window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Gaiker: «Benetako inpaktua eragin behar dugu gure bezeroen ekonomian, teknologia iraunkorren bitartez eta lehiakortasuna handituz»

Gaiker: «Benetako inpaktua eragin behar dugu gure bezeroen ekonomian, teknologia iraunkorren bitartez eta lehiakortasuna handituz»

Gaiker 1985ean jaio zen, industria-birmoldaketa betean, Euskal Autonomia Erkidegoa aurrez inoiz gertatu ez bezalako atzeraldi ekonomiko batean zegoela. Bizkaiko Foru Aldundiaren babespean, aholkularitza estrategikoan espezializatutako enpresa sorta bat sortu zen; besteak beste, Gaiker, enpresa-ehun kolpatua konpontzeko eta tradiziokoaz bestelako sektoreetan negozio-aukera berriak hauteman eta sortzen laguntzeko asmoz. Hogeita hamar urte igaro ostean, Gaikerrek ekarpen nabarmena egiten dio oraindik ere Euskadiko enpresen garapen teknologikoari eta lehiakortasunari, erreferente den hiru ezagutza-arloetan: bioteknologia, ingurumena eta material plastikoen eta konpositen garapena. Gaur egun, zientzietako (biologia, ingeniaritza, kimika…) 100 espezialista baino gehiago ditu bere langileen artean, baita saiakuntza-laborategi aurreratu bat ere; horiei esker, hobekuntzak egin ditzakete hirugarren enpresa batzuen ekoizpen-prozesuetan, haiek horretarako ekoizpen-sistemak geratu beharrik gabe. ETEentzako zaintza lehiakorreko zerbitzua Gaikerrek lankidetza hertsian dihardu ETEei nazioartean merkatu-kuotak irabazten laguntzeko. Enpresa horiek nazioarteko merkatuen premietara egokitzeko bezain malguak dira; haatik ere, ez dute hedatze-prozesuak bermez planifikatzeko moduko baliabiderik. Horregatik, Gaikerrek zaintza teknologikoko zerbitzu bat eskaintzen du, merkatu berrietan sartzeko estrategiak hartzeko aukera ematen diena: hasi kostuen egokitzapenetik eta prezioak ezartzeko politiketatik, eta kanpo-merkatuetako premia espezifikoak aseko dituzten berariazko produktuen garapenera arte. Bereziki interesgarriak dira balio-kateko proiektuek zeinek, networking-aren bitartez, beste sozietate osagarriekin elkarlanean jarduteko aukera ematen baitiete enpresa txikiei, baterako helburuak lortzeko sinergiak baliatu ahal izateko. Gaikerrek, produktu desberdinen «hot-point»ak eta ekoizpen-prozesuak aztertuz, hobekuntzak ezartzeko aukera ematen du, berdintasunean lehiatzeko bolumen eta kapitalizazio handiagoko erakundeen aurrean.   Birziklatzeak enpresentzat dituen onurak Ingurumen-kudeaketa egokiak hondakinen kudeaketan aurrezki nabarmenak ez ezik, materialen erabileraren optimizazioa eta markaren irudiaren hobekuntza nabaria ere badakartza. Gaikerrek, Europan gauzatutako birziklatze-esperientzia pilotu nagusietan izan denez, bermez hel diezaieke, besteak beste, honako hauei: materialak berreskuratzeko proiektuei, ingurumen-arazoen biokonponketakoei, industria-azpiegitura iraunkorrak planifikatzekoei nahiz energia kudeatzekoei....
ATOMIKA STUDIO, EKITEAREN ABENTURA

ATOMIKA STUDIO, EKITEAREN ABENTURA

GEM Global Entrepreneurship Monitor-en arabera, enpresa berrien bizi-zikloak ez ditu bi urte gainditzen, eta % 4k besterik ez dute bost urte baino gehiago irauten. Hala eta guztiz ere, Atomika Studioren enpresa-abenturak hamalau urte iraun du. Atomika Studioren hiru sortzaileak –Aimar Ruiz, Jon Goikuria eta Unai Langarika‑ pozik daude euren kasa lan egiten ikasi duten guztiarekin. Larragoiti jauregian instalatu ziren, hau da, Txorierri industrialdean dagoen Txorierriko enpresa-haztegian. Esperientziak zapore gazi-gozoa utzi die: orain beste bide bat hartuko dute, baina “ekiten asko ikasten da, eta enpresa-munduarekiko beldurra kentzen dizu”, adierazi du Jonek. Diseinu-, komunikazio- eta bideo-agentzia hori sortzeko, Egaz Txorierriren aholkularitza jaso zuten negozio-ideia nola garatu eta enpresa funtsean nola kudeatu ikusteko. Horrez gain, ekintzailetzarako laguntza publikoak eskatzen lagundu zien. Beste ekintzaile askok bezala, krisi hitza erabiltzen dute euren enpresa sortzearen alde zergatik egin zuten azaltzeko. “Hasiera oso ona izan zen; hasieratik genituen zenbait proiektu ziurtatuak, eta berehala hartu genuen martxa”, azaldu du Aimarrek. Eurek eginiko lanen artean, Sondikako inauterietarako agindu zieten bideo batez daude harroen, baita ostalaritza-establezimendu baterako egindakoaz ere. Imanol Gallarzagoitia abeslariaren webgunea ere haiek egin zuten. “Lan bakoitzak jende gehiago ezagutzeko aukera ematen du, eta jende horrek beste pertsona batzuengana eramaten zaitu”, azaldu du Jonek.   Bezeroak bilatzea “Txipa jarrita eduki behar da beti”, esan du Aimarrek. Haren iritziz, merkataritza-jarduera da bereziki zailena sortu berri den enpresa batentzat. Gainera, enpresa txikia zenez, zailago egiten zitzaien enpresa handietara iristea, eta konturatu dira enpresa handiek ematen diotela balio handiena irudiari eta komunikazioari. “Enpresa handiek badakite dirua inbertitu behar izango dutela, baina enpresa txikientzat gastu bat da, eta ez dute beharrezkotzat jotzen”, adierazi du Jonek. Komunikazioaren eta marketinaren arloan dagoen lan-intrusismoa ere...