window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Txorierriko 31 herritar izan ziren Btek 2016 jardunaldian

Txorierriko 31 herritar izan ziren Btek 2016 jardunaldian

Abenduaren 13an egin zen Btek 2016 jardunaldia, Ezagutu Aukeratzeko programaren barruan. Programaren helburua da Txorierriko Mankomunitateko ikasleei beren etorkizun akademikoa aukeratzeko behar duten informazioa ematea.   Ezagutu Aukeratzeko programak ikasleentzako hainbat jarduera barne hartzen ditu, baina Btek jardunaldia gurasoentzat da; izan ere, haien rola funtsezkoa da seme-alabei laguntzeko eta aholkuak emateko. Hain zuzen ere, hiru alderdiri buruzko informazioa jaso zuten: heziketa-zikloak, unibertsitatea eta enplegua. Mankomunitateko Gazteria Saileko teknikari Fernando Gardeazabalek eman zion hasiera jardunaldiari, eta haren atzetik Ezagutu Aukeratzeko programaren koordinatzaile Isabel Pintor aritu zen; azken horrek programa jendaurrean aurkeztu zuen. Politeknika Ikastegia Txorierriko orientatzaile pedagogiko Ainhoa Sanzek ikasleek beren ikasketetan har ditzaketen askotariko bideak azaldu zituen. Politeknika Ikastegia Txorierriko ekintzailetza-arduradun Marivi Cuartangok, berriz, bide horietako bakoitzeko zikloen eta lan-irteeren berri eman zien. Esteban Laraudogoitiak, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako enpresekiko harremanetako eta komunikazioko zuzendariordeak, unibertsitateko eskaintzari buruz hitz egin zuen, eta eskualdeko Tokiko Garapen eta Enplegu Agentziako zuzendari Alex Loustaunauk eman zion amaiera jardunaldiari, lan-eskaintzari buruz hitz eginez. Gaur egungo gazteen langabezia-tasa altuak arriskuan jartzen du euren etorkizuna; hori aintzat hartuta, arazo horri aurre egiteko funtsezko hiru alderdi hauek landu zituzten jardunaldian: zertan garen onak jakitearen garrantzia, gaitasun pertsonalen eta profesionalen garapena eta hainbat hizkuntza ezagutzeko beharra. Jardunaldiari amaiera emateko, bisitaldia egin zuten Btek zientziaren interpretazioaren museora, bertako zuzendari Xabier Díazek...
Egaz Txorierriren aholkularitzarekin sortutako enpresen % 97k martxan jarraitzen dute

Egaz Txorierriren aholkularitzarekin sortutako enpresen % 97k martxan jarraitzen dute

“Negozio-ideia ona izatea ez da nahikoa arrakasta ziurtatzeko; lantzea bai, ordea”. Horiek dira Iñigo Mazok, Egaz Txorierriko sustapen ekonomikoko teknikariak, esandako hitzak. “Zenbat eta gutxiago inprobisatu, orduan eta gaitasun handiagoa izango dugu enpresaren egunerokotasunerako”, dio. “Nahiz eta krisi ekonomikoaren ondorioz ekintzailearen profila aldatu den (langabezian dauden pertsonak gehienbat, prestazio ekonomikorik dagoeneko ez dutenak eta besteren kontura merkatuan lekurik aurkitzen ez dutenak), ekintzailetzaren datuak positiboak dira”, dio Iñigok. Urtea ixteko hilabete falta da, eta Txorierrin eratutako enpresetan % 12ko gorakada izan dugu; Espainiako estatuko batezbestekoa baino nabarmen gorago gaude (estatuko batez bestekoa % 1,8 eta % 5,5 bitartean dago, ekintzailetza korporatiboan eta indibidualean). Baita Euskadiko batezbestekoa baino gorago ere (bertan, % 2,1 eta % 5,8 bitartean dago). Gainera, Egaz Txorierriren aholkularitzarekin sortutako enpresen % 97k martxan jarraitzen dute 3 urte geroago. Horrek gainditu egiten du enpresa berriaren batez besteko bizitza-zikloa, 2 urtekoa baita.   Datu horien arrakasta ideia sakon lantzean datza. Ideia aztertzea, hura abian jartzeko kostuak eta denbora baloratzea, merkatua aztertzea, eta baita ahultasunak, mehatxuak, indarguneak eta aukerak ere. Hori guztia egin behar da zehazteko proiektua bideragarria den, bai teknikoki bai ekonomikoki, eta abian jarritako enpresen segimendu-lana egiteko.   Ekintzailetzako ikastaroek lanbide-proiektuen lehen urratsak errazten dituzte Egin ohi ditugun ekintzailetzako ikastaroen helburua da proiektuaren bideragarritasuna aztertzea, negozio-plana egitea aurrez aurreko tutoretzen bidez eta, gero, marketinaren, teknologiaren, administrazioaren, kontabilitatearen eta berrikuntzaren arloetan kudeatzeko beharrezko prestakuntza jasotzea. Ikastaro honen edizio berrian 17 pertsonak parte hartu dute; azaroaren 21etik 28ra egin da. Enpresari eta horren kudeaketari buruzko ezagutzak jaso dituzte, 30 orduko taldeko saioen bidez. “Beste enpresa-errealitate batzuk ezagutzeak ahalbidetzen du ezagutza berriak eskuratzea eta proiektuari aplikatzeko ikuspegi desberdinak izatea; era berean, networkinga oso baliagarria da hutsetik abiatzeko”,...
Gaiker: «Benetako inpaktua eragin behar dugu gure bezeroen ekonomian, teknologia iraunkorren bitartez eta lehiakortasuna handituz»

Gaiker: «Benetako inpaktua eragin behar dugu gure bezeroen ekonomian, teknologia iraunkorren bitartez eta lehiakortasuna handituz»

Gaiker 1985ean jaio zen, industria-birmoldaketa betean, Euskal Autonomia Erkidegoa aurrez inoiz gertatu ez bezalako atzeraldi ekonomiko batean zegoela. Bizkaiko Foru Aldundiaren babespean, aholkularitza estrategikoan espezializatutako enpresa sorta bat sortu zen; besteak beste, Gaiker, enpresa-ehun kolpatua konpontzeko eta tradiziokoaz bestelako sektoreetan negozio-aukera berriak hauteman eta sortzen laguntzeko asmoz. Hogeita hamar urte igaro ostean, Gaikerrek ekarpen nabarmena egiten dio oraindik ere Euskadiko enpresen garapen teknologikoari eta lehiakortasunari, erreferente den hiru ezagutza-arloetan: bioteknologia, ingurumena eta material plastikoen eta konpositen garapena. Gaur egun, zientzietako (biologia, ingeniaritza, kimika…) 100 espezialista baino gehiago ditu bere langileen artean, baita saiakuntza-laborategi aurreratu bat ere; horiei esker, hobekuntzak egin ditzakete hirugarren enpresa batzuen ekoizpen-prozesuetan, haiek horretarako ekoizpen-sistemak geratu beharrik gabe. ETEentzako zaintza lehiakorreko zerbitzua Gaikerrek lankidetza hertsian dihardu ETEei nazioartean merkatu-kuotak irabazten laguntzeko. Enpresa horiek nazioarteko merkatuen premietara egokitzeko bezain malguak dira; haatik ere, ez dute hedatze-prozesuak bermez planifikatzeko moduko baliabiderik. Horregatik, Gaikerrek zaintza teknologikoko zerbitzu bat eskaintzen du, merkatu berrietan sartzeko estrategiak hartzeko aukera ematen diena: hasi kostuen egokitzapenetik eta prezioak ezartzeko politiketatik, eta kanpo-merkatuetako premia espezifikoak aseko dituzten berariazko produktuen garapenera arte. Bereziki interesgarriak dira balio-kateko proiektuek zeinek, networking-aren bitartez, beste sozietate osagarriekin elkarlanean jarduteko aukera ematen baitiete enpresa txikiei, baterako helburuak lortzeko sinergiak baliatu ahal izateko. Gaikerrek, produktu desberdinen «hot-point»ak eta ekoizpen-prozesuak aztertuz, hobekuntzak ezartzeko aukera ematen du, berdintasunean lehiatzeko bolumen eta kapitalizazio handiagoko erakundeen aurrean.   Birziklatzeak enpresentzat dituen onurak Ingurumen-kudeaketa egokiak hondakinen kudeaketan aurrezki nabarmenak ez ezik, materialen erabileraren optimizazioa eta markaren irudiaren hobekuntza nabaria ere badakartza. Gaikerrek, Europan gauzatutako birziklatze-esperientzia pilotu nagusietan izan denez, bermez hel diezaieke, besteak beste, honako hauei: materialak berreskuratzeko proiektuei, ingurumen-arazoen biokonponketakoei, industria-azpiegitura iraunkorrak planifikatzekoei nahiz energia kudeatzekoei....
“Ereiten Zamudio”  Lana bilatzeko gaitasunak garatu eta gaikuntza izateko programa

“Ereiten Zamudio” Lana bilatzeko gaitasunak garatu eta gaikuntza izateko programa

Zamudioko Udalak, Mankomunitateko Enplegu Zerbitzuarekin, Egaz Txorierri, lankidetzan ariturik eta FPK – Batz taldea enpresaren inplikazioari esker, Ereiten Zamudio proiektua jarri du abian. Proiektu hori gaitasunak garatzeko eta trebakuntza emateko programa berri bat da, enplegua bilatzen lagunduko duena. Programa horren bidez, langabeei formakuntza emango zaie enpresetan gehien eskatzen diren gaitasun sozialetan, trebetasun profesionaletan eta jarrera pertsonaletan.   Ekimen hori aurrera eramateko, dagoeneko lanean ari gara geure inguruneko enpresekin jakiteko zeintzuk diren haien oraingo kezkak eta etorkizuneko eskari posibleak.Lan horren emaitzak Zamudioko talentu-premiei buruzko azterketadeitutako txostenean jasoko dira, eta emaitza horiek oinarritzat erabiliko dira definitzeko zein pauso egin beharko diren arlo guztietan pertsonen enplegagarritasun-aukerak handitzeko eta haien formakuntza harremanetan jartzeko lan-merkatuaren eskakizun berriekin. Programa horretan izena emateko epea irekita daukazu dagoeneko.Ziur asko, hainbat gaitasun eta trebetasun landuko dira, hala nola enpatia, lidergoa, entzute aktiboa, komunikazio-gaitasuna, talde-lana; orobat landuko dira garrantzi handiko jarrerak, hala nola errespetua, «egoten jakitea», estresaren eta lasaitasunaren gaineko kontrola, etab. Gainera, teknologia berrien erabilera bultzatuko da eta lana bilatzeko teknikak irakatsiko dira: lan-elkarrizketa, networking-a eta enpresara zuzenean hurbiltzea. ‘Ereiten Zamudio’ pauso bat da bidean.Eragile ekonomiko, politiko eta sozial guztien inplikazio eta lanarekin bakarrik egin dezakegu aurrera eta hobetu dezakeguZamudioko pertsona guztien enplegagarritasuna. Izena emateko epea: Azaroaren 22rarte (izena-emateko-orria, Zamudioko udaletxean eta Egaz Txorierrin eskuragarria...
Global Training bekak: etorkizunerako aukera ezin hobea

Global Training bekak: etorkizunerako aukera ezin hobea

Aberekin zentroarentzat ez da gauza berria bere enpresan gazteen aldeko apustua egitea. Izan ere, bigarren urtez jarraian, bat egin du Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatutako Global Training bekekin. EGAZ Txorierrik (Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen Sustapen Ekonomikoko Zerbitzua) ere parte hartzen du Global Training beketan. Beka horiek enplegu-plan baten barruan daude, eta gazte langabeak prestatzea, laneratzea eta lehiakorragoak izatea lortzea dute helburu; horretarako, praktikak egitea eskaintzen zaie gazteei, atzerrian kokatutako enpresa eta erakundeetan. Aurten, beketako bat Derion geratzen da. Ane Insua hautatu dute Aberekin zentroko teknikari komertzial gisa aritzeko eta sustapen genetikoari bultzada emateko, Kanadan, esnetarako behien sektorean mundu-mailako erreferentea den herrialdean.   Gaitasuna eta jarrera ona erronka berriaren aurrean Anerekin egon gara, Kanadara bidaiatzeko zorian dagoela. Ane Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Nazioarteko Komunikazioko graduondokoa egin du. 24 urte ditu eta 5 hizkuntza menderatzen ditu: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta galiziera, eta alemanez ere moldatzen da. Gainean duen desafioaren aurrean duen jarrerak erakusten du pertsona ausarta dela eta erronkak gustuko dituela. Anek berak azaldu digun bezala, kasualitatez izan zuen Global Training beken berri, eta berehala ikusi zuen bere bizitza profesionala goitik behera aldatzeko aukera ezin hobea izan zitekeela. Izena eman zuen, baina beste eskaintza baterako, eta Donostiako Sustapenarekin elkarrizketa egin bezain laster, hizkuntzen proba egin ondoren, ikusi zuten ezin hobeto prestatuta zegoela Aberekin zentroaren eskaera betetzeko, Anek daukan prestakuntza komertzialagatik eta akademikoagatik. Betidanik erakarri izan dute merkatuak eta nazioarteko harremanek edo marketinak; hala ere, nazioarteko komunikazioari buruzko graduondoko bat egin zuen. Orain arte etengabe lan egin badu ere, aldi baterako lanak baino ez ditu eduki. Global Training bekei esker, Aneren...