window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');

Challenge 4.0: digitalizaziorako erronkak dituzten ETEak eta eraldaketa digitalerako soluzioak eskaintzen dituzten enpresak elkartzeko programa

Challenge 4.0: digitalizaziorako erronkak dituzten ETEak eta eraldaketa digitalerako soluzioak eskaintzen dituzten enpresak elkartzeko programa

Egaz Txorierrin eskualdeko enpresen lehiakortasuna bultzatzen jarraitzen dugu, Challenge 4.0 programaren bidez.

Digitalizazioa eta 4.0 industriarako bidea bultzatu nahi duten Txorierriko enpresa txiki eta ertainei parte hartzera gonbidatzen ditugu.

Programa honen helburua da enpresa txiki eta ertainei eraldaketa digital jasangarria ezartzen laguntzea, negozio-eredu eraginkorragoak, bezero eta hornitzaileekin hobeto konektatuak, eta balio erantsi handiagoko produktu eta zerbitzuekin garatzen laguntzeko.

CHALLENGE 4.0 programa industria eta zerbitzu gehigarrien, garraioaren eta handizkako merkataritzaren sektoreko enpresentzat da. Beren desafioak identifikatzen lagunduko diegu, merkatuko soluzio eta hornitzaileak hurbilduko dizkiegu, lantegi erakusleak antolatuz eta hornitzaile digitalekin bilerak eginez, eta beren beharretara hobekien egokitzen den soluzio eta hornitzaile digitala aukeratzen lagunduko diegu.

CHALLENGE DESAFIOAK   

CHALLENGE 4.0 Plataformaren bidez programan aktiboki parte hartzera gonbidatzen ditugu digitalizazio- eta industria-soluzioak eskaintzen dituzten Txorierriko enpresak.

  CHALLENGE HORNITZAILEAK

Egaz Txorierri Challenge 4.0 proiektuaren buru da Txorierrin. Proiektu horretan Bizkaiko beste agentzia batzuek ere parte hartzen dute (Inguralde, Enkartur, Meatzaldeko Behargintza, Azaro Fundazioa eta Errota Fundazioa), eta Foru Aldundiaren finantziazioa du, 2021 Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko programaren bidez.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*