window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');

Abenduaren 30era arte, enpresek eska ditzakete Txorierriko gazteak kontratatzeko laguntzak

Abenduaren 30era arte, enpresek eska ditzakete Txorierriko gazteak kontratatzeko laguntzak

Abenduaren 30era arte, enpresek eska ditzakete 30 urtetik behera dituzten eta Txorierrin erroldatuta dauden pertsonak kontratatzeko laguntzak, 2020ko urtarrilaren 1etik eta urriaren 31ra arte egin badira kontratazioak.

Dirulaguntzaren zenbatekoa 2.000 eurokoa izango da, eta kontratuak gutxienez 3 hilabetekoak behar izango dira, %100eko lanaldian. Bai aldi baterako kontratuak, bai kontratu mugagabeak hartuko dira kontuan.

Dirulaguntzak, Gaztedi programaren barruan sartzen dira; azken hori Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen du, Txorierriko udalen laguntzarekin, eskualdean ekonomia eta enplegua sustatzeko zerbitzuaren bitartez (EGAZ Txorierri), eta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearekin eta Erandioko Udalarekin batera.

Dirulaguntza eskuratu ahal izateko, kontratatu diren pertsonek langabezian egon behar izan dute, izena emanda Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan.

Eskaerak, abenduaren 30era arte egin daitezke, Txorierriko Mankomunitatean. Gero, justifikazioak aurkezteko epea 2021eko martxoaren 5era arte izango da.

Eskaera-eranskina

 

 

Oinarriak

 

 

Justifikazio-eranskina