EGAZ Txorierri ‘Elkarrekin Mundura’ proiektua aurkeztuko du hurrengo urtarrilaren 30ean, inguruko ETEak merkatu berrietara sartzeko asmoarekin

EGAZ Txorierri ‘Elkarrekin Mundura’ proiektua aurkeztuko du hurrengo urtarrilaren 30ean, inguruko ETEak merkatu berrietara sartzeko asmoarekin

EGAZ Txorierrik inguruko ETEak Perú, Maroko eta Frantziako merkatu berrietan sartzea sustatuko du ‘Elkarrekin Mundura’ proiektuaren bitartez, Bizkaiko lau garapen-agentziarekin eta Garapen Agentzien Euskal Elkartearekin (Garapen) lankidetzan. Programa horren laugarren edizioa datorren urtarrilaren 30ean aurkeztuko da, Inguralderen Innobak enpresa-zentroan (Ugartebeitia kalea 7, Barakaldo) egingo den informazio-saioan.

80 enpresa baino gehiago izan dira dagoeneko programa horren onuradun, eta aurten Bizkaiko hogei bat enpresak parte hartzea aurreikusten da. Jardunaldi horretan parte hartu nahi duten Txorierriko enpresek EGAZ Txorierriren bitartez eman beharko dute izena, hark kudeatuko baitu eskualdeko enpresen parte-hartzea.

Jardunaldian emango da proiektuak aurreikusten dituen merkataritza-misioei buruzko informazio guztia, eta, zehazki, misio horiek Perún, Marokon eta Frantzian egingo dira. Gauzak horrela, interesa duten Bizkaiko enpresa guztientzako da proiektua, beren jarduera-sektorea edozein dela ere. Bizkaiko bost eskualdetan egingo da (Meatzaldea, Txorierri, Mugialdea, Enkarterri eta Ezkerraldean) Meatzaldeko Behargintza, EGAZ Txorierri, Mungialdeko Behargintza, Enkartur eta Inguralde garapen-agentzien laguntzarekin.

Jardunaldiaren programa:

  • 09:00 – 09:30 | Enpresei harrera eta ongietorria.
  • 09:30 – 09:40 | Ongi etorria, Barakaldoko alkatearen eskutik, Amaia del Campo
  • 09:40 – 10:00 | Elkarrekin Mundura 2019 programaren misioen xehetasunak – Ana Sonia Elorriaga, EGAZ Txorierri
  • 10:00 – 10:15 | Esperientziaren ahotsa: Formesa empresak —Forjas de Metale Especiales, S.A.— bere esperientzia kontatuko digu Alemaniara 2018ko egindako misioi komertzialan. Juan José Guillén, gerentea.
  • 10:15 – 10:30 | Peru-ra misio komertziala. Misioaren ezaugarriak eta aukerak. Eñaut Guereñu, Gertuko, S.L. enpresaren aholkularia.
  • 10:30 – 10:45 | Maroko-ra misio komertziala. Misioaren ezaugarriak eta aukerak. Josep M. Puig, IC Groupe enpresaren aholkularia.
  • 10:45 – 11:00 | Frantzia-ra misio komertziala. Misioaren ezaugarriak eta aukerak. Leire Iturbe, ieTeam enpresaren aholkularia.
  • 11:00 – 11:15 | Galderak egiteko txanda eta zalantzen azalpenak.
  • 11:15 – 11:45 | Jardunaldiaren amaiera eta networking kafea.

Esteka interesgarriak:

IZEN_EMATEA

‘Elkarrekin Mundura’ proiektua Bizkaiko Foru Aldundiaren Nazioarteko partzuergoak sustatzeko programaren barruan dago, eta Garapenen nazioartekotze-estrategian zentratzen da. 2013an onartu zen estrategia hori, eta lankidetza sustatzea, tokiko garapenaren arloan beste lurralde batzuekin harremanak ezartzea eta enpresen nazioartekotzea sustatzea ditu xede.

Hori eginez, honako hauek lortzea ere bilatzen da: nazioarteko merkatuetan sartzea erraztea, nazioartekotze-kostuak murriztea, merkataritza-akordio posibleetan sakontzeko interesa duten enpresak atzerrira ateratzea, negozio-aukera berriak sortuz lehiakortasunaren ikuspuntutik enpresek duten posizioa hobetzea eta hiru herrialdeetako enpresen sinergiak, osagarritasunak eta gaitasunak aprobetxatzea.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>