zehatz planteatzen ditu, online web-formatuan landuak. Ikaskuntzak doakoak dira eta 2 ordu irauten dute, 15:00etatik 17:00etara. Ikaskuntza-saiook hamabostean behin egiten dira, 2020ko irailetik abendura bitartean.
2. Webinar / “Faktura, sinadura elektronikoa eta ziurtagiri digitalak: Nondik hasiko naiz?”
Osteguna, urriak 1, 15:00etatik 17:00etara
Ponente:
Fernando García Iglesias
Produkzio-eraginkortasuna hobetzea tresna informatiko digitalen bidez. Sinadura
soluzioetako espezialista eta Ziurtagiri digitalak. Informazio Zientzietan Lizentziatua,
Nafarroako Unibertsitatea.
- Interes handiko tresnak hautatzea eta abian jartzea, hala nola VoIP, sinadura biometrikoa, urruneko sinadura, Business Intelligence (Bi) eta fakturen digitalizazio automatikoko tresnak, ERPak, faktura elektronikoa, dokumentu-kudeaketa eta web-presentzia
- Legezko betebeharrak betetzea, batez ere Datuak Babesteko Lege Organikoarekin (DBLO) zerikusia duten gaietan.
- Eraldaketa digitaleko prozesuetan laguntzea.
- ETEei aholkularitza ematea, eraginkortasuna hobetzeko, aurrezteko eta azken bezeroari zerbitzu digital berriak gehitzeko irtenbide teknologikoak abian jar ditzaten.
Norentzat: ETEak, mikroETEak eta eratu berri diren enpresak, erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatuta daudenak: Eskuinaldean (Getxo, Erandio eta Leioa), Uribe Kostan, Txorierrin eta Mungialdean.
Honako hauei buruz hitz egingo dugu:
- 1. Tresna digitalek zure enpresarentzat dituzten onurak
- 2. Fakturazio elektronikoa enpresen artean eta administrazioarekin
- 3. Ogasunarekiko komunikazioen oraina eta etorkizun hurbila: SII, TicketBAI eta Batuz
- 4. Ziurtagiri digitalaren erabilgarritasuna
- 5. Identifikazio-soluzio alternatiboak: hatz-marka digitala, ahotsa, aurpegia ezagutzea
- 6. Sinadura elektronikoaren erabilerak enpresan dituen egoerak eta onurak: sinadura biometrikoa, urruneko sinadura, sinadura zentralizatua eta arretarik gabeko sinadura
Zalantzak ebaztea: saio osoan zehar txat bat izango dugu zuen zalantzak azaltzeko eta planteatutako galdera guztiei erantzungo zaie.
Inskripzioa: Parte hartzeko, 2020ko irailaren 30a baino lehen beheko estekan eman behar duzu izena.
Izena ematen duten pertsonek gonbidapen-esteka jasoko dute beren posta elektronikoan
Antolaketa arrazoiak direla-eta, eta plazak mugatuak direnez, erantzukizuna eskatzen dizugu, eta zure plaza berretsi ondoren, izena ematen duzun webwinarrean parte har ezazu , zure parte-hartzea baitaukagu. Parte hartu ezin baduzu, abisatzeko eskatzen dizugu, beste enpresa bati parte hartzeko aukera eskaini ahal izateko.
Harremanetarako:
Asun Peña
behargintza.enpresa@leioa.net
944 00 41 95
Gabirel Rodríguez
ekintzailetza@erandio.eus
944 17 56 16
Ana Sonia Elorriaga
aselorriaga@txorierri.eu
964 53 63 70
Iñigo Urrutia
empresa@mungialdeko-behargintza.com
946 15 62 44
Idoia Belasko
ibelasko@getxo.eus
944 66 01 40
Jokin Etxebarria
jetxebarria@jataondo.org
946 15 66 12
Gabriel Delgado
uke@urkobe.eus
946 76 06 38
Subvencionan:
Iruzkin berriak