Bizkaiko Foru Aldundiak 95,5 milioi euro emango dizkio lurraldeko ekonomiari zuzeneko inbertsioen eta zerga-pizgarrien artean, maiatzaren 11tik, ‘Bizkaia aurrera!’ planaren bitartez. Planak, 12 jarduketa batzen ditu, hainbat sektore ekonomikori zuzenduta. 15 milioi euroko mikrokredituak aurreikusten ditu sektore guztietako autonomoentzat eta 2 eta 5 langile arteko enpresa txikientzat, alarma-egoerak itxita egon badira; 5 milioiko enplegu-plan berezi bat, gremioen jarduera sustatzeko Renove Etxea plan bat edo barneko turismo-plan bat, besteak beste.
Horrela, dozena bat premiazko neurriak batzen ditu planak, eta Aldundiko sail guztiek hartu dute parte haren sorreran. Talka eta suspertzeko plana da, eta horren helburua da ekonomia garatzea, egoera okerrenean dauden pertsonei eta sektore ekonomikoei laguntzen: autonomoak, lana galdu duten pertsonak eta mikroenpresa, enpresa txiki eta ertain eta enpresa handiak.
«Alarma-egoeraren ondoren suspertzeko eta berriro ere martxan jartzeko» diseinatu da ‘Bizkaia aurora!’ plana, eta, ildo horretan, krisiaren kontrako lehenengo plana da; ondoren, beste neurri eta erabaki batzuk hartuko dira hurrengo hilabeteetako eboluzio ekonomikoaren arabera.
Onartu diren 12 neurriak, eta bakoitzean egingo den inbertsioa, hauexek dira:
4. Renove Etxea Plana, Bizkaiko eraikuntzako gremioen artean jarduera sustatzeko.
8. Bizkaia aurrera! digitalizazio-plana. (10.4M€)
9. Ekonomia eta enplegua suspertzea errazteko zerga- eta tributu-neurriak.
Iruzkin berriak