window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Mupsic: gozatu, musika ikasteko eta sentitzeko

Mupsic: gozatu, musika ikasteko eta sentitzeko

Esaten dute bizitzan arrakasta lortzeko nahikoa dela zenbait osagai izatea: talentua, jarraikitasuna, koherentzia eta pasioa, pasio handia. Ander Bilbaorekin goiz bat igaro dugu, eta, horren ondoren, ez dugu zalantzarik: MUPSIC geratzeko etorri da. Sortzaileak osagai horietako bakoitzaren dosi handiak ditu. Derioko bere zentroan hartu gaitu Anderrek; musikaren prestakuntza- eta garapen-zentro bat da, eta bertan, bere bi pasio handiak batu ditu: musika eta giza jokabidea. Zentro horretan, gainera, musika “jotzen irakatsi” ez ezik, musika ulertzen eta interpretatzen ere irakasten da. Zentroak ez ditu artistak bilatzen; aitzitik, musika jotzen goza dezaten bilatzen du, musikaz elika daitezen, teknika hobetu dezaten eta “musikaren matematikak uler ditzaten”. MUPSICen metodologia ikaskuntzaren psikologian oinarritzen da; izan ere, sortzaileak azaldu digunaren arabera, pertsona bakoitzak desberdin entzuten eta interpretatzen du musika, eta denok gara musika-gaitasunak garatzeko gai; horrek adore gehiago ematen du. Guztiz okerra da pentsatzea norbaitek ez duela musikarako balio. MUPSICen ikasgeletan edozein motatako pertsonak aurki ditzakegu: oso ondo jotzen dutenak eta beren teknika hobetu nahi dutenak, musikan hasi berri direnak eta ideiarik ez dutenak… Lehen egunetik gitarrarekin hasten dira. Ahalik eta modu oinarrizkoenean hasten dira akordeak eta afinazioa ikasten, musikan gauzak nola egiten diren ikasten. Lehenbizi jo eta gero ikasi, talentua mugatzen duten eskema arautuetatik ihes eginez. Hori dela eta, musikaren prestakuntza- eta garapen-zentro hau pertsona bakoitzera eta haren behar espezifikoetara egokitzen da. Garrantzitsuena da bakoitzak musika nola interpretatzen duen ikustea eta, hala, hautematea zer den gertatzen dena, zein diren pertsona horren erraztasunak eta zailtasunak eta horren gainean lan egitea. Horretarako, pertsonen bilakaerara ondoen egokitzen den metodologia bilatzen da. Ander oso pozik dago MUPSICekin. Urruti ikusten ditu jada garai batean familiak eman zion babesa edo Egaz...
2016ko Eskualdeko Enplegu Planak, Txorierri-ko kontratazio berriak

2016ko Eskualdeko Enplegu Planak, Txorierri-ko kontratazio berriak

2016ko Eskualdeko Enplegu Planaren helburua da lan-munduan sartzeko arazoak dituzten eta bazterkeria-arriskuan dauden langabeei lanean hasteko erraztasunak ematea. Enplegu Planak 39 kontratazio eskainiko ditu guztira Derioko, Larrabetzuko, Lezamako, Loiuko, Sondikako, Zamudioko eta Erandioko udaletan, eta bost kontratazio sortzeko bost laguntza emango dizkie Txorierriko enpresei. Eskualdeko Enplegu Planak hiru jarduketa-ildo ditu: Enpleguaren sustapena, Kontrataziorako laguntza eta Enpleguan eragina izango duten tokiko garapen-ekintzak. Planak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren diru-laguntza izango du, 377.451,73 €-koa, eta, horrez gain, udal guztiek ekarpena egingo diote, guztira 94.488,94 €-koa. Eskualdeko enplegua sustatzeko proiektu hau Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden eta Txorierri eskualdea osatzen duten zazpi udalerrietako edozeinetan bizi diren langabeei dago zuzenduta; alabaina, hauentzat dago pentsatuta nagusiki: diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak, 35 urtetik beherakoak, enplegu-eskatzaile gisa izena emanda sei hilabete baino gehiago daramaten 45 urtetik gorakoak, 55 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak edo bazterkeria-arriskuan daudenak. Kontratazioak Egaz Txorierrik kudeatuko ditu eta mailakatuta egingo dira, urritik aurrera; kontratu bakoitza dagokionean amaituko da, beranduenez 2017ko maiatzaren 31n. Udalek zehaztuko dituzte kontratatuko pertsonek egin beharreko lanak eta zereginak, eta eskatzaileak Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea eta Erandioko Udala dira. Hasierako partida 481.940,67 €-koa izango da. Egaz Txorierriko gerente Alex Loustaunauk azaldu duenez, Txorierri haraneko langabezia-tasa Euskadikoa baino baxuagoa da (% 9,56koa 2015ean), baina, hala ere, ezin dugu ahaztu krisiaren aurretik % 4 ingurukoa zela. Ezin ditugu alde batera utzi, halaber, zailtasun bereziak dituzten sektoreen langabezia-tasak. Emakumeen langabezia-tasa, esaterako, % 14,9koa da Euskadin, gizonena baino puntu bat gehiagokoa; eta gazte aktiboena % 31,8koa. Erakundeetatik kontratatzen laguntzeko eta enplegua sustatzeko politika horiek lagungarriak dira aipatutako langabezia-tasak murrizteko.  Horren jakitun da Egaz Txorierri, aukeraketa-prozesuetako agente bitartekaria baita. 2015ean, hainbat enpresak eta pertsonak enplegua...
Soldata emozionala

Soldata emozionala

Gure jakintzez eta gaitasunez gain, pertsona gisa dugun balioa eskaintzen badugu, ondorioztatu daiteke gure garapen pertsonal eta profesionala sustatzen duen lekua ere bilatzen dugula. Soldata ekonomikoak ez du bermatzen konpromiso eta inplikazio handiagoa izatea edo pertsona baten ahalmen sortzailea sustatzea. Gehiago bilatzen da, gehiago behar da, eta plus hori soldata emozionalak eskaintzen digu. Soldata emozionala pertsona baten garapen pertsonal eta profesionalari laguntzen dioten, bere partaidetza areagotzen duten eta lan-eremuan bere irudia forma positiboan sustatzen duten plus horiek guztiak dira. Ekonomikoak ez diren ordainsari horiek ezinbesteko faktore bilakatu daitezke, bai pertsonarentzat (motibazio iturria), bai erakundearentzat (talentuaren atxikipena). Zeintzuk izan litezke pizgarri horiek? Esan genezake soldata emozionala pertsona batek jasotzen dituen ekonomikoak ez diren sari guztiek osatzen dutela. Pertsonaren edo erakundearen arabera, ekintza zehatzak, indibidualak edo taldekoak izan daitezke. LAN- ETA FAMILIA-BIZITZA BATERAGARRI EGITEA: Zenbait enpresatan konpromiso eta inplikazio handia eskatzen da, eta horrek oztopoak jartzen dizkie pertsonei ahal duten guztia emateko, ezin baitituzte lan- eta familia-bizitza uztartu. Oreka horri laguntzeko eskemak sortzeak mesede egingo lieke bi alderdiei. ERABAKIAK HARTZEKO PROZESUETAN PARTE HARTZEA: Baliteke erakunde baten ildo estrategikoak Zuzendaritzak markatzea, baina taldeek gauzatzen dituzte. Horregatik, pertsona guztiek erabakiak hartzeko prozesuan parte hartzen badute, arauak bere egingo dituzte eta, hala, konpromiso-maila handiagoa lortuko da. AINTZATESPEN PROFESIONALA: Giro informalean ongi egindako lan batengatik esker ona ematea pizgarri emozional bikaina izan daiteke, eta erakundearen ekitaldi batean talde-proiektu baten arrakasta azpimarratzea ere pizgarri indartsua izan daiteke sail osoa egunero lanean gogotsu jarraitzeko. ETENGABEKO IKASKETA: Pertsonak profesionalki haztearen aldeko apustua egiten duten enpresek etorkizun handia dute. Gure ezagutzak zabaltzen dituzten programetan parte hartu badezakegu, merkatuan pertsona lehiakorragoak garela sentituko dugu, eta horrek gure etorkizuna ez ezik,...
ATOMIKA STUDIO, EKITEAREN ABENTURA

ATOMIKA STUDIO, EKITEAREN ABENTURA

GEM Global Entrepreneurship Monitor-en arabera, enpresa berrien bizi-zikloak ez ditu bi urte gainditzen, eta % 4k besterik ez dute bost urte baino gehiago irauten. Hala eta guztiz ere, Atomika Studioren enpresa-abenturak hamalau urte iraun du. Atomika Studioren hiru sortzaileak –Aimar Ruiz, Jon Goikuria eta Unai Langarika‑ pozik daude euren kasa lan egiten ikasi duten guztiarekin. Larragoiti jauregian instalatu ziren, hau da, Txorierri industrialdean dagoen Txorierriko enpresa-haztegian. Esperientziak zapore gazi-gozoa utzi die: orain beste bide bat hartuko dute, baina “ekiten asko ikasten da, eta enpresa-munduarekiko beldurra kentzen dizu”, adierazi du Jonek. Diseinu-, komunikazio- eta bideo-agentzia hori sortzeko, Egaz Txorierriren aholkularitza jaso zuten negozio-ideia nola garatu eta enpresa funtsean nola kudeatu ikusteko. Horrez gain, ekintzailetzarako laguntza publikoak eskatzen lagundu zien. Beste ekintzaile askok bezala, krisi hitza erabiltzen dute euren enpresa sortzearen alde zergatik egin zuten azaltzeko. “Hasiera oso ona izan zen; hasieratik genituen zenbait proiektu ziurtatuak, eta berehala hartu genuen martxa”, azaldu du Aimarrek. Eurek eginiko lanen artean, Sondikako inauterietarako agindu zieten bideo batez daude harroen, baita ostalaritza-establezimendu baterako egindakoaz ere. Imanol Gallarzagoitia abeslariaren webgunea ere haiek egin zuten. “Lan bakoitzak jende gehiago ezagutzeko aukera ematen du, eta jende horrek beste pertsona batzuengana eramaten zaitu”, azaldu du Jonek.   Bezeroak bilatzea “Txipa jarrita eduki behar da beti”, esan du Aimarrek. Haren iritziz, merkataritza-jarduera da bereziki zailena sortu berri den enpresa batentzat. Gainera, enpresa txikia zenez, zailago egiten zitzaien enpresa handietara iristea, eta konturatu dira enpresa handiek ematen diotela balio handiena irudiari eta komunikazioari. “Enpresa handiek badakite dirua inbertitu behar izango dutela, baina enpresa txikientzat gastu bat da, eta ez dute beharrezkotzat jotzen”, adierazi du Jonek. Komunikazioaren eta marketinaren arloan dagoen lan-intrusismoa ere...
Enplegua eskuratzeko balioetan hezteak duen garrantzia

Enplegua eskuratzeko balioetan hezteak duen garrantzia

Egazek, Europako Gizarte Funtsarekin eta Garapenekin elkarlanean, lan munduan sartzeko baliabide gutxien dituzten pertsonen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Oraingo honetan, Balioetan Hezteko Hazilan Ikastaroaren II edizioa egingo dugu; ikastaro horren hartzaileak lan-munduan esperientzia gutxi duten eta lehenengo aldiz lana bilatzen ari diren 20 eta 35 urte arteko gazteak dira. Ikastaroak bi fase ditu. Lehenengo fasearen helburua da tailerrak eta motibazio-dinamikak erabiltzea enplegua bilatzeko baliagarriak diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko. Bigarren fasean, berriz, enpresekin harremanetan jarriko gara bertan praktikak egiteko. Bigarren fasean hiru baliabide hauek izango ditugu eskura: Lanekin, lanpostu zehatz baterako prestakuntza berezitua, langileak kontratatu behar dituzten enpresetan; Kokatu, 3 eta 6 hilabeteko iraupena duten praktikak enpresetan, tutore baten laguntzarekin, parte-hartzailearen profil profesionalerako baliagarria den esperientzia eskuratzeko; eta Talentu Ihesa, gaitasun profesionala handitzeko; horretarako, lanpostuak sortuko dituzten enpresa-proiektuetan parte hartuko dute, bereziki nazioartekotzearen, berrikuntzaren eta teknologia berrien arloan.   Balioetan Hezteko Ikastaroaren II edizioan, enpatia, talde-lana, adimen emozionala eta motibazioa landu ziren, eta balioak sendotu ziren. Ikastaroan parte hartu zutenek izugarrizko motibazioa transmititu ziguten, eta orain tresna gehiago dituzte lan-munduari aurre egiten diotenean erabiltzeko. Tania, Ion, Elsa eta Laura izan ziren ikastaroaren II. edizioan parte hartu zutenak, eta txalotu egin zituzten haiekin batera lanean aritu ziren pertsonak. Horrez gain, jarrera proaktiboa izatearen eta erronka berriak bilatzearen garrantzia azpimarratu zuten. Bakoitzak bere ikuspuntua du; hala ere, guztiek esaten dute ikastaroari esker orain konfiantza handiagoa dutela. Hazilan proiektuari esker, Egaz Txorierrik dagoeneko 32 pertsona kualifikaturen balioak aktibatu eta sendotu ditu. Eskualdeko enpresek kontratatzen dituzten langile gazteek, beraz, ez dituzte soilik gaitasun akademikoak izango, baizik eta ikasitako guztia enpresan praktikan jartzeko gai ere izango dira. Gazte horiek beren ibilbide profesionalaren...