window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');

Automatizazio eta transformazio digitaleko soluzioak eskaintzen dizkiezu ETEei? Challenge 4.0 lagungarria da zu ezagutzeko!

Automatizazio eta transformazio digitaleko soluzioak eskaintzen dizkiezu ETEei? Challenge 4.0 lagungarria da zu ezagutzeko!

Baduzu Txorierrin automatizazio eta eraldaketa digital jasangarrirako soluzioak eskaintzen dituen enpresarik industria-sektorerako, eta Txorierriko ETEen artean ezagutaraztea gustatuko litzaizuke? Eman izena Challenge 4.0-n!

Datozen hilabeteetan, ETEak harremanetan jarriko ditugu eraldaketa digitalerako soluzioen bila, haiek eskaintzen dituzten enpresekin, besteak beste, erakusketa-lantegiak eta B2B topaketa pertsonalizatuak. Horrela, bezeroak eta hornitzaileak konektatzen lagunduko diegu, eta proposamen digitalak definitzen eta ezartzen lagunduko diegu.

Challege 4.0 proiektuaren helburua da ETEetan eraldaketa digital jasangarria ezartzen laguntzea, negozio-eredu eraginkorragoak, bezero eta hornitzaileekin hobeto konektatuak eta balio erantsi handiagoko produktu/zerbitzuekin garatu ditzaten.

Horretarako:

  • Challenge 4.0 topaketetan parte hartu: irtenbideak eta jardunbide egokiak aurkezteko tailerrak.
  • Digital Week Challenge 4.0n parte hartu: bezeroak eta hornitzaileak konektatzeko B2B Topaketak

Egaz Txorierri Challenge 4.0 proiektuaren buru da Txorierrin. Proiektu horretan Bizkaiko beste agentzia batzuek ere parte hartzen dute (Inguralde, Enkartur, Meatzaldeko Behargintza, Azaro Fundazioa eta Errota Fundazioa), eta Foru Aldundiaren finantziazioa du, 2021 Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko programaren bidez.

Liburuxka deskargatu

Zabaldu zure zerbitzuak eta konponbideak. Challenge 4.0 formularioa bete ezazu eta laster jarriko gara harremanetan elkar ezagutzeko.

Challenge 4.0 hornitzaileen katalogoaren parte hartu