window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Behin-behineko zerrenda: Aukera berdintasuneko agentearen lanpostua.

Behin-behineko zerrenda: Aukera berdintasuneko agentearen lanpostua.

Oinarri hauen xedea da arautzea Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen mendeko Behargintza Txorierri zerbitzura aldi baterako langile gisa jardungo duen AUKERA BERDINTASUNEKO AGENTEAren lanpostua betetzeko prozedura arautzea. Agente horrek aldi bateko zerbitzuak gauzatuko ditu.   Behin betiko zerrenda            Zuzenketaren...
Abian da Derion Tokiko Enplegua Sustatzeko Programa

Abian da Derion Tokiko Enplegua Sustatzeko Programa

Lan-munduan sartzeko zailtasunak dituztenei edo baztertuak izateko arriskuan daudenei enplegurako ateak irekitze aldera, Derioko Udalak 77.750 € bideratu ditu Tokiko Enplegua Sustatzeko Programara, talde politiko guztien adostasunarekin. Plan hau Egaz Txorierrik bideratu du, eskualdean ekonomiaren garapenaz eta enpleguaz arduratzen den eragilea baita, eta, plan horren bitartez, bost pertsona aldi baterako kontratatuko dira.  Planak hiru fase izango ditu: gaitasun profesionalak bereganatzea, laneko segurtasunari buruzko ikastaro bat eta kontratazioa bera. Lehenengo fasean, enplegua lortu duten bost pertsonek –bi peoi, ofizial igeltsero bat, ofizial kofratzaile bat eta administrazio-laguntzaile bat‑ eta erreserban dauden beste bostek prestakuntza jaso dute astebetez, Egaz Txorierri taldearen eskutik. Talde-dinamiken eta coaching-saioen bitartez, komunikazioa, motibazioa, indarguneen eta ahulguneen hautematea eta halako gaitasun eta trebetasunak landu dituzte. Ikastaroaren asmoa da konfiantza ematea eta lanpostu bat lortzeko aukerak areagotzea pertsona horiek lan bila ari direnean edo lanpostu baterako hautagai direnean. Ondoren, Tokiko Enplegua Sustatzeko Planaren bitartez zehaztutako lanpostuetarako hautatutako bost pertsona horiek laneko arriskuak prebenitzeko ikastaro bat jasoko dute, lanean hasi aurretik. Ikasleen iritziak gaitasunen ikastaroari buruz Mariano Yáñez: “Ikastaroa lagungarria izan daiteke nolabait, lana lortzeko”. Jaime Bran: “Oso lagungarria iruditu zait, bereziki elkarrizketetan beldurra galtzen laguntzen duten taktikak ikasteko”. Mónica Gómez: “Jendearekiko jarrera irekiagoa izateko lagundu dit, baita neure buruari ausarta naizela erakusteko ere”. José Luis Martínez: “Gauzak bilatzeko ausartagoa izaten lagundu dit, eta agian neure kasa lanean jartzeko ere balioko dit”. Nekane Orue: “Neure burua hobeto ezagutzeko balio izan dit, zehazki, neure ahulguneak eta indarguneak zein diren jakiteko. Konturatu naiz lankide ona naizela eta gustuko dudala taldean lan egitea”. Alejandro Yáñez Jaime Bran Mónica Gómez José Luis Martinez Nekane Orue Marian Elorrieta Guillermo Martín Begoña Gaubeka Iñaki Hernández Adolfo...
“Urtero milioi bat euro inbertitzen dugu talentua bilatzeko”

“Urtero milioi bat euro inbertitzen dugu talentua bilatzeko”

ELKARRIZKETA PDF DESKARGATZEA RDT Ingenieros enpresak, talentu espezializatua bilatzeko bizkortasunari esker, mundu osoko firma handiak ditu bazkideen artean, eta hazkuntza handiena duten Europako enpresetako bat da. Laguntza teknikorako ingeniaritza-enpresa horrek, soilik hamar urterekin, 36 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen 2015ean; orain, beste egoitza bat ireki berri du Casablancan (Maroko), Bilbokoari, Madrilgoari, Bartzelonakoari, Erresuma Batukoari eta Mexikokoari batzeko. “Sare oso dibertsifikatua antolatuz gero, sektore batek behera egitean gainerakoek ez dute behera egingo; horrela, baskulatu eta aldakortasuna azter dezakezu” “Guk, geure proiektuak garatu ordez, talentua jartzen diegu eskura bezeroei, euren proiektuak gara ditzaten. Talde zehatza osatzen dugu, une aproposenean”, azaldu du enpresaren sortzaile eta CEO Benjamín Rosendek (Santurtzi, 1975). Software-enpresa batean hamar urte eman eta hainbat zuzendaritza-kargu izan ostean, bere enpresa sortzeari ekin zion, tartean MBA bat eginda. Elkarrizketa hasi aurretik, begiratu bat egin dio zilar-koloreko bere iPadaren pantailari, Bizkaiko Teknologia Parkeko instalazioetako bulego batean. Londresetik lan egin ohi du, enpresa bideokonferentzien bidez eta “ordu ugari” emanez koordinatzen. Zazpiehun mila curriculum “Urtero ia-ia milioi bat euro inbertitzen dugu talentua bilatzeko. Gure datu-basean 700.000 curriculum inguru ditugu, eta, horri esker, edozein sektoretarako talentua bila dezakegu bezeroek baino askoz azkarrago”, esan du. Enpresako langileek instalazio propioetan, bezeroaren bulegoetan nahiz atzerriko proiektuetan jarduten dute. Formula horren bitartez, RDT Ingenierosen zerbitzuetara jotzen duten enpresek prêt-à-porter taldeak sor ditzakete bizkor-bizkor; hala, “kostuak aldakor bihur ditzakete, eta proiektuak hutsetik abiatuta baino azkarrago entregatu, ‘time to market’ delakoaren mesedegarri”. Bestalde, beharrezkoa izanez gero, besteak beste hardwarearen edo lizentzien zerbitzuak eman ditzakete, proiektua bideragarria dela eta ondo garatuko dela bermatzeko. Misioa bezain argi dute etorkizuneko ikuspegia: “Hemendik hogei urtera bi enpresa mota egongo dira: bata, patente eta produktu...
(Eguneratzea) Behin betiko zerrenda: 2016. urterako Derioko Udaleko Tokiko Enplegua Sustatzeko Programa 5 lanpostuak

(Eguneratzea) Behin betiko zerrenda: 2016. urterako Derioko Udaleko Tokiko Enplegua Sustatzeko Programa 5 lanpostuak

AZKEN EGUNERATZEA:  Derioko udalaren Tokiko Enplegua Sustatzeko 2016ko programekin lotutako lanpostuak betetzeko hautaketa- prozesuaren deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda (click hemen), behin betiko baremazioarekin eta deialdirako dei-hurrenkerarekin EGUNERATZEA: Behin behineko zerrenda (click hemen) 2016. urterako Derioko Udaleko Tokiko Enplegua Sustatzeko Programa bost lanpostutik. 2 peoi Igeltsero-ofizial 1 Ofizial enkofratzaile 1 Administrari laguntzaile...
Global Training bekak: Amaia Goitia eta Aberekin (Filipinak)

Global Training bekak: Amaia Goitia eta Aberekin (Filipinak)

Eusko Jaurlaritzaren Global Training bekari esker, Amaia Goitia albaitari bilbotarra hamaika hilabete egon da Filipinetan. Betidanik nahi izan du atzerrian lan egin, eta ia urtebetez Aberekin enpresaren ordezkaria izan da Asiako herrialdean. Aberekinek behien intseminazio artifiziala komertzializatzen du. “Ikertzen hasi nintzen eta eskaintzeko asko zeukan herrialde bat zela ikusi nuen” esan du joan aurreko uneei buruz. Bertan, behien ustiategiak bisitatzen zituen, eta Aberekinentzako merkatua irekitzen zuen. Enpresak tokiko banatzaile bat zeukan, eta hark Amaiari laguntza logistikoa eta orientazioa eskaintzen zizkion. Eusko Jaurlaritzak urtero ematen ditu Global Training bekak. Beka hauek 30 urtetik beherako gazteei zuzentzen zaizkie eta haien helburua da nazioarteko enpresa-formazioa ematea. Hasiera batean sei hilabeteko epea izaten dute eta, ondoren, beste sei hilabetez luzatu daiteke, enpresaren eta bekadunaren arabera. Aberekin enpresa 1985ean sortu zen, eta behien intseminazio artifizialerako zerbitzuak saltzen ditu berrogeita hamar herrialdeetan. Bulego nagusiak Zamudioko Teknologia Parkean daude, eta bi ekoizpen-unitate ditu: bat Derion eta bestea Torrelavegan (Santander). Filipinetan merkatua zabaltzea Albaitariaren zeregina zen banatzaileari eta balizko bezeroei irakastea nitrogeno likidozko tankea nola erabili (bertan gordetzen da zezenaren hazia), bai eta behia intseminatzeko denborarik eta modurik egokienak zein diren ere. “Ez zen lan erraza” gogoratzen du Amaiak; baina ahaleginarekin eta jarrera egokiarekin emaitza positiboak lortu genituen. Behia garrantzia txikiko segmentua da Filipinetako abeltzaintzan; izan ere, abeltzaintza, nagusiki, txerriei zuzenduta dago eta abelgorriak zaintzeari buruzko ezagutza murritza dute, ustiategi txikietan behintzat, dio adituak. Bere lanarekin artxipelago filipinarraren zati bat ezagutu du, baina bere basea Manilan zeukan. Esperientzia horren bitartez, bere albaitaritza ezagutzak praktikan jartzeaz gain, merkataritza-sena ere garatu ahal izan du eta negozioen munduan murgiltzeko aukera eduki du. Hartutako erabaki egokienetako bat izan zen balizko bezeroen...