window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');

Aleo Vitro eta IDDTEKeko profesionalek bide profesionala aukeratzen laguntzen diete Txorierriko gazteei; horretarako, beren esperientziak partekatu dituzte Gazteriaren mahai sektorialetan

Benetan gustuko duten zerbait nola aurkitu lagungarria izango da ikasketak eta lan-mundurako sarbidea bideratzeko, bai eta industria-sektoreko eguneroko lanean dauden profil profesional zehatzak, enpresa bat sortzeko bidea, eta, oro har, esperientziak berak ekar dezakeen guztia ezagutzea ere, oraindik ikasketetan hurrengo urratsak aukeratu behar dituztenen zalantzak argitzeko eta lan-munduan sartzeko. Aleo Vitro bioteknologia enpresako eta IDDTEK ingeniaritza-zerbitzuen enpresako profesionalek beren esperientziak kontatu dituzte eta Batxilergoko lehenengo mailako ikasleen zalantzak argitu dituzte Gazteria Txorierriren Ezagutu Aukeratzeko programaren mahai sektorialetan, urtarrilaren 18an eta 19an, Politeknika Ikastegian. Topaketak Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Gazteria programaren parte dira. Programaren helburua gazteei beren karrerak nora bideratu nahi dituzten eta horretarako eman behar dituzten prestakuntza-urratsak erabakitzen laguntzea da. Mahai sektorialekin, profesionalek ikasleekin partekatzen dute beren esperientzia, lan-mundua nolakoa den eta gustuko dituzten lanbideetan lan egiteko aukera akademikoak hobeto ulertzen laguntzeko. Jarduera horien bidez, gainera, modu berezian ezagutarazi nahi dira STEM prestakuntzetara (zientziak, teknologia, ingeniaritza eta matematika) orientazio argia duten lanbideak eta enpresak, etorkizunean adar horretan enplegu-eskaera handiagoa izango dela aurreikusten delako, eta, era berean, genero-berdintasuna sustatu nahi da. Antonio Laso, Aleo Vitro enpresakoa, bere aurkezpena egiten. Aleo Vitro: Parke teknologikoko inkubagailutik berezko proiektu batera Topaketa horietan, Antonio Lasok benetan gustatzen zaiena ezagutzera animatu zituen, beren ikasketak oso garrantzitsuak izango baitira lana garatzeko orduan. Bere esperientziaz hitz egin zien, eta Aleo Vitro Eneko Ochoarekin batera nola sortu zuen azaldu zien, beren bideak Zamudioko Parke Teknologikoko enpresa-inkubagailuan gurutzatu ondoren eta hainbat pertsonaren laguntza eta babesari esker, hala nola Fernando Bovedilla Biokabiko zuzendaria. Hori guztia Zientzia Kimikoak ikasi ondoren, doktoratu ondoko beka batekin Japonian, Lasoren kasuan, eta botanikako prestakuntza-ziklo batekin eta Biologiako lizentziatura egin ostean, Eneko Ochoaren kasuan. Gaur, 2014an sortu...
2022ko LEHEN AUKERA LAGUNTZA PROGRAMA

2022ko LEHEN AUKERA LAGUNTZA PROGRAMA

Lanik gabe dauden gazteak kontratatzeko laguntzak Praktikaldiko lan-kontratuentzat eta lan-kontratu mugagabeentzat dirulaguntzak ematen dira, tituluaren eta kontratu motaren arabera.Praktikaldiko lan-kontratu bakoitzeko  8.480 € -ra arteko diru-laguntza jaso daiteke, eta lan-kontratu mugagabe bakoitzeko 13.970€-ra artekoa.Eskariak aurkezteko epea: 2022ko urriaren 31 arte.LAGUNTZEN AURKEZPENAESKAERA INFORMAZIO GEHIAGO:Mail: egaz@txorieri.euTelf.:...
Lan bila bazabiltza, HAZILAN da zure aukera

Lan bila bazabiltza, HAZILAN da zure aukera

HAZILAN laneratzeko proiektuak zure helburua lortzea ekarriko du. Egaz Txorierrin zure gaitasun pertsonalak eta profesionalak indartzeko baliabideak eta tresnak eskuratu ahal izango dituzu coaching tekniken bidez, zure marka pertsonala sortzeko motibazio dinamiken bidez, lan-elkarrizketa bat arrakastaz gainditzen ikasteko eta kontaktu profesionalak sortzeko. HAZILAN proiektuak enplegua lortzea errazten die pertsonei. Zure lanbide-profilarekin bat datozen enpresetan zure ezagutzak eta trebetasunak praktikan jartzeko aukerari esker. Edizio berri hau otsailaren 4tik 25era egingo da, 9:00etatik 14:00etara. 20-44 urte eta goi-mailako prestakuntza badituzu, ez utzi zure bokazioa garatzeko benetako aukera pasatzen. Proiektua % 100ean diruz lagundua dago (Europako Gizarte Funtsak eta Egaz Txorierrik % 50ean kofinantzatua) eta bi fasetan garatzen da. Lehenengoa, aurrez aurreko ikastaroa, AKTIBATU, 80 ordukoa, non zure baliabide pertsonalak lortuko dituzun. Bigarren fasea, KOKATU, 200 orduko praktikak, non zure talentu guztia balioan jarri ahal izango duzun inguruko enpresetan, zure profil profesionalarekin bat datozen postuetan. Edizio berrian parte hartu nahi baduzu, EGAZ Txorierrin eman dezakezu izena (ordutegia: 8:00etatik 14:00etara). 94 453 63 70 (egaz@txorierri.eu) Edo formulario hau bete:...