window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');

Digital Indartuz webinar digitalerako gonbidapena: “Nola aplikatu Big Data nire negozioaren onurarako?”

Digital Indartuz webinar digitalerako gonbidapena: “Nola aplikatu Big Data nire negozioaren onurarako?”

MikroETEei negozioaren zati bat edo negozio osoa digitalizatzeko urratsak ematen laguntze aldera, Digital Indartuz programa jarri da abian.

Ibilbideak 7 Ikaskuntza-saio zehatz planteatzen ditu, online web-formatuan landuak. Ikaskuntzak doakoak dira eta 2 ordu irauten dute, 15:00etatik 17:00etara. Ikaskuntza-saiook hamabostean behin egiten dira, 2020ko irailetik abendura bitartean.

7. Modulua / “Nola aplikatu Big Data nire negozioaren onurarako?”

Informazioa + Prestakuntza + Zalantzak argitzea zuzenean adituekin

Osteguna, abenduak 10, 15:00etatik 17:00etara

Hizlaria:

Iñaki Lázaro Conde
Batera-ko ohiko kolaboratzailea, Iñaki Lazaro aholkulari digitala da, Internet eta Big Data teknologien irakaslea. Infolagun enpresaren bazkide fundatzailea da, eta, aldi berean, OnlyOne Empresa Lquida enpresen arteko lankidetza-sarearen parte da.   Hainbat sektoretako multinazionaletan (Panda Security, adibidez) marketin digitalaren, sare sozialen eta online publizitatearen arloan 10 urte baino gehiago eman ondoren, Big Datarekin eta merkataritza elektronikoarekin lotutako hainbat enpresa eta proiekturen sorreran parte hartu du.

Norentzat: ETEak, mikroETEak eta eratu berri diren enpresak, erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatuta daudenak: Eskuinaldean (Getxo, Erandio eta Leioa), Uribe Kostan, Txorierrin eta Mungialdean. Lehentasuna emango zaie industria-sektoreetako inskripzioei, industriari atxikitako zerbitzuei eta handizkako merkataritzari.

Webinarraren edukiak:Webinar honen edukiak online negozio baten puntu nagusi guztiak hartzen ditu, bai B2B (enpresen artean) bai B2C (enpresaren eta kontsumitzailearen artean) negozioei aplikatzeko.Programa:

  • ETEetan Big Data estrategia ezartzeko funtsezko puntuak
    Big Data kontzeptua lana hainbat datu motarekin bateratzen duen kontzeptua da, eta enpresa guztiek (txikiek, ertainek edo handiek) erabil dezakete. Marketina, salmentak, logistika eta segurtasuna bezalako arloek, beste askoren artean, datuen analisi eta tratamenduez balia daitezke.
  • Big Data kasu praktikoak 
    Big Data aplikatzeko bost kasu praktiko ikusiko ditugu, negozio-prozesuak optimizatzera, Interneteko bezeroak erakartzeko prozesuetara eta hainbat industria-arlotako hobekuntzetara bideratuak.
  • Datuak kudeatzeko gida praktikoa
    Big Datako proiektuetan aurrera egitea ahalbidetuko diguten tresnak eta ereduak ulertzen laguntzen duen gida praktikoa partekatuko dugu, hainbat baliabide eta laguntzarekin.
  • Enpresan Big Data irtenbidea ezartzeko erronkakDatuak biltzeko informazio-iturriak, lege-ikuspegitik duten oinarrizko tratamendua eta hainbat datu-bolumen dituen lanean oinarritutako estrategia ezartzeko adibide praktikoak ezagutuko ditugu.

Zalantzak ebaztea: saio osoan zehar txat bat izango dugu zuen zalantzak azaltzeko eta planteatutako galdera guztiei erantzungo zaie.

Inskripzioa: Parte hartzeko, 2020ko abenduaren 8a baino lehen beheko estekan eman behar duzu izena.

Zure parte-hartzea onartu ondoren, gonbidapen-esteka jasoko duzu zure posta elektronikoan.Antolaketa arrazoiak direla-eta, eta plazak mugatuak direnez, erantzukizuna eskatzen dizugu, eta zure plaza berretsi ondoren, izena ematen duzun webwinarrean parte har ezazu , zure parte-hartzea baitaukagu. Parte hartu ezin baduzu, abisatzeko eskatzen dizugu, beste enpresa bati parte hartzeko aukera eskaini ahal izateko.

Captura de pantalla 2020-09-10 a las 10.38.16

Harremanetarako:

  Asun Peña
behargintza.enpresa@leioa.net
944 00 41 95

  Gabirel Rodríguez
ekintzailetza@erandio.eus
944 17 56 16

   Ana Sonia Elorriaga
aselorriaga@txorierri.eu
964 53 63 70

  Iñigo Urrutia
empresa@mungialdeko-behargintza.com
946 15 62 44

  Idoia Belasko 
ibelasko@getxo.eus
944 66 01 40

   Jokin Etxebarria
jetxebarria@jataondo.org
946 15 66 12

   Gabriel Delgado
uke@urkobe.eus
946 76 06 38

Diru-laguntzaileak: