window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
OINARRIZKO GAITASUN DIGITALEN IKASTAROA

OINARRIZKO GAITASUN DIGITALEN IKASTAROA

Izena emateko epea zabalik  Egaz Txorierritik pertsonen enplegagarritasuna bultzatzen jarraitzen dugu, eskura ditugun baliabide guztiak erabiliz, haien garapen profesionala errazteko. Orain, are gehiago, bizi dugun ingurune teknologiko honetan, gaitasun digitalak izatea funtsezkoa da lan-merkatuan arrakastaz kokatzeko. Horregatik, laster hasiko dugu “oinarrizko gaitasun digitalak” prestakuntza, formatu erdipresentzialean egingo dena, 60 ordukoa. Urriaren 25etik azaroaren 12ra egingo da eta Bizkaiko Foru Aldundiak erabat diruz lagunduko du “Txorierriko 3R Enplegua Programaren” barruan. Ikastaroa langabezian dauden pertsonei zuzenduta dago (iraupen luzeko langabeak, 45 urtetik gorakoak, 30 urtetik beherakoak eta/edo emakumeak). Zure PCa erraztasunez erabiltzeko eta Interneten segurtasunez nabigatzeko nahikoa ezagutza eskuratuko duzu. Ikasi zure erritmoan eta modurik erosoenean; izan ere, online egin ahal izango duzu gure prestakuntza-plataformaren bidez, eta, gainera, zure bilakaeraren tutore izango den gure irakasle-taldearen laguntza izango duzu. Eman izena gure webgunean (http://ofertaformativa.txorierri.eu /), gure zentroan bertan edo deitu...
Teknologia berriak hautaketa-prozesuetan

Teknologia berriak hautaketa-prozesuetan

Duela urte batzuetatik hona, EGAZ Txorierri Enplegu Zerbitzuan ikusi dugu hautapen-prozesuak kudeatzen laguntzen diegun enpresek hainbat baliabide telematiko erabiltzen dituztela –neurri handiagoan edo txikiagoan– langileak hautatzeko. EGAZ Txorierri beti dago lan-merkatuaren premiei eta joerei adi, eta enpresei hainbat tresna eskaintzen dizkie lanbide-profilen bilaketa optimizatzeko: web bidezko curriculumak, gaitasun pertsonal eta profesionalen analisia online proben eta bideo-curriculumen bidez, eta abar. Une honetan, agian egungo osasun-egoerak bultzatuta, bideokonferentzia bidezko lan-elkarrizketa da gehien eskatzen ari den formatuetako bat. Beste behin ere, EGAZ Txorierrik teknologiaren aldeko apustua egin du, eta horretarako, behar duenaren eskura jarriko ditu bi baliabide hauek: aurrez garbatutako elkarrizketa eta online elkarrizketa. Lana bilatzen duenarentzat eta eskaintzen duenarentzat, elkar ezagutzeko eta proiektuak eta interesak lehenbailehen partekatzeko oztoporik ez egotea nahi dugu. Enpresa asko, segurtasun-neurriak betez, profesionalen laneratzea moteltzen ari ziren, aurrez aurreko elkarrizketak ezin zirelako modu eraginkorrean egin. Hautaketa-prozesuetan funtsezkoa den fase hori modu birtualean egin daiteke orain, tarteko elkarrizketak saihestuz eta zuzeneko harremana soilik azken erabakirako utziz. Horrek denbora aurreztea eta segurtasuna hobetzea dakar, bai enpresara behin baino gehiagotan joan beharko luketen pertsonentzat, bai lantaldeak osatzeko ardura dutenentzat. Laster, gure zerbitzuan txertatu dugun plataforma birtuala aurkeztuko dizuegu. Datuak babesteko berme osoa du, eta grabatutako elkarrizketak, online elkarrizketak, galdera pertsonalizatuak, enplegu-eskaintzak aurkezteko irudiak eta bideoak egiteko aukera ematen du, bai eta entrenamendu-aldiak ere, pertsonek praktikatzeko eta beren onena emateko aukera izan dezaten. Tresna ezagutu nahi duten guztiek informazioa jaso dezakete tresna horrekin praktikatu ahal izateko. Bai pertsonak behar dituenarentzat bai lan bila dabilenarentzat, plataforma modu erosoan eta erraz erabiltzeko aholkuak eta gomendioak emango dizkizuegu. Deitu, bidali mezu elektroniko bat edo bete inprimaki hau: hautaketarako plataforma...

Sondikak eskualdean enplegua sustatzeko laguntzak aurkeztu ditu

Sondikako Udalak udalerriko pertsonen enplegua sustatzeko laguntzak aurkeztu ditu; alde batetik, egoitza Bizkaian duten enpresetan herritarrak kontratatzea sustatu dut, eta bestetik, dirulaguntzak eman ditu enplegagarritasuna hobetu dezaketen prestakuntza-ekintzetarako. Alde batetik, Udalak 20.000 euroko partida bideratuko du egoitza Bizkaian duten enpresei dirulaguntza emateko, lana bilatzen ari diren sondikoztarren kontratazioa sustatzeko. Dirulaguntza horiek jaso ahal izango dituzten 10 erakundeek, hasierako planteamenduaren arabera, 2.000 euro jaso ahal izango dituzte Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzua) enplegu-eskatzaile gisa inskribatutako langile sondikoztarrak kontratatzeagatik. Kontratatutako pertsonak Sondikan erroldatuta egon beharko du, kontratuaren data baino 6 hilabete lehenago gutxienez. Kontratu hori lanaldi osokoa eta gutxienez hiru hilabetekoa izango da. Enpresa interesdunek eskaerak egin ahal izango dituzte; horretarako, dokumentazioa aurkeztu beharko dute Udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo, modu presentzialean, udaletxe bertan (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara), 2021eko irailaren 30a baino lehen. Sondikako (+2 puntu) eta Txorierriko (+1 puntu) erakundeek lehentasuna izango dute dirulaguntzak ematerakoan, eta, berdinketa gertatuz gero, eskaera lehenago aurkeztu duen erakundeari emango zaio. Bestalde, Sondikako Udalak 8.000 euroko laguntza-partida onetsi zuen abenduan, lan bila ari diren edo enplegua hobetu nahi duten udalerriko pertsonen prestakuntza sustatzeko. Guztira, onuradunek 400 euro arteko dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte arautu gabeko prestakuntza-ekintzak egin ahal izateko. Laguntza horiek eskatzeko epea 2021eko urriaren 31n amaituko...
Txorierrik gazteak lan-mundura hurbilduko ditu Ezagutu Aukeratzeko programaren bidez

Txorierrik gazteak lan-mundura hurbilduko ditu Ezagutu Aukeratzeko programaren bidez

Txorierrin Batxilergoa ikasten ari diren gazteek dagoeneko eman dezakete izena Ezagutu Aukeratzeko programan, zeinetan profesionalekiko konexioetan parte hartu ahalko duten, bideokonferentzien bidez. Ekimen hori Gaztedi Txorierri programaren barruan sartzen da, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duena Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera. Izen-emateak Ezagutu Aukeratzeko ekimenaren webgunean egin daitezke. Dagoeneko 55 ikaslek eman dute izena martxoaren 1ean, 2an, 3an, 4an eta 5ean egingo diren jardunaldietarako; horiek telematikoki egingo dira, egungo pandemia-egoera dela eta. Guztira hainbat profil eta sektoretako 20 enpresak eta 25 profesionalek hartuko dute parte (ingeniaritza, hezkuntza eta administrazioa, besteak beste), eta ekimenak aukera emango die Txorierriko gazteei erabakiak hartzeko eta ikasketak aukeratzeko orduan dituzten zalantzak argitzeko. Ikasle bakoitza interesgarritzat jotzen dituen saioetan konektatu ahalko da, sektoreko profesionalak gertutik ezagutzeko; kasu batzuetan ibilbide luzeko pertsonak dira, eta, beste batzuetan, duela gutxi ikasleak izan ziren langile gazteak. Proiektua Ezagutu Aukeratzeko programaren barruan sartzen da, zeinak hainbat ekintza biltzen dituen gazteak lan- eta enpresa-errealitatera hurbiltzeko eta haien etorkizuna aukeratzen laguntzeko, hala nola...
Aleo Vitro eta IDDTEKeko profesionalek beren esperientziaren berri eman dute Gaztedi Txorierriren mahai sektorialetan, gazteei beren lan-ibilbidea aukeratzen laguntzeko

Aleo Vitro eta IDDTEKeko profesionalek beren esperientziaren berri eman dute Gaztedi Txorierriren mahai sektorialetan, gazteei beren lan-ibilbidea aukeratzen laguntzeko

Gai hauek izan dira protagonista aurtengo Gaztedi Txorierri programako mahai sektorialetan: lan-ibilbideari ekitean izan beharreko jarreraren garrantzia, industria-enpresa bateko pieza baten diseinuan eta sorkuntzan parte hartzen duten profil guztiak, ekintzailetzarako eta enpresa bat sortzeko bidea eta esperientzia pertsonalekin lotutako beste zenbait kontu. Gaztedi Txorierri programa urtarrilaren 20an eta 22an egin zen, Politeknika Ikastegian, Batxilergoko lehen mailako ikasleei zuzenduta. Bertan izan ziren, egun desberdinetan, Aleo Vitro bioteknologia-enpresako Eneko Ochoa eta Antonio Laso batetik, eta IDDTEK ingeniaritza-zerbitzuen enpresako Irene Rodríguez bestetik. Topaketak Gaztedi Bizkaia programaren parte dira (Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen dute). Programa horren helburua da gazteei laguntzea beren ibilbideak eta eman beharreko prestakuntza-pausoak zein izango diren erabakitzen. Mahai sektorialen bidez, profesionalek beren esperientzia ezagutarazten diete ikasleei, lan-mundua nolakoa den hobeto uler dezaten, eta gustuko dituzten lanbideetan lan egitera iristeko zer ikasketa egin ditzaketen jakin dezaten. Jarduera horiek badute beste helburu bat ere: STEM prestakuntzetara (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) argi eta garbi orientatuta dauden lanbideak eta enpresak ezagutaraztea, etorkizunean adar horretan enplegu-eskari handia egongo dela aurreikusten baita; eta, aldi berean, genero-berdintasuna sustatzea. Aleo Vitro: Teknologia Parkeko inkubagailutik ateratako proiektua Eneko Ochoak eta Antonio Lasok Alea Vitro nola sortu zuten kontatu ziguten. Ochoak esan zuenez, betidanik gustatzen zaizkio landareak, eta horregatik hasi zen botanikako heziketa-ziklo bat ikasten Arkauten. Beranduago, Biologiako lizentzia ikasi zuen Alcalá de Henaresko Unibertsitatean. Lasok, aldiz, Kimika Zientziak ikasi zuen eta Japoniara joan zen doktoratu ondoko beka batekin. Zamudioko Teknologia Parkeko enpresen inkubagailuan ezagutu zuten elkar 2008an, eta 2012an lehen pausoak eman zituzten elkarrekin enpresa bat sortzeko. Hainbat pertsonaren laguntza eta babesari esker (horien artean, Biokabiko zuzendari Fernando Bovedilla), 2014an Alea Vitro sortu zen,...