window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Teknologia berriak hautaketa-prozesuetan

Teknologia berriak hautaketa-prozesuetan

Duela urte batzuetatik hona, EGAZ Txorierri Enplegu Zerbitzuan ikusi dugu hautapen-prozesuak kudeatzen laguntzen diegun enpresek hainbat baliabide telematiko erabiltzen dituztela –neurri handiagoan edo txikiagoan– langileak hautatzeko. EGAZ Txorierri beti dago lan-merkatuaren premiei eta joerei adi, eta enpresei hainbat tresna eskaintzen dizkie lanbide-profilen bilaketa optimizatzeko: web bidezko curriculumak, gaitasun pertsonal eta profesionalen analisia online proben eta bideo-curriculumen bidez, eta abar. Une honetan, agian egungo osasun-egoerak bultzatuta, bideokonferentzia bidezko lan-elkarrizketa da gehien eskatzen ari den formatuetako bat. Beste behin ere, EGAZ Txorierrik teknologiaren aldeko apustua egin du, eta horretarako, behar duenaren eskura jarriko ditu bi baliabide hauek: aurrez garbatutako elkarrizketa eta online elkarrizketa. Lana bilatzen duenarentzat eta eskaintzen duenarentzat, elkar ezagutzeko eta proiektuak eta interesak lehenbailehen partekatzeko oztoporik ez egotea nahi dugu. Enpresa asko, segurtasun-neurriak betez, profesionalen laneratzea moteltzen ari ziren, aurrez aurreko elkarrizketak ezin zirelako modu eraginkorrean egin. Hautaketa-prozesuetan funtsezkoa den fase hori modu birtualean egin daiteke orain, tarteko elkarrizketak saihestuz eta zuzeneko harremana soilik azken erabakirako utziz. Horrek denbora aurreztea eta segurtasuna hobetzea dakar, bai enpresara behin baino gehiagotan joan beharko luketen pertsonentzat, bai lantaldeak osatzeko ardura dutenentzat. Laster, gure zerbitzuan txertatu dugun plataforma birtuala aurkeztuko dizuegu. Datuak babesteko berme osoa du, eta grabatutako elkarrizketak, online elkarrizketak, galdera pertsonalizatuak, enplegu-eskaintzak aurkezteko irudiak eta bideoak egiteko aukera ematen du, bai eta entrenamendu-aldiak ere, pertsonek praktikatzeko eta beren onena emateko aukera izan dezaten. Tresna ezagutu nahi duten guztiek informazioa jaso dezakete tresna horrekin praktikatu ahal izateko. Bai pertsonak behar dituenarentzat bai lan bila dabilenarentzat, plataforma modu erosoan eta erraz erabiltzeko aholkuak eta gomendioak emango dizkizuegu. Deitu, bidali mezu elektroniko bat edo bete inprimaki hau: hautaketarako plataforma...
Hazilan programaren XV. edizioak enplegua sustatuko du Txorierrin, otsailaren 12tik martxoaren 5era, coaching-saioen eta lan-aukeren bidez

Hazilan programaren XV. edizioak enplegua sustatuko du Txorierrin, otsailaren 12tik martxoaren 5era, coaching-saioen eta lan-aukeren bidez

Aurreko edizioetako arrakastaren ondoren, Egaz Txorierrik abian jarri du HAZILAN laneratze-proiektuaren XV. edizioa, goi-mailako titulazioa duten 20 eta 44 urte arteko pertsonei lan-egoera hobetzen laguntzeko helburuarekin. Proiektua diruz laguntzen da % 100ean, eta % 50ean finantzatzen dute Europako Gizarte Funtsak eta Egaz Txorierrik. Bi fasetan garatzen da. Lehenengoan, AKTIBATU izeneko aurrez aurreko ikastaro bat egingo da otsailaren 12tik martxoaren 5era, 80 orduko iraupenarekin. Bertan, eskumen profesional eta pertsonalak indartuko dira coaching-tekniken, motibazio-dinamiken eta laguntza pertsonalizatuaren bidez. Bigarren faseak KOKATU izena hartzen du, eta, horren bidez, 200 orduko praktikak egin ahal izango dituzte ikasleek beren intereseko enpresetan, potentziala dutela erakusteko. Oro har, programak parte-hartzaileei lagunduko die euren lan-helburuak lortzeko baliabideak eta tresnak eskuratzen. Parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman dezakete hemen: EGAZ Txorierrirekin ere harremanetan jar daitezke: 94 453 63 70 egaz@txorierri.eu...
Txorierrin enpresa-ideiak garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abiarazteko laguntzak

Txorierrin enpresa-ideiak garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abiarazteko laguntzak

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, EGAZ Txorierriren bidez eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketarekin, abian jarri dute pertsona ekintzaileek Tokiko Proiektu Ekintzaileak gauzatzeko diru-laguntzen 2020ko deialdia. Diru-laguntzak izaera ekintzailea duten eta EAEn bizi diren pertsonentzat dira, betiere aholkularitza espezializatua jaso nahi badute, erabateko arduraldiaz, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa bat martxan jartzeko. EGAZ Txorierrik, Lanbiderekin lankidetan diharduen erakundeak, deialdi honetako diru-laguntzak jasoko dituzten pertsonak hautatu eta lagunduko ditu, eta tutoretza emango die. Horrez gain, diru-laguntzak kudeatu eta ordainduko ditu. Zehazki, gehienez ere 30 laguntza emango dira enpresa-ideiak garatzeko, eta 26, bestalde, negozioak martxan jartzeko. Nolanahi ere, aurkezturiko eskaerak hautatzeko prozesuan, aintzat hartuko da % 40 gutxienez, emakume ekintzaileak izatea. Pertsona sustatzaileek beren negozio-ideia garatzeko, 1.000 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko. Pertsona sustatzaileek enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, 1.500 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko. Laguntza horiek % 15 handitu ahal izango dira, pertsona sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago baditu laguntza-prozesua hasten den unean. % 15 gehiago handitu ahal izango dira, pertsona sustatzailea emakumea bada. Eskariak EGAZ Txorierrin aurkez daitezke otsailaren 18ra arte. ENPRESA IDEIA BAT GARATZEKO LAGUNTZAK OINARRIAK ESKAERA ENPRESA JARDUERA BERRIAK ABIARAZTEKO LAGUNTZAK OINARRIAK ESKAERA    ...