Egaz Txorierrik aurkeztu berri du 2015eko “Bistaratu Plana”. Txorierriko Enplegu Plan honen helburua da “lan-harremanen kudeaketa sustatzea eta berriro asmatzea”. “Ezagupena dugu oinarri, eta berretsi egiten dugu gai honetan adituak direnek azaltzen digutena: enpresak pertsonak dira, pertsonak talentua dira eta talentua erakutsi egin behar da, bistaratu”, adierazi dute elkarteko iturriek.
Jarduteko eremua
- Txorierri eskualdean bizi direnak eta aktiboki enplegu bila dabiltzanak, hala lanik gabe daudenak nola lana hobetu nahi dutenak.
- Eraginpeko eremuan kokatutako edozein enpresa fisiko edo juridiko, bereziki Txorierri eskualdean daudenak.
Helburuak
- Pertsonen enplegagarritasuna hobetzea.
- Enpresen erreferentzia izatea lan-bitartekotzan.
Estrategia/ekintzak
- Eskualdeko enplegu-eskaintza kudeatzea. Bezeroen zerrenda handitzea.
- Enpresa-azterketa (etengabeko harremana eskualdeko enpresen sarearekin).
- Enpresak babestea enpresa arloko beste gai batzuetan (nazioartekotzea, berrikuntza eta enpresa-sinergiak sustatzea).
- Estrategia-aliantzak (eskualdeko elkarteekin/klusterrekin hitzarmena sinatzea Giza Baliabideetako hautaketa-prozesuen kudeaketa egiteko eta hezkuntza-zentroekin akordioak lortzea, pertsonentzako irteera profesionalak bilatzeko).
- Kategoria profesional handiagoa eta iraupen handiagoa duten kontratuak areagotzea.
- Pertsonei erraztasunak ematea enplegua lortzeko
- 24x 365 plataforma/extranet bat garatzea. Curriculum-datuak sartzea. CV sortzea, baita pdf-n ere, norberaren erabilerarako. Eskaintzetan izena ematea. Jardueraren arabera bereizitako informazioa edo informazio orokorra.
- “Know-how” Txorierri proiektua. Eskualdeko enpresetan lan egiten duten pertsonek zein modu altruistan bere talentua partekatu nahi duen edozein pertsonak ezagupenak partekatzeko sarea. Honako gai hauen inguruko ezagupenak izan daitezke, besteak beste: hizkuntzak, informatika, kontabilitatea, kalitatea, motibazio pertsonala, etab.
- Lan-aukerak zabaltzea: ekintzaile espiritua.
- Banakako eta taldeko autoenpleguaren orientazioa. (enpresa-egitasmo berriak heltzeko programa, 1.500 euroko hobaria egitasmo bakoitzeko, negozio-plana sortzeko aholkularitza, laguntzak izapidetzea, finantzaketa-bilaketa, etab.)
- Ekintzailetzaren inguruko prestakuntza-ikastaroak eta mintegi espezifikoak.
- Enpresa-haztegietarako sarbiderako aholkularitza, jarduera kokatzeko (% 50 arteko hobariak Azpiegitura eta Zamudioko haztegietan).
- Erraztea gazteak lan-munduan sartzea.
- Global Training
- Nazioartekotzeko diru-laguntzak.
- Ezagutu aukeratzeko/Conocer para elegir
- Zailtasun gehien duten kolektiboak lan-munduan sartzea erraztea.
- Tokiko kontratazio-plana (EEP, Eskualdeko Enplegu Plana).
Iruzkin berriak