window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');

Eskualdeko 2021ko Enplegu Planak 17 kontratazio sustatuko ditu Txorierrin

Eskualdeko 2021ko Enplegu Planak 17 kontratazio sustatuko ditu Txorierrin

2021ko azaroaren 22era arte egongo da zabalik Derioko, Larrabetzuko, Lezamako, Loiuko, Sondikako eta Zamudioko udalek, Mankomunitatearekin eta EGAZ Txorierrirekin batera, eskainiko dituzten 17 lan-postuetan izena emateko epea. Horien helburua da Txorierrin enplegagarritasuna sustatzea.

Jarduera hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren baitan dago (2021ko ekainaren 16ko Ebazpena), eta arreta berezia ematen die laneratzeko arazo larriak dituzten pertsonei.

Kontratazio horiek eskuratzen dituzten pertsonek, aldi baterako lan-esperientziaren bidez, euren kualifikazioa eta gaitasun pertsonalak zein motibazioa indartuko dituzte, onura publikoko edo gizartearen intereseko jarduerak eginez toki-mailan.

Kontratuak gutxienez hiru hilabetekoak izango dira, eta lanaldi osoko edo lanaldi partzialekoak (gutxienez lanaldiaren % 50) izango dira. Enplegu-eskaintzen bidez, administrariak, teknikariak eta peoiak kontratatuko dira, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatuko ditu EGAZ Txorierrirekin batera.

Eskaintzetara jo ahal izateko, izangaiek langabeak izan behar dute eta Lanbiden inskribatuta egon behar dute enplegu-eskatzaile gisa. Halaber, ez dira izango aurreko deialdietan kontratatutakoak. Gainera, kontratazioen % 30 diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) titularrentzat edo onuradunentzat izango dira. Gainerako kontratazioak 35 urtetik behera edo 45 urtetik gora duten eta kontratatu aurreko 180 egunetan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta dauden pertsonentzat izango dira, edo 55 urtetik gorakoentzat, edo denbora luzean langabezian daudenentzat, edo gizartetik baztertuta geratzeko arriskua dutenentzat.

Horrez gain, kontratatutako pertsonen % 40 baino gutxiago emakumeak izango dira eta kontratatuko guztien % 15 55 urtetik gorakoak izango dira.

Prozedura

Lanbidek kudeatuko ditu lan-eskaintzak, Lanbideren CVa aldatu behar izanez gero, azaroaren 22 baino lehen egin ahal izango da,
Hitzordua eskatuz:

Lanbide – Servicio Vasco de empleo
Tel: 945 160 600 – 630 305 452

• Egaz Txorierri
Txorierri Etorbidea,46 13A Sondika
Horario: 9:00 a 13:00 Tl: 94 453 63 70

Web orrian bidez:

www.lanbide.euskadi.eus
Atala: Nire lanbidenet « Nire curriculuma »: Lana bilatzeko dituzun lehentasunak.