window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');

EGAZ Txorierrik eskualdeko gazteak lan munduan txertatzeko ekintzaz jositako ikasturtea proposatu du

EGAZ Txorierrik eskualdeko gazteak lan munduan txertatzeko ekintzaz jositako ikasturtea proposatu du

Txorierriko Mankomunitateak, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Zerbitzuaren bidez (EGAZ Txorierri), Gazteria Txorierri programaren barruko proiektuen eskaintza zabalarekin berrekin dio ikasturteari. Proiektu horien helburua da Derio, Erandio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudioko gazteak lan‑munduan txertatzea. Ekintzen artean, Ezagutu Aukeratzeko programaren hurrengo edizioa, Kultura Ekintzailea lehiaketa eta nazioarteko bekak antolatuko dira.

Ezagutu Aukeratzeko programan eskualdeko Batxilergoko ikasleek hainbat sektoretako profesionalekin esperientziak partekatzeko aukera izango dute, zeinak parte‑hartzaileei etorkizuneko ikasketei dagozkien erabakiak hartzen lagunduko dieten. Horretarako, EGAZ Txorierrik informazio‑jardunaldiak, sektore‑mahaiak edo enpresetako egonaldiak antolatuko ditu. Aurreko edizioetako parte‑hartzaileek oso ondo balioetsitako programa da.

Lehenengo eta behin, azaroaren 23an, Derioko Kultur Birikan, 18:00etatik 19:15era bitartean, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleen familientzako orientazio‑topagunea egingo da. Bertan, interesdunek Lanbide Heziketako eta unibertsitateetako prestakuntza‑ibilbideak ezagutu ahal izango dituzte, eta lan‑merkatuko azkenengo joerak ere bai. José Manuel Tobío Politeknika Ikastegiko koordinatzaile pedagogikoa, Ainhoa Sáenz Politeknika Ikastegiko orientatzailea eta EGAZ Txorierriko Álex Loustaunau izango dira jardunaldiko hizlariak, eta zenbait gaztek ere haien esperientziak partekatuko dituzte. Halaber, jardunaldietan hezkuntza‑legearen erreformak Batxilergoko adarretan ekarriko dituen aldaketak ere landuko dira.

Lan‑munduaren errealitatea hurbiltzeko ildo horretan, 2021eko abenduaren erdialdean, EGAZ Txorierrik arlo ezberdinetako hamabi profesionalen eta eskualdeko Batxilergoko ikasleen artean konexioak antolatuko ditu, Txorierri Institutuarekin lankidetzan. Horietan, langileek ikasketak aukeratu zituzten unetik izan dituzten bizipenak, lana eta ibilbidea azalduko dizkiete ikasleei.

2022an, eta Ezagutu Aukeratzeko programaren ekintzei jarraituz, bi sektore‑mahai antolatuko dira hainbat sektoretako profesionalek haien enpresen misioa eta ikuspegia aurkezteko, baita eskatzen dituzten lanpostuak ere. Lehenengo mahaia 2022ko urtarrilaren 13an egingo da eta Irene Rodríguez, Ingeniería y Diseño IDDTEK-eko kudeatzailea, izango da protagonista. Bigarrena urtarrilaren 19an izango da eta Laboratorio Aleo Vitroko fundatzaile diren Antonio Alonso eta Eneko Ochoaren kargu egongo da.

Gainera, Ezagutu Aukeratzeko programak Txorierriko Batxilergoko ikasleei aukeratzen duten sektoreko enpresa batean aurrez aurre lanaldi bat igarotzeko aukera eskaintzen die. Jarduera hori 2022ko martxoaren 7, 8, 9 eta 10ean egingo da, eta ikasleei lehen eskutik lan‑mundua ezagutzea ahalbidetuko die. Programaren koordinatzaile Isabel Pintorrek adierazi du Ezagutu Aukeratzeko ekimenak ikasleei ikasketen aukeraketan zalantzak argitzen lagundu nahi diela: “lanbideak hobeto ezagutzea ahalbidetu nahi die Batxilergoko ikasleentzat hain erabakigarria den urte horretan, zeinetan haien goi‑mailako edo unibertsitateko heziketa aukeratu behar duten; erabaki horrek etorkizunean izango duten enplegua baldintzatuko du. Bestetik, programaren xedea da ikasketa profesionalak eta heziketa mota bakoitzak sor ditzakeen lanpostuak hobeto ezagutzen laguntzea. Hori dela eta, suhiltzaileek, ingeniariek, medikuek, psikologoek eta enpresa-, kirol-, hezkuntza-, zientzia- eta komunikazio-arloko profesionalek parte hartuko dute; haien esperientziak kontatuko dituzte programaren xede diren ikasleen adina zutenetik hasita, eta elkarri eragiteko aukera izango dute diote”.

Bestalde, ikasturte berri honetan EGAZ Txorierrik, Politeknika Ikastegiarekin batera, Kultura Ekintzailea bideo‑lehiaketaren hurrengo edizioa antolatuko du, gazteak haien enpresa‑proiektua garatzera animatzeko asmoz. Bertan, 16 eta 29 urte bitarteko txorierritarrek haien negozio‑ edo enpresa‑ideiak, edo beren ikasketekin lotutako proiektu berritzaileak aurkez ditzakete. Gainera, bideo irabazlea egin duen taldeko partaide bakoitzak smartwatch bat jasoko du. Aurreko ikasturteetan bezala, EGAZ Txorierrik eskualdeko gazteen lan‑aukerak nazioartekotzeko apustua egiten jarraitzen du eta, horretarako, Global Training beken programan parte hartuko du beste behin ere. Nazioarteko egoitzak dituzten Txorierriko enpresentzako enplegagarritasun‑plana da, nazioarteko mailan haien konpetentziak hobetu nahi dituzten pertsonei zuzendua. Laguntza horien bidez, trebakuntza akademiko altua eta B2 edo gehiagoko ingeles-maila duten 30 urtetik beherakoei aukera eskaintzen zaie munduko edozein tokitako enpresetan 11 edo 12 hilabeteko egonaldiak egiteko, 2021eko azaroan hasi eta 2022ko urtarrilera arte. Diruz lagunduko den kopurua hilean 1.500 eurokoa da, eta enpresak 6 hilabetez luza dezake beka. Pertsona eta enpresentzat oso programa interesgarria da; izan ere, nazioarteko proiekzioa duten erakundeen proiektuak hartzea ahalbidetzen du. Nazioarteko beka‑programan parte hartzeko interesa duten enpresek haien eskaerak 2022ko otsaila baino lehenago egin ditzakete.