window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Inguruko institutuei gomendatuko nieke programan parte hartzea

Inguruko institutuei gomendatuko nieke programan parte hartzea

Carmen Urlezaga ez da berria arlo honetan. Bigarren urtea da Derioko Institutuak “Ezagutu Aukeratzeko” programan parte hartzen duena. Bertako orientatzailea da. Azken urteetan, arlo profesionalean, akademikoan eta profesionalean aholkatu eta bideratu ditu DBHko eta Batxilergoko ikasleak. Nola izan zenuen “Ezagutu Aukeratzeko” programaren berri? Isabelen bidez (Egazen Ezagutu Aukeratzeko programaren arduraduna) eta Txorierriko beste ikastetxe batzuekin eginiko bilera baten bidez izan nuen programaren berri. Bertan azaldu ziguten proiektua zertan datzan, eta oso ideia interesgarria iruditu zitzaigun. Zerk bultzatu zaitu programan parte hartzera? Proiektu honetan parte hartzera animatu gara, ikasleek zuzenean profesionalekin esperientzia izateko, baita zuzenean enpresetara joateko eta, egiten ari diren batxilergoaren eta euren interesen arabera, geroago praktikak egingo dituzten enpresak ezagutu ahal izateko ere. Zer deritzozu programari? Oso esperientzia pozgarria izaten ari da, bai irakasleentzat, bai ikasleentzat. Aurten bigarren urtez ari gara parte hartzen, eta ezin interesgarriagoa iruditzen zaigu enpresak ezagutu ahal izatea, bereziki Txorierrikoak, horiek baitira inguruan dauden enpresak. Beste institutu batzuei gomendatuko zenieke hurrengo edizioetan parte hartzea? Bai, jakina, zalantzarik gabe. Batez ere gure inguruko institutuei gomendatuko nieke; izan ere, enpresa asko daude eta ezin hobea da halako programa baten onura jasotzea. Gainera, ez dute joan-etorri askorik egin behar. Nola uste duzu laguntzen diela gazteei enpresen munduko lehen hurbilketa honetan? Nik uste dut, programa honen bidez, ikasleek jardun nahi duten lanbidearen benetako ikuspegia izan dezaketela. Gainera, uste dut modu ona dela oraindik zalantzatan dauden horiek eta zein lanbidetan jardun nahi duten argi ez duten horiek gehiago ezagutu eta baztertzen joan ahal izateko. Gaur egun, pertsona bat kontratatzean, zer da zure ustez gehien balio duena? Hainbat gauzaren arteko nahasketa da: jarrera, esperientzia eta ikasketak. Gaur egun, curriculumean, nik...
Enplegu-aukera berriak Aste Santuko oporretan

Enplegu-aukera berriak Aste Santuko oporretan

Iristear daude Aste Santuko oporrak, eta, egun horietan, ugaritu egiten dira enplegu-aukerak. Jaiegunetan areagotu egiten da zenbait arlotako lanpostu-kopurua; besteak beste, sukaldaritzan, turismoan, ostalaritzan, saltokietako bezeroen arretan eta telefonista-zerbitzuetan. Era askotako lanpostuak eskaintzen dira, baina ez hori bakarrik: behar diren pertsonen profilak ere askotarikoak izaten dira.Hasiera batean, pentsa daiteke oporraldi hauetarako jende gaztea edo ikasleak eskatzen direla, baina hori ez da horrela; profil horrez gain, edozein adinetako jendea behar izaten da;adibidez, sektore jakin batzuetan esperientzia duen jendea, batez ere gaitasun profesional handia edo lan-egonkortasuna behar denean. Egin berri diren ikerketen arabera, Euskadin 3.300 lanpostu inguru sortuko dira bi aste horietan.Aurreko urteko datuekin alderatuz gero, % 5 igo da aurten denboraldi berean sortuko den lanpostu-kopurua. Egaz Txorierrik lan-aukerak areagotzen lagundu nahi dugu, eta Aste Santuko oporretan ere jarraituko dugu pertsonei euren beharren araberako lanpostuak eskaintzen eta enpresei hautaketa-prozesuetan...
Gehien balioesten diren eta unibertsitateak sustatu beharreko gaitasun profesionalak

Gehien balioesten diren eta unibertsitateak sustatu beharreko gaitasun profesionalak

Krisiak sortutako egungo egoera dela eta, aldatu egin dira enpresek gehien balioesten dituzten gaitasunak eta unibertsitate-prestakuntzarekin duten koordinazioa. Orain garrantzi handiagoa ematen zaie, besteak beste, hizkuntzei, jokabide etikoari, iniziatibari eta sare sozialak erabiltzen jakiteari, hots, ikasgeletan ikasten ez diren alderdi praktikoei. Artikulu honetan azpimarratzen da beharrezkoa dela prestakuntza akademikoa lan-eskarira eta enpresek gehien balioesten dituzten gaitasun profesionaletara egokitzea. Era berean, azpimarratzen da garrantzitsua dela gaitasun pertsonalak eta hizkuntzen maila ezagutzeko testak egitea. Ikasten dugunean hainbat jakintza teoriko barneratzen ditugu. Prestakuntza oso bat lortu nahi da, eta helburua da prestakuntza hori baliagarria izatea etorkizun profesionalerako. Alabaina, ez da beti horrela izaten. Gaitasun Profesionalen Nebrija Institutuak eta Nebrija Business School-ek ikerketa bat egin zuten, “Enpresetan gehien eskatzen diren gaitasun profesionalak” izenekoa, eta bertan zehatz-mehatz adierazten da enpresek zer nahi duten eta zer balioesten duten gehien euren langileengan. Ikerketak badu bere balioa; izan ere, zuzendari nagusiek eta giza baliabideetako arduradunek emandako erantzunak ditu oinarri. Haien esanetan, eta ondorio gisa, unibertsitateak eta enpresek koordinazio handiago izan behar dute. Prestakuntza ez ezik, lana bilatzean behar diren gaitasun osagarriak ere ikasi behar dira, eta horiek askotan ez dira ikasgeletan irakasten. Hori dela eta, ikerketa honek zenbait gako eman ditu, “prestakuntza-eskaintza lan-merkatuko benetako beharretara egokitzeko”. Kalitatearen Ebaluazio eta Akreditaziorako Agentzia Nazionalak (ANECA) “Gaitasunen eztabaida” izeneko ikerketa egin zuen, eta bertan zenbait unibertsitate-ikasleren iritziak jaso zituen honako hauen inguruan: euren benetako gaitasunak, aukera profesionalak eta hautemandako gabeziak. Ikerketa horretan, gazteek diote “nolabaiteko desilusioa izan dutela unibertsitate-ikasketekin, ikusi baitute euren errendimendu profesionalek ez dutela bat egiten sortutako aukerekin”, eta kritikatu egin dute “titulitisa”; izan ere, “behartu” egiten dituzte goi-mailako ikasketak egitera eta gero, hala ere, ez dute lanik...
Egazek “Bistaratu 2015” Enplegu Plana aurkeztu du

Egazek “Bistaratu 2015” Enplegu Plana aurkeztu du

Egaz Txorierrik aurkeztu berri du 2015eko “Bistaratu Plana”. Txorierriko Enplegu Plan honen helburua da “lan-harremanen kudeaketa sustatzea eta berriro asmatzea”. “Ezagupena dugu oinarri, eta berretsi egiten dugu gai honetan adituak direnek azaltzen digutena: enpresak pertsonak dira, pertsonak talentua dira eta talentua erakutsi egin behar da, bistaratu”, adierazi dute elkarteko iturriek.   Jarduteko eremua Txorierri eskualdean bizi direnak eta aktiboki enplegu bila dabiltzanak, hala lanik gabe daudenak nola lana hobetu nahi dutenak. Eraginpeko eremuan kokatutako edozein enpresa fisiko edo juridiko, bereziki Txorierri eskualdean daudenak. Helburuak Pertsonen enplegagarritasuna hobetzea. Enpresen erreferentzia izatea lan-bitartekotzan. Estrategia/ekintzak Eskualdeko enplegu-eskaintza kudeatzea. Bezeroen zerrenda handitzea. Enpresa-azterketa (etengabeko harremana eskualdeko enpresen sarearekin). Enpresak babestea enpresa arloko beste gai batzuetan (nazioartekotzea, berrikuntza eta enpresa-sinergiak sustatzea). Estrategia-aliantzak (eskualdeko elkarteekin/klusterrekin hitzarmena sinatzea Giza Baliabideetako hautaketa-prozesuen kudeaketa egiteko eta hezkuntza-zentroekin akordioak lortzea, pertsonentzako irteera profesionalak bilatzeko). Kategoria profesional handiagoa eta iraupen handiagoa duten kontratuak areagotzea. Pertsonei erraztasunak ematea enplegua lortzeko 24x 365 plataforma/extranet bat garatzea. Curriculum-datuak sartzea. CV sortzea, baita pdf-n ere, norberaren erabilerarako. Eskaintzetan izena ematea. Jardueraren arabera bereizitako informazioa edo informazio orokorra. “Know-how” Txorierri proiektua. Eskualdeko enpresetan lan egiten duten pertsonek zein modu altruistan bere talentua partekatu nahi duen edozein pertsonak ezagupenak partekatzeko sarea. Honako gai hauen inguruko ezagupenak izan daitezke, besteak beste: hizkuntzak, informatika, kontabilitatea, kalitatea, motibazio pertsonala, etab. Lan-aukerak zabaltzea: ekintzaile espiritua. Banakako eta taldeko autoenpleguaren orientazioa. (enpresa-egitasmo berriak heltzeko programa, 1.500 euroko hobaria egitasmo bakoitzeko, negozio-plana sortzeko aholkularitza, laguntzak izapidetzea, finantzaketa-bilaketa, etab.) Ekintzailetzaren inguruko prestakuntza-ikastaroak eta mintegi espezifikoak. Enpresa-haztegietarako sarbiderako aholkularitza, jarduera kokatzeko (% 50 arteko hobariak Azpiegitura eta Zamudioko haztegietan). Erraztea gazteak lan-munduan sartzea. Global Training Nazioartekotzeko diru-laguntzak. Ezagutu aukeratzeko/Conocer para elegir Zailtasun gehien duten kolektiboak...