EGAZ Txorierrik txat batekin indartu du bere enplegu-zerbitzuaren online arreta, eta WhatsApp kanalaren bidez ere informazioa ematen jarraitzen du

EGAZ Txorierrik txat batekin indartu du bere enplegu-zerbitzuaren online arreta, eta WhatsApp kanalaren bidez ere informazioa ematen jarraitzen du

Txorierri eskualdeko udalen enplegu-zerbitzuak, EGAZ Txorierrik, abian jarri du txat bat, online arreta indartzeko aste hauetan zehar. Horrez gain, lanean jarraitzen du bere zerbitzuak baliabide telematikoen bidez eskaintzeko (mezu elektronikoak, webgunea eta sare sozialak) eta enplegu-eskaintzak kudeatzen jarraitzeko.

Txat horrek bat egin du EGAZ Txorierri lehendik erabiltzen ari zen beste kanal digital batzuekin, hala nola Whatsapp kanalarekin. Horren bitartez, erakundeak argitaratutako lan-eskaintzei, prestakuntza-aukerei eta albiste esanguratsuenei buruzko informazioa bidaltzen die aldian behin zerbitzuan izena eman dutenei. Abian jarri zenetik, 2019ko maiatzean, guztira 1.019 pertsona jarri dira harremanetan EGAZ erakundearekin bide horretatik.

Azken asteetan 70 pertsona erregistratu dira EGAZ erakundearen plataforman erabiltzaile gisa, enplegu-eskaintzetan izena emateko xedearekin.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>