window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');

50 enpresa-ideia baino gehiagoren garapenera lagundu zuen EGAZ Txorierrik 2020an

50 enpresa-ideia baino gehiagoren garapenera lagundu zuen EGAZ Txorierrik 2020an

Txorierriko Udalen sustapen ekonomikoko zerbitzuak, EGAZ Txorierrik, bere ahalegin eta baliabideak empresen garapenera eta entitate berrien sorrerara bideratu ditu COVID-19aren izurriteak baldintzatutako urte batean. Orientazio eta aholkularitza zerbitzuei esker, 51 enpresa-ideien garapena lagundu zuenn aurreko urtean zehar, guztira 28 enpresa berri jaiota. Oso datu garrantzitsua, kontuan izanda osasun-krisialdiak eragindako egoera-ekonomiko delikatua. Gainera, empresa berri hauen sorrerak 31 enplegu berrien sorrera eragin du Txorierrin, horregatik, beste behin, EGAZ Txorierriren laguntza ezinbestekoa izan da eskualdeko enplegu-aukerak handitzeko orduan.

Ekintzailetzaren aliatua

EGAZ Txorierrik hainbat urte daramatza bere erabiltzaileei enpresa berriak sortzeko tresnak errazten “ingurune egoki bat izateko, ideiak dituzten ekintzaileak eta enpresen hazkundea, ongizatea, enplegua eta egungo merkatuak aurkezten dituen oztopoak gainditzeko ingurune egokia sortzeko”, Álex Loustaunauk, EGAZ Txorierriko kudeatzaileak, adierazi zuenez.

Horretarako, Txorierriko erakundeak eskualdeko pertsonek ekintzailetza mundura salto egiteko tresnak ematen ditu. Alde batetik, Negozio Planaren sorrerarako bakarkako tutoretzak antolatzen ditu, hau da, negozio-ideia proiektu bilakatzeko egitura, honen helburu zehatz eta orokorrak biltzen dituena, hauek lortzeko erabiliko den estrategia, antolakuntza-egitura, beharrezkoa den inbertsioa eta ager daitezkeen arazoak ebazteko gakoak. Bestalde, euren eskura zuzenbide-arloko eta beharrezkoak diren tramiteen inguruko informazio erabilgarria jartzen du, subentzio desberdinen ingurukoaz gain.

Gainera, EGAZ Txorierrik formakuntza ibilbide interesgarri bat eskaintzen die ekintzailetza munduan sartu nahi dutenei, esate baterako, Enpresa Kudeaketarako ikastaroak edo urtean zehar forkauntza pilula desberdinak anrolatuta. Betsalde, behin empresa-proiektu berrua sortura, Garapen Ekonomikoko eta Enplegu Zerbitzuak euren alde lanean jarraitzen du, proiektuaren finkatzea lagunduta, lortutako arrakasta balioan jartzen eta helburu berrienganako oinarriak sendotzen, beste hainbat ekintzaren artean.