window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Gaiker: «Benetako inpaktua eragin behar dugu gure bezeroen ekonomian, teknologia iraunkorren bitartez eta lehiakortasuna handituz»

Gaiker: «Benetako inpaktua eragin behar dugu gure bezeroen ekonomian, teknologia iraunkorren bitartez eta lehiakortasuna handituz»

Gaiker 1985ean jaio zen, industria-birmoldaketa betean, Euskal Autonomia Erkidegoa aurrez inoiz gertatu ez bezalako atzeraldi ekonomiko batean zegoela. Bizkaiko Foru Aldundiaren babespean, aholkularitza estrategikoan espezializatutako enpresa sorta bat sortu zen; besteak beste, Gaiker, enpresa-ehun kolpatua konpontzeko eta tradiziokoaz bestelako sektoreetan negozio-aukera berriak hauteman eta sortzen laguntzeko asmoz. Hogeita hamar urte igaro ostean, Gaikerrek ekarpen nabarmena egiten dio oraindik ere Euskadiko enpresen garapen teknologikoari eta lehiakortasunari, erreferente den hiru ezagutza-arloetan: bioteknologia, ingurumena eta material plastikoen eta konpositen garapena. Gaur egun, zientzietako (biologia, ingeniaritza, kimika…) 100 espezialista baino gehiago ditu bere langileen artean, baita saiakuntza-laborategi aurreratu bat ere; horiei esker, hobekuntzak egin ditzakete hirugarren enpresa batzuen ekoizpen-prozesuetan, haiek horretarako ekoizpen-sistemak geratu beharrik gabe. ETEentzako zaintza lehiakorreko zerbitzua Gaikerrek lankidetza hertsian dihardu ETEei nazioartean merkatu-kuotak irabazten laguntzeko. Enpresa horiek nazioarteko merkatuen premietara egokitzeko bezain malguak dira; haatik ere, ez dute hedatze-prozesuak bermez planifikatzeko moduko baliabiderik. Horregatik, Gaikerrek zaintza teknologikoko zerbitzu bat eskaintzen du, merkatu berrietan sartzeko estrategiak hartzeko aukera ematen diena: hasi kostuen egokitzapenetik eta prezioak ezartzeko politiketatik, eta kanpo-merkatuetako premia espezifikoak aseko dituzten berariazko produktuen garapenera arte. Bereziki interesgarriak dira balio-kateko proiektuek zeinek, networking-aren bitartez, beste sozietate osagarriekin elkarlanean jarduteko aukera ematen baitiete enpresa txikiei, baterako helburuak lortzeko sinergiak baliatu ahal izateko. Gaikerrek, produktu desberdinen «hot-point»ak eta ekoizpen-prozesuak aztertuz, hobekuntzak ezartzeko aukera ematen du, berdintasunean lehiatzeko bolumen eta kapitalizazio handiagoko erakundeen aurrean.   Birziklatzeak enpresentzat dituen onurak Ingurumen-kudeaketa egokiak hondakinen kudeaketan aurrezki nabarmenak ez ezik, materialen erabileraren optimizazioa eta markaren irudiaren hobekuntza nabaria ere badakartza. Gaikerrek, Europan gauzatutako birziklatze-esperientzia pilotu nagusietan izan denez, bermez hel diezaieke, besteak beste, honako hauei: materialak berreskuratzeko proiektuei, ingurumen-arazoen biokonponketakoei, industria-azpiegitura iraunkorrak planifikatzekoei nahiz energia kudeatzekoei....