EGAZ Txorierri, zurekin momentu zail hauetan

EGAZ Txorierri, zurekin momentu zail hauetan

Etxetik, baina baliabide guztiekin. EGAZ Txorierrin lanean eta arreta ematen jarraitzen dugu, eskura ditugun baliabide guztiekin: Whatsapp, telefonoa, posta elektronikoa, eta online txata ere bai!

Gure enplegu-zentro eta lan-orientazioko zerbitzuak bere horretan jarraitzen du. Gainera, enplegua eten ez dadin, gure hautaketa-prozesuak kudeatzen jarraitzen dugu, enpresek behar duten talentua aurki dezaten. Horregatik, egun hauetan, zuekin jarraitzen dugu. Prestatzen eta trebetasunak esploratzen jarraitzeko eta lan-mundua ulertzeko. Ideia berriak bultzatu nahi ditugu, eta lehendik martxan daudenak zaindu.

Gure ezagutzak zabaldu nahi ditugu, baita eman ditzakegun ideia guztiak ere. Hau guztia amaitzean, elkarrekin aterako gara aurrera!