Digital Indartuz webinar digitalerako gonbidapena: “Sarrera errealitate birtualera eta haren aplikazioa industrian”

Digital Indartuz webinar digitalerako gonbidapena: “Sarrera errealitate birtualera eta haren aplikazioa industrian”

MikroETEei negozioaren zati bat edo negozio osoa digitalizatzeko urratsak ematen laguntze aldera, Digital Indartuz programa jarri da abian.

Ibilbideak 7 Ikaskuntza-saio zehatz planteatzen ditu, online web-formatuan landuak. Ikaskuntzak doakoak dira eta 2 ordu irauten dute, 15:00etatik 17:00etara. Ikaskuntza-saiook hamabostean behin egiten dira, 2020ko irailetik abendura bitartean.

6. Modulua / “Sarrera errealitate birtualera eta haren aplikazioa industrian”

Informazioa + Prestakuntza + Zalantzak argitzea zuzenean adituekin

Osteguna, azaroak 26, 15:00etatik 17:00etara

Hizlaria:

 

Endika Larrazabal Oleaga
Informatika-tresna berritzaileen bidez produkzio-eraginkortasuna hobetzeko neurrira egindako komunikazio-soluzioetan espezialista.

Beitxu Studioseko bazkide sortzailea & zuzendari teknikoa:

  • Tresna digitalak diseinatu, garatu eta abiaraztea enpresentzat, prestakuntza-zentroentzat eta erakunde publikoentzat.
  • Eraginkortasuna hobetzeko, aurrezteko eta tresna berriak sartzeko irtenbide teknologikoak abian jartzeko aholkularitza.
  • Eraldaketa digitaleko prozesuetan laguntzea.
  • Teknologia berriak aplikatzen hasi nahi duten irakasle eta profesionalentzako prestakuntza.

 

Norentzat: ETEak, mikroETEak eta eratu berri diren enpresak, erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatuta daudenak: Eskuinaldean (Getxo, Erandio eta Leioa), Uribe Kostan, Txorierrin eta Mungialdean. Lehentasuna emango zaie industria-sektoreetako inskripzioei, industriari atxikitako zerbitzuei eta handizkako merkataritzari.

Saio honetan gai hauei buruz hitz egingo dugu:

  • Errealitate Birtuala eta Errealitate areagotua bezalako teknologien sarrera eta onurak, adibide praktikoak aztertu eta baloratuz.
  • Teknologiara hobeto hurbiltzeko behar espezifikoak identifikatzea, produkzioari eta edukiak sortzeari laguntzeko.
  • Teknologia horiek enpresa-esparruan dituzten aukerak eta aplikazio praktikoa negozioaren hainbat arlotan.
  • Errealitate Birtualaren eta Errealitate Areagotuaren erabilerak barneko prozesu korporatiboetan (diseinua, ekoizpena, prestakuntza, marketina eta komunikazioa).

Zalantzak ebaztea: saio osoan zehar txat bat izango dugu zuen zalantzak azaltzeko eta planteatutako galdera guztiei erantzungo zaie.

Inskripzioa: Parte hartzeko, 2020ko azaroaren 24a baino lehen beheko estekan eman behar duzu izena.

Zure parte-hartzea onartu ondoren, gonbidapen-esteka jasoko duzu zure posta elektronikoan.
Antolaketa arrazoiak direla-eta, eta plazak mugatuak direnez, erantzukizuna eskatzen dizugu, eta zure plaza berretsi ondoren, izena ematen duzun webwinarrean parte har ezazu , zure parte-hartzea baitaukagu. Parte hartu ezin baduzu, abisatzeko eskatzen dizugu, beste enpresa bati parte hartzeko aukera eskaini ahal izateko.

Captura de pantalla 2020-09-10 a las 10.38.16

Harremanetarako:

  Asun Peña
behargintza.enpresa@leioa.net
944 00 41 95

  Gabirel Rodríguez
ekintzailetza@erandio.eus
944 17 56 16

   Ana Sonia Elorriaga
aselorriaga@txorierri.eu
964 53 63 70

  Iñigo Urrutia
empresa@mungialdeko-behargintza.com
946 15 62 44

  Idoia Belasko 
ibelasko@getxo.eus
944 66 01 40

   Jokin Etxebarria
jetxebarria@jataondo.org
946 15 66 12

   Gabriel Delgado
uke@urkobe.eus
946 76 06 38

Diru-laguntzaileak:

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>