Bonoturismoko bonuak trukatzeko epea 2021eko maiatzaren 31ra arte luzatu da

Bonoturismoko bonuak trukatzeko epea 2021eko maiatzaren 31ra arte luzatu da

Irekita dago zure saltokia kanpainara atxikitzeko epea. Horren bidez, 5, 10 eta 20 euroko deskontuak eskaintzen dira ostalaritzako, jatetxeetako eta turismoko establezimenduetan eginiko gastuetan.

Euskadi Turismo Bonuaren bidez askotariko aukerak eskaintzen dira: gastronomia, ostalaritza, gauak hoteletan, txangoak, bisita turistikoak eta askoz gehiago. 20, 40 eta 60 euroko erosketetarako deskontuak, Euskadin barrena galtzeko eta ezer ez galtzeko.

Nork parte hartu dezake? 

Azaroaren 30era arte atxiki daitezke programara ostalaritzako, jatetxeetako eta turismoko enpresak, gehienez 250 langile badituzte eta Euskadin finkatuta badaude:

  • Ostatu-establezimenduak
  • Turismo-gidariak
  • Bitartekaritzako turismo-enpresak
  • Jatetxe eta ostalaritzako establezimenduak
  • Naturan eginiko kirol-jardueretako enpresak, hala nola turismo aktibokoak eta abenturakoak
  • Turismo-garraioko enpresak
  • Ondare kulturala, gastronomikoa eta naturala zabaltzen duten enpresak
  • Jolas-zentroak

Zertan datza Turismo Bonua 2020?  

Lau motatako bonuak daude, turismo-industriaren zein azpisektorera zuzentzen diren kontuan hartuta:

  • Ostalaritzako bonua. Turismoaren adar nagusiei buruzko EUSTATen estatistika-tauletan “563. Edarien establezimenduak” sailkapena duten establezimenduak.
  • Jatetxeetako bonua.Turismoaren adar nagusiei buruzko EUSTATen estatistika-tauletan “561. Jatetxeak eta elikagaien postuak” sailkapena duten establezimenduak.
  • Interes turistikoko jardueretako bonua. Jatetxe-, ostalaritza- eta ostatu-jarduera ez duten bestelako establezimenduak eta enpresak
  • Ostatu bonua Ostatu-establezimenduak.

3 bonu mota daude, 5 €, 10 € eta 20 €-koak, eta eginiko erosketaren balioaren arabera aplikatuko dira, hots 20 € 40 € eta 60 €-ko erosketetan, hurrenez hurren.

  • 5 eta 10 euroko deskontu-bonuak 20 eta 40 eurotik gorako erosketetan erabiliko dira, hurrenez hurren, ostalaritzako, jatetxeetako eta interes turistikoko jardueretako establezimendu eta enpresetan.
  • 20 euroko deskontu-bonua 60 eurotik gorako erosketetan erabiliko da, ostatu-establezimenduetan.

Establezimendu edo enpresa bakoitzean 2 deskontu-bonu erabili ahalko dira gehienez faktura bakoitzeko, eta kontsumitzaile bakoitzak gehienez 40 euroko deskontua jasoko du. Eta, gogoratu, kontsumitzaileek NAN zenbakia eman beharko dute.

OHARRA: establezimenduek ezingo dituzte bonuak gorde edo erreserbatu ohiko bezeroentzat, eta ondo ikusten den leku batean jarri beharko dute programan parte hartzen dutela.

¿Cómo adherirte? 

Azaroaren 30era arte  https://www.euskaditurismobono.eus/ webgunean.

Urriaren 28an, bonuak erosi ahalko dituzte atxikitako establezimenduetan bertan Euskadin bizi diren 18 urtetik gorakoek eta beste leku batzuetatik datozenek.

Bilboko Merkataritza Ganberak, aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa egiaztatu ondoren, establezimendu eskatzaileei jakinaraziko die eskaera onartu zaien edo ez, eta, hala badagokio, zenbat deskontu-bonu esleitu zaizkien.

Atxikitako establezimenduei dagokien dokumentazioa eta programari buruzko sustapen-materiala emango zaie.

Establezimendu bakoitzari esleituko zaion bonu kopurua lineala izango da, hau da, eginiko bonu kopuruaren eta programara atxikitako establezimenduen kopuruaren arteko harremanaren araberakoa.

Gorabeheretarako telefonoa: 943055530

https://www.euskaditurismobono.eus/webgunearen bidez egingo dira <batxikitzeko eta deskontu-bonuak eman, trukatu eta konpentsatzeko izapide guztiak. Hortaz, establezimenduan mugikor bat, tableta bat edo ordenagailu bat eduki beharko da, datuekin edo Interneterako sarbidearekin.

  • Atxikitako establezimendu bakoitzari plataforman sartzeko erabiltzaile eta pasahitz bana emango zaizkie. Plataforman izango dituzte eskuragarri esleitutako bonuak, eta bertan formalizatuko dituzte trukeak, bezeroaren NAN zenbakia eta erosketa-txartela atxikita.
  • Trukea egiterakoan, hauek erantsi beharko dira: programara atxiki izanaren egiaztagiriak, onuradunaren identifikazioa (NAN zenbakia) eta erabilitako bonu bakoitzari dagokion erosketa-txartela.
  • Baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, dagozkion zenbatekoak likidatu eta ordainduko zaizkie saltokiei, horretarako emandako banku-kontuan. Laguntzak itzuli ezin diren funts galdurako dirulaguntzak izango dira.
  • Araudia

Epea: turismo bonuen programa 2020ko urriaren 28an hasi eta abenduaren 31n bukatuko da.

Diru-laguntzaz eta kudeatuta: 

Captura de pantalla 2020-10-23 a las 11.35.14

 

Más información:

 Ana Sonia Elorriaga
aselorriaga@txorierri.eu
964 53 63 70

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>