Euskadi Bono Denda 2020!

Euskadi Bono Denda 2020!

10eko merkataritza daukagunez, 10eko deskontua merezi du. 

Nork parte hartu dezake? 

Euskadiko autonomoek, mikroenpresek eta enpresa txikiek (gehienez 50 langile) eginiko txikizkako merkataritza, haien jarduera aginduaren I. ERANSKINEKO EJZren epigrafeetako bati badagokio eta egoera erregularizatua badu Ogasunean eta Gizarte Segurantzan, eta epigrafe hauetan sartzen bada.

Gainera, hauek ere bat egin ahal izango dute kanpainarekin Bizkaian:

Nola atxiki naiteke kanpainara? 

Urriaren 6tik 27ra https://www.euskadibonodenda.eus/eu/ webgunean.

Bilboko Merkataritza Ganberak, aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa egiaztatu ondoren, saltoki eskatzaileei jakinaraziko die eskaera onartu zaien edo ez, eta, hala badagokio, zenbat deskontu-bonu esleitu zaizkien.

Atxikitako establezimenduei dagokien dokumentazioa eta programari buruzko sustapen-materiala emango zaie.

Gorabeheretarako telefonoa: 943055530

https://www.euskadibonodenda.eus/eu/ webgunearen bidez egingo dira atxikitzeko eta deskontu-bonuak eman, trukatu eta konpentsatzeko izapide guztiak. Hortaz, establezimenduan mugikor bat, tableta bat edo ordenagailu bat eduki beharko da, datuekin edo Interneterako sarbidearekin.

Atxikitako saltoki bakoitzari plataforman sartzeko erabiltzaile eta pasahitz bana emango zaizkie. Plataforman izango dituzte eskuragarri esleitutako bonuak, eta bertan formalizatuko dituzte trukeak, bezeroaren NAN zenbakia eta erosketa-txartela atxikita.

Baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, dagozkion zenbatekoak likidatu eta ordainduko zaizkie saltokiei, horretarako emandako banku-kontuan.

Laguntzak itzuli ezin diren funts galdurako dirulaguntzak izango dira.

Araudia

Zertan datza Bono Denda 2020? 

BONU bakoitzak 10 €-ko balioa izango du, eta atxikitako establezimenduetan egiten diren 30 €-tik gorako erosketetan erabili ahalko da. Bezero bakoitzak, gehienez jota, 4 bonu erabili ahalko ditu establezimendu batean edo bat baino gehiagotan.

Kontsumitzaileek bonuak eskuratu ahalko dituzte establezimenduan bertan, eta eginiko erosketetan erabili.

OHARRA: saltokiek ezingo dituzte bonuak gorde edo erreserbatu ohiko bezeroentzat, eta ondo ikusten den leku batean jarri beharko dute programan parte hartzen dutela.

Saltoki bakoitzari esleituko zaion bonu kopurua lineala izango da, hau da, eginiko bonu kopuruaren eta programara atxikitako establezimenduen kopuruaren arteko harremanaren araberakoa.

Epea: Bono Denda programa 2020ko urriaren 28an hasi eta abenduaren 31n bukatuko da.

Honek diruz lagundua eta kudeatua: 

Captura de pantalla 2020-10-23 a las 11.35.14

 

 

Informazio gehiago:

 Ana Sonia Elorriaga
aselorriaga@txorierri.eu
964 53 63 70

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>