window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Jakin nahi duzu nola erabili merkataritza digitaleko estrategiak zure ohiko eragiketa komertzialetan emaitza-kontua hobetzeko?

Jakin nahi duzu nola erabili merkataritza digitaleko estrategiak zure ohiko eragiketa komertzialetan emaitza-kontua hobetzeko?

Bezero gehiago erakarri nahi al dituzu? Produktu edo zerbitzu berriak merkaturatuko al dituzu? Zure negozioa merkatu edo sektore berrietarantz dibertsifikatzeko asmoa duzu? Ezagutzen al dituzu nazioarteko merkatu berriek eskaintzen dizkizuten aukerak? Ezagutzen al duzu egiten dituzun jarduera digitalek zure emaitza kontuan zein eragin erreal duten? Bezero berriak erakartzeko denbora eta kostuak aurreztu nahi al dituzu? Bizkaia Indartzen ekimena abiarazi dute Erandioko, Leioako, Uribe Kostako, Txorierriko eta Mungialdeko garapen-agentziek Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan. Ekimen horren helburua da lurraldeko mikro-ETE-en industria-sektorearen eta horren zerbitzu osagarrien, garraioaren sektorearen eta handizkako merkataritzako sektorearen negozioa partzialki edo erabat digitalizatzeko bidean aurrera egitea. Oraingo honetan, aukera berriak jorratuko dira ekainaren 23tik uztailaren 14ra bitartean “Internet negozio-aukera berriak biltzeko kanal gisa: merkataritza digitalaren azelerazioa” web-mintegiaren bidez.   BIZKAIA INDARTZEN WEB-MINTEGIA Internet negozio-aukera berriak biltzeko kanal gisa: merkataritza digitalaren azelerazioa Egunak: ekainaren 23a eta 30a eta uztailaren 7a eta 14a (asteazkenak) 09:30etik 11:00etara Plaza kopuru mugatua. Izena emateko epea 2021eko ekainaren 21era arte irekita Izen ematea – Aurkezpen-bideoa osorik Weroi firmaren eskutik, zeinak 12 urte baino gehiagoko esperientzia duen merkataritza digitaleko marketin-proiektuak garatzen. Enpresa hori espezializatuta dago industria-enpresei eta B2Bei laguntzen negozio-aukera berriak biltzeko Internet tresna gisa garatzen. Kanal horren bizkortasunaz eta kapilaritateaz baliatuko gara inbertsio digitalek benetako eragina izan dezaten emaitza-kontuan. Hizlaria: Lucía Celles Negozioko arduraduna: Weroi | Business Development Manager Mintzagaiak hauek izango dira: 1. Ekainak 23: Emaitza digitaletara zuzendutako marketin digitala. Web-mintegi honetan, Internet merkataritza-jarduera tradizionalaren osagarria izan daitekeela ikusiko dugu. Horretarako, B2B inguruneko enpresen benetako kasuak aztertuko ditugu (galdaragintza fina, automobilgintzaren sektorerako hodi konformazioa, etab.). Enpresa horiek estrategia komertzial digitalak integratu dituzte beren eragiketa tradizionaletan, eta, emaitza oso onak lortzeaz gain, atzemandako aukera kualifikatuen eta eskaeren kopuru handiagoa jaso dute....
Txorierrin enpresa-ideiak garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abiarazteko laguntzak

Txorierrin enpresa-ideiak garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abiarazteko laguntzak

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, EGAZ Txorierriren bidez eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketarekin, abian jarri dute pertsona ekintzaileek Tokiko Proiektu Ekintzaileak gauzatzeko diru-laguntzen 2021eko deialdia. Diru-laguntzak izaera ekintzailea duten eta EAEn bizi diren pertsonentzat dira, betiere aholkularitza espezializatua jaso nahi badute, erabateko arduraldiaz, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa bat martxan jartzeko. EGAZ Txorierrik, Lanbiderekin lankidetan diharduen erakundeak, deialdi honetako diru-laguntzak jasoko dituzten pertsonak hautatu eta lagunduko ditu, eta tutoretza emango die. Horrez gain, diru-laguntzak kudeatu eta ordainduko ditu. Zehazki, gehienez ere 26 laguntza emango dira enpresa-ideiak garatzeko, eta 22, bestalde, negozioak martxan jartzeko. Nolanahi ere, aurkezturiko eskaerak hautatzeko prozesuan, aintzat hartuko da % 40 gutxienez, emakume ekintzaileak izatea. Pertsona sustatzaileek beren negozio-ideia garatzeko, 1.000 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko. Pertsona sustatzaileek enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, 500 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko. Laguntza horiek % 15 handitu ahal izango dira, pertsona sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago baditu laguntza-prozesua hasten den unean. % 15 gehiago handitu ahal izango dira, pertsona sustatzailea emakumea bada.  Eskariak EGAZ Txorierrin aurkez daitezke 2021eko maiatzaren 20ra arte. Enpresa ideia bat garatzeko laguntzak: Oinarriak | Eskaera Enpresa jarduera berriak abiarazteko laguntzak: Oinarriak |...
Bihurtu zure enpresa protagonista ELKARREKIN MUNDURA programetan

Bihurtu zure enpresa protagonista ELKARREKIN MUNDURA programetan

BIHURTU ZURE ENPRESA PROTAGONISTA ELKARREKIN MUNDURA PROGRAMETAN COVIDak eragindako pandemiak egun arte ezagun genuen aukeren mapa aldatu du. Garai zaila da, aldaketa-garaia, baina, era berean, ezagutu eta baliatzen jakin behar diren aukerak ere sortzen ari dira. Elkarrekin Mundura Topaketak: Nazioarteko merkataritzari, esportazioari, erabakiak hartzeari eta abarri lotutako tailerrak/jardunaldiak/mintegiak kanpoko merkatuek eskain diezazkizuketen aukerak ezagutzeko, zalantzak argitzeko eta sinergiak sortzeko on line topaketak dira. Interesik baduzu, gorde data hauek zure agendan: Apirilak 29 > Alemaniako eta Txileko merkatuetako aukerak Ordutegia: 09:30etik 10:15era  |   Programa deskargatu   |   Hartu parte: izen-ematea Maiatzak 27 > Frantziako eta Mexikoko merkatuetako aukerak Ordutegia: 16:00etatik 17:15era   |   Programa deskargatu   |   Hartu parte: izen-ematea   Eta ez ahaztu, Zure enpresak… esperientziarik merkatu batean edo gehiagotan badu? beste kanpo-merkaturik identifikatzeko beharra badu? esportatu egiten du, baina modu irregularrean eta aldika? Esportatzeari ekin nahi dio, baina ez daki nola?   Bide batez, bihurtu ezazu zure enpresa protagonista eta Elkarrekin Mundura Mapamundian parte hartu Zure partaidetzaz, hauek lortuko dituzu: Zure enpresa hobeto ezagutzeaeta zure ondoan modu pertsonalizatuan lan egitea Bizkaiko enpresentzako merkatuak, sinergiak eta aukerak identifikatzea. Elkarlanean arituko direnenpresa- eta erakunde-sarea sortzea, nazioarteko merkatuetan aukerak sortzeko. Enpresa parte-hartzaileen interesen araberako nazioartekotze-proiektuak diseinatzea elkarlanean. Maiatzaren 31ra arteko epea duzu parte hartzeko. Sakatu hemen.   Zenbat eta gehiago izan,...
EGAZ Txorierri, enpresen aliatua erronka guztiak betetzeko

EGAZ Txorierri, enpresen aliatua erronka guztiak betetzeko

Zure enpresaren lehiakortasuna, prozesuak eta antolamendua hobetu nahi dituzu? Zure beharretara hobekien egokitzen diren administrazio eta erakundeen programak aurkitu nahi dituzu? Txorierrik zure enpresa garatzeko eskaintzen dituen aukerak ezagutu nahi dituzu? Txorierriko ekonomia eta enplegua sustatzeko zerbitzua, EGAZ Txorierri, enpresekin ari da lanean, beren erronka garrantzitsuenak detektatzen eta helburuak betetzen laguntzeko, betiere haien egungo egoeraren azterketa pertsonalizatua eginez, beren proiektura hobekien egokitzen diren konponbideak bilatzeko. 2020an, 120 enpresak baino gehiagok parte hartu zuten helburu horrekin abian jarri ziren programetan, eta, pandemiak markatutako urte batean, digitalizaziora bideratutakoak nabarmendu dira. Orain, 2021ean, aurrera egiteko garaia da, eta EGAZ Txorierrik enpresei beren erronkak betetzen laguntzeko ekintza eta programa guztiak bultzatzen jarraituko du. Digitalizazioa, nazioartekotzea, berrikuntza eta enpresa-lankidetza Digitalizazio, nazioartekotzea, berrikuntza eta enpresa-lankidetza funtsezkoak izango dira aurten ere, eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Hala, EGAZ Txorierrik, Innobasque eta SPRIren kolaboratzaile gisa, Txorierriko enpresei lehiakortasun aldetik hobetzen laguntzen jarraitzen du, berrikuntza teknologikoaren bidez edo kudeaketaren, pertsonen eta prozesuen berrikuntzaren bidez. Horretarako, enpresaren abiapuntuko egoera aztertzen du, bere erronkak lehenetsi eta horiei hobekien egokitzen zaizkien konponbide publiko eta pribatuak aurkitzen ditu, eta prozesu osoan orientatzen eta laguntzen die. Bestalde, digitalizazioaren esparruan, 2021ean Digital Indartuz programaren ekintza berriak egingo dira. Programa hori Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du, Bizkaia Orekan Sakonduz programaren esparruan. Aurreko edizioak izandako arrakastaren ondoren, 2021ean berrikuntza bat izango du: web-mintegietan eskainitako tresnak edo konponbideak eskualdeko enpresen behar zehatzetara egokitzeko banakako aholkularitza-orduak sartuko dira, eta, horrela, ekintzara abiaraziko ditu. COVID-19ak eragindako pandemiak aldatu egin du orain arte ezagutzen genituen aukeren mapa. Une zailak eta aldakorrak dira, eta, aldi berean, ezagutu eta aprobetxatzen jakin beharreko aukerak sortzen ari dira. Egunerokotasunean zailtasunak ditugun arren, ez dugu bistatik...
Mapamundi Elkarrekin Mundura

Mapamundi Elkarrekin Mundura

Egaz Txorierrik zure enpresaren lehiakortasuna nazioartean hobetzearen alde egiten jarraitzen du Elkarrekin Mundura programaren bidez, Bizkaiko beste 4 eskualdetako eragileekin (Enkartur, Inguralde, Meatzaldeko Behargintza eta Mungialdeko Behargintza), Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Garapen (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) elkartearekin. Gure ustez, eguneroko bizimoduan zailtasunak ditugun arren, ez dugu bistatik galdu behar etorkizuna. Hori bai, eguneroko beharrak eta epe ertain zein luzeko estrategiak uztartzeko gai izan behar dugu, baina ikuspegi berri eta estrategikoarekin Bizkaiko enpresa-sarearentzat. Elkarrekin Mundura 2021 berritasunez beteta dator, eta pixkanaka aurkeztuko dizkizugu, baina garrantzitsuena enpresak benetako protagonista bihurtzea da. Zure enpresak… Badu esperientziarik merkatu batean edo gehiagotan? Beste kanpo-merkaturik identifikatzeko beharra du? Esportatu egiten du, baina modu irregularrean eta aldika? Esportatzeari ekin nahi dio, baina ez daki nola?   Lagun iezaguzu Elkarrekin Mundura Mapamundia marrazten. Zure partaidetzaz, hauek lortuko dituzu: Zure enpresa hobeto ezagutzeaeta zure ondoan modu pertsonalizatuan lan egitea. Bizkaiko enpresentzako merkatuak, sinergiak eta aukerak identifikatzea. Elkarlanean arituko diren enpresa- eta erakunde-sarea sortzea, nazioarteko merkatuetan aukerak sortzeko. Enpresa parte-hartzaileen interesen araberako nazioartekotze-proiektuak diseinatzea elkarlanean. Konta iezaguzu. Sakatu HEMEN Epea: maiatzaren 31 arte Ekimena interesgarria izango zaizula uste dugu eta aldez aurretik zure lankidetza eskertu nahi dugu. “Azkar joan nahi baduzu, ibili bakarrik. Urrun iritsi nahi baduzu, ibili lagunduta”. – Esaera zahar afrikarra...
50 enpresa-ideia baino gehiagoren garapenera lagundu zuen EGAZ Txorierrik 2020an

50 enpresa-ideia baino gehiagoren garapenera lagundu zuen EGAZ Txorierrik 2020an

Txorierriko Udalen sustapen ekonomikoko zerbitzuak, EGAZ Txorierrik, bere ahalegin eta baliabideak empresen garapenera eta entitate berrien sorrerara bideratu ditu COVID-19aren izurriteak baldintzatutako urte batean. Orientazio eta aholkularitza zerbitzuei esker, 51 enpresa-ideien garapena lagundu zuenn aurreko urtean zehar, guztira 28 enpresa berri jaiota. Oso datu garrantzitsua, kontuan izanda osasun-krisialdiak eragindako egoera-ekonomiko delikatua. Gainera, empresa berri hauen sorrerak 31 enplegu berrien sorrera eragin du Txorierrin, horregatik, beste behin, EGAZ Txorierriren laguntza ezinbestekoa izan da eskualdeko enplegu-aukerak handitzeko orduan. Ekintzailetzaren aliatua EGAZ Txorierrik hainbat urte daramatza bere erabiltzaileei enpresa berriak sortzeko tresnak errazten “ingurune egoki bat izateko, ideiak dituzten ekintzaileak eta enpresen hazkundea, ongizatea, enplegua eta egungo merkatuak aurkezten dituen oztopoak gainditzeko ingurune egokia sortzeko”, Álex Loustaunauk, EGAZ Txorierriko kudeatzaileak, adierazi zuenez. Horretarako, Txorierriko erakundeak eskualdeko pertsonek ekintzailetza mundura salto egiteko tresnak ematen ditu. Alde batetik, Negozio Planaren sorrerarako bakarkako tutoretzak antolatzen ditu, hau da, negozio-ideia proiektu bilakatzeko egitura, honen helburu zehatz eta orokorrak biltzen dituena, hauek lortzeko erabiliko den estrategia, antolakuntza-egitura, beharrezkoa den inbertsioa eta ager daitezkeen arazoak ebazteko gakoak. Bestalde, euren eskura zuzenbide-arloko eta beharrezkoak diren tramiteen inguruko informazio erabilgarria jartzen du, subentzio desberdinen ingurukoaz gain. Gainera, EGAZ Txorierrik formakuntza ibilbide interesgarri bat eskaintzen die ekintzailetza munduan sartu nahi dutenei, esate baterako, Enpresa Kudeaketarako ikastaroak edo urtean zehar forkauntza pilula desberdinak anrolatuta. Betsalde, behin empresa-proiektu berrua sortura, Garapen Ekonomikoko eta Enplegu Zerbitzuak euren alde lanean jarraitzen du, proiektuaren finkatzea lagunduta, lortutako arrakasta balioan jartzen eta helburu berrienganako oinarriak sendotzen, beste hainbat ekintzaren...