window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
PRESTAKUNTZA DIGITALA COVID -19

PRESTAKUNTZA DIGITALA COVID -19

Turismoa asko aldatuko da egoera berri honetan, horregatik, Jata-Ondo Landa Garapenerako Alkarteak eta Leartibai Garapen Agentziak antolatu dituzten COVID-19ak eragindako egoera berrira nola egokitzeko sektore turistiko desberdinei zuzendutako formakuntzak antolatu dituzte. Hitzaldiak dohainik eta era digitalean izango dira. Bakoitzak bere lantoki edo etxetik jarraitu ahal izango ditu. Izena eman lotura hauetan eta emailez bidaliko dizuegu hitzaldiak jarraitzeko esteka. TABERNA ETA KAFETEGIAK (BARRA). EKAINAK 8, ASTELEHENA, 16.00 ETAN. HIZLARIA: IKER FERNÁNDEZ (IF CONSULTING) Izen-emateak, honako esteka honetan. JATETXEAK (SUKALDEA ETA JANTOKIA). EKAINAK 10, ASTEAZKENA, 10.00ETAN. HIZLARIA: MADDI ECHEVERRIA (BASQUE CULINARY CENTER) Izen-emateak, honako esteka honetan. UPATEGI ETA EKOIZLEEN MOLDAKETA OSASUN PROTOKOLO BERRIETARA. EKAINAK 12, OSTIRALA, 10:00ETAN. HIZLARIA: MANUEL ROMERO (WINE TOURISM SCHOOL) Izen-emateak, honako esteka honetan. OSTATUEN MOLDAKETA OSASUN PROTOKOLO BERRIETARA. EKAINAK 12, OSTIRALA, 12:00ETAN. HIZLARIA: FERNANDO REDONDO (WINE TOURISM SCHOOL) TURISMO AKTIBOKO ENPRESEN MOLDAKETA OSASUN PROTOKOLO BERRIETARA. EKAINAK 17, ASTEAZKENA, 09:00ETAN. HIZLARIA: IKER FERNÁNDEZ (IF CONSULTING) Izen-emateak, honako esteka honetan. TURISMO BULEGOEN MOLDAKETA OSASUN PROTOKOLO BERRIETARA. EKAINAK 19, OSTIRALA, 12:00ETAN. HIZLARIA: MANUEL ROMERO (WINE TOURISM SCHOOL) Izen-emateak, honako esteka honetan. Animatu zaitezte eta ziur sortu zaizkizuen duda guztiak argitu ahal izango...
Eman ezazu izena gaitasun pertsonalen ikastaro berrian: zuntz optikoaren eta goi-tentsioko pantailen arloan espezializatuko zara, enpresan praktikak eginez

Eman ezazu izena gaitasun pertsonalen ikastaro berrian: zuntz optikoaren eta goi-tentsioko pantailen arloan espezializatuko zara, enpresan praktikak eginez

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Zerbitzuak (EGAZ Txorierri) 380 orduko ikastaro bat emango du urriaren 2tik aurrera, eta enpresetan praktikak egiteko aukera egongo da. Ikastaroa, hain zuzen, zuntz optikoaren eta goi-tentsioko pantailen arloko espezializazioarekin lotutako gaitasun pertsonalak garatzeko da, eta % 100 diruz lagunduta dago. Ikastaroan 10 plaza eskainiko dira 20-44 urte arteko langabeentzat; zehazki, telekomunikazioaren, elektrizitatearen, elektronikaren edo informatikaren adarreko goi-mailako gradua dutenentzat. Gaitasunen inguruko prestakuntzak 80 ordu iraungo du, eta coaching tekniken bitartez landuko dira gaitasun pertsonalak, ezagutzak bezain garrantzitsuak baitira. Prestakuntza praktikoak 300 ordu iraungo du, eta Loiuko IFO enpresan egingo da. Horri esker, praktikak eginez espezializatu ahal izango dira ikasleak, goi-tentsioko pantailen zuntz optikoaren, muntaketaren eta instalazioaren arloan liderra den enpresa batean. Ikastaroa urriaren 2tik urtarrilaren 30era emango da, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Izena hemen eman...
“Bestelakoak izan nahi dugu, I+G+b-ren bidez”

“Bestelakoak izan nahi dugu, I+G+b-ren bidez”

FANOXek, berrikuntzaren aldeko apustu irmoarekin, Zamudioko Teknologia Parkean lan egiten du, mundu osoko erreferentzia bilakatzeko asmoz. Euskal enpresa honek babes- eta kontrol-ekipoak diseinatu eta fabrikatzen ditu behe- eta goi-tentsioko elektrizitatearen sektorerako, eta espezialista da errele autoelikatuetan, hots, nazioartean gero eta gehiago eskatzen duten produktuan.  Lau milioi euro fakturatzen ditu, eta zuzenean 28 enplegu eta zeharka ehunka sortu. Hango gerente eta merkataritza-zuzendari Daniel Herrerok zehatz azaldu digu I+G+b-ren arloak eta nazioartean hedatzeak zer-nolako balioa ematen dioten beren estrategiari.  Zein bezero dituzue? Hiru bezero motarentzat lan egiten dugu. Lehenik eta behin, argindar-konpainientzat: Iberdrola, Endesa eta nazioarteko beste batzuk, kasurako. Produktu-integratzaileentzat ere badihardugu, gelaxka elektrikoen edo azpiestazioen fabrikatzaileentzat adibidez: Ormazabal (Velatia) eta MESA. Azkenik, nazioarteko merkatuko agenteentzat eta banatzaileentzat ere jarduten dugu. Zein da lehiatzeko duzuen estrategia nagusia?  I+G+b-rekin loturiko bereizgarria. Zenbat eta produktu soilagoa eduki, orduan eta lehiakide asiar merke gehiago izango dituzu. Guk fakturazioaren % 10 inbertitzen dugu I+G+b-ren alorrean, eta horrek izugarrizko balio erantsia ematen digu: estatuan, ez dago errele autoelikatuak egiten dituen beste inor. Guk Alemanian eta Indian dugu konpetentzia, eta gure xedea nazioartean erreferente izatea da.  Zuen produktuak zer abantaila ematen ditu lehiatzeko? I+G+b saila sortu zenean, 2001ean, teknologia autoelikatuaren alde egin genuen. Bateriek karga galtzen dute denbora-tarte jakin bakoitzetik behin; horregatik, aldian-aldian mantentze-lanak egin behar zaizkie, baina horrek lana ematen du. Guk sortu dugun erreleak ez du bateriarik behar: sare elektrikotik bertatik elikatzen da.  Zein herrialdetan jarduten duzue? Gure fakturazioaren % 60 nazioarteko merkatutik dator. Berez 50 herrialdetan baino gehiagotan gaude, baina hamabostean dugu merkatu nahiko handia. Filial bat daukagu Polonian, eta banatzaileak Turkian eta Iranen. Oraintxe bertan, Ekialde Hurbilean dugu merkatu-hobi handiena: Saudi Arabian, Arabiar...