window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');

“Baikortasuna eta motibazioa” HAZILAN proiektuaren 18. edizioaren lehen fasea amaitzean

“Baikortasuna eta motibazioa” HAZILAN proiektuaren 18. edizioaren lehen fasea amaitzean

Ostiralean, urriaren 22an, HAZILAN  laneratzeko proiektuaren lehen fasea amaitu zen, eta 14 pertsonak hartu dute parte. Balorazio partekatu oso positiboa egin dute: « Ikastaro hau beste pertsona batzuei gomendatuko nieke ».

Susana Vidalek, programaren koordinatzaileak, AKTIBATU izeneko fase honetan lortutako emaitza bikaina azaldu digu. Fase horretan motibazio-dinamika desberdinak egin dira, pertsonei gaitasun pertsonalak eta profesionalak indartzeko aukera eman dietenak, hala nola: enpatia, talde-lana, erresilientzia, ekimena eta, batez ere, hobetzeko eta baikortzeko gaitasun handia.

Orain bigarren fasea hasiko da, KOKATU hau da, 200 orduko praktikak egingo dira inguruko enpresetan. Horrela, parte-hartzaileek beren ezagutzak ez ezik, talentua ere erakutsi ahal izango dute.

Oihane, Alexander, June, Gaizka, Ivan, Mariela, Sammy, Txomin, Xabier, Lilia, Joseba… gaitasun pertsonal eta profesional handiagatik nabarmentzen dira. Besteak beste, ingurumena, administrazio-kudeaketa, gizarte-eremua, komunikazioa, haur-hezkuntza, nazioarteko politika, elikagaien segurtasuna. Zure taldeko hurrengo kidea ezagutu nahi duzu?

Proiektu honetan parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Egaz Txorierrirekin. 944 536 370. empleo@txorierri.eu
.