Digital Indartuz: MikroETEen digitalizazio-prozesuari laguntzeko programa berri bat abiarazten da

Digital Indartuz: MikroETEen digitalizazio-prozesuari laguntzeko programa berri bat abiarazten da

MikroETEei negozioaren zati bat edo negozio osoa digitalizatzeko urratsak ematen laguntze aldera, Digital Indartuz programa jarri da abian.
Digital Indartuz Programa online ibilbide bat da, eta enpresen gaikuntza errazten du digitalizaziora bideratutako ibilbide-orri propioa diseinatzeko.
Bizkaiko iparraldeko zazpi erakundek (Jataondo, Mungialdeko Behargintza, Erandioko Behargintza, Leioako Behargintza, Uribe Kostako Behargintza, Getxolan eta Egaz Txorierri) elkarlanean jardunik diseinatu eta gauzatzen duten programa da eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua dago.
Ibilbideak 7 Ikaskuntza-saio zehatz planteatzen ditu, online web-formatuan landuak. Ikaskuntzak doakoak dira eta 2 ordu irauten dute, 15:00etatik 17:00etara. Ikaskuntza-saiook hamabostean behin egiten dira, 2020ko irailetik abendura bitartean.

 

1. modulua / Nire negozioa moldatzen, egungo egoerari egokitzeko. Digitalizazioa da gakoa?

Irailaren 17a, osteguna, 15:00etatik 17:00etara

Ponente:

Mireia Muñiz Mairal
Berrikuntzan eta Sormenean aditua da enpresaren eta administrazioaren arloetan. Metodologia propioak landu ditu, lanpostuan lehiakortasuna eta sormena hobetzeko, prozesuak joko bidez garatzeko, enpresan berrikuntza bultzatzeko eta enpresen barneko taldeetan parte hartzeko.

 

Edukia:

  • Quizz: Egokitu bai, baina zeri?
  • Etorkizunerako balizko agertokiak eta digitalizazioaren eginkizuna
  • “To take away” soluzio digitalak eta epe luzerako apustuak
  • Jokoa: Kasandraren mitoa

Izen-ematea: Parte hartzeko, izena eman behar duzu HEMEN. Programa 5 eta 50 langile bitarteko enpresentzat da, fakturazioa alde batera utzita; horrela, batez ere industria-jardueraren, zerbitzu osagarrien eta banaketaren sektoreetan jarduten duten enpresentzat xedaturik dago.

Saio osoan txat bat izango dugu zuen zalantzak guri helarazteko, eta planteatzen dizkiguzuen galdera guztiei erantzungo diegu.

Hurrengo datak:

  • 2020/10/01
    2. modulua / Digitalizazioa, eguneroko lanari datxezkion zailtasunak: sinadura digitala, DBLO, segurtasuna…
  • 2020/10/15
    3. modulua / Digitalizazioa, bezeroarekiko harreman berriari begira
  • 2020/10/29
    4. modulua / Marketing digitala. Zer egin dezaket?
  • 2020/11/12
    5. modulua / ‘E commerce’: nondik hasiko naiz?
  • 2020/11/26
    6. modulua / Errealitate birtuala. Onuragarria izan daiteke nire negoziorako? Industrian eta beste zerbitzu batzuetan aplikatzeko bideak
  • 2020/12/10
    7. modulua / Nola aplika dezaket Big Data nire negozioaren onurarako?

Captura de pantalla 2020-09-10 a las 10.38.16

Izena ematen dutenek gonbidapen-esteka jasoko dute beren helbide elektronikoan.

Azkenik, EGAZ Txorierrin aholkularitza espezializatuarekin jarraitzen dugula gogorarazten dizuegu.

 

Harremanetarako:

  Asun Peña
behargintza.enpresa@leioa.net
944 00 41 95

  Gabirel Rodríguez
ekintzailetza@erandio.eus
944 17 56 16

   Ana Sonia Elorriaga
aselorriaga@txorierri.eu
964 53 63 70

  Iñigo Urrutia
empresa@mungialdeko-behargintza.com
946 15 62 44

  Idoia Belasko 
ibelasko@getxo.eus
944 66 01 40

   Jokin Etxebarria
jetxebarria@jataondo.org
946 15 66 12

   Gabriel Delgado
uke@urkobe.eus
946 76 06 38

Subvencionan:

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>