window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Zure enpresaren digitalizazioan aurrera egin nahi duzu? Zure zain gaude datorren azaroaren 25eko Challenge 4.0nDigitalizazio-Soluzioen Tailerra delakoan!

Zure enpresaren digitalizazioan aurrera egin nahi duzu? Zure zain gaude datorren azaroaren 25eko Challenge 4.0nDigitalizazio-Soluzioen Tailerra delakoan!

Industria- edo zerbitzu-sektoreko enpresa garraio-sektorekoa edo handizkako merkataritzakoa zara?Eraginkortasun Produktibora eta ETEei zuzendutako Prozesuen Digitalizaziora bideratutako soluzio teknologikoak ezagutu nahi dituzu? Digitalizazio-prozesuan aurrera egin nahi duzu? Zure zain gaude datorren azaroaren 25eko CHALLENGE 4.0 DIGITALIZAZIO-SOLUZIOEN TAILERRA delakoan. Ekoizpena hobetzeko, automatizatzeko eta kudeaketa hobetzeko irtenbideak: IOT, robotika, mantentze-lan prediktiboa, negozioa kudeatzeko soluzioak (ERP, CRM…), biltegia kudeatzeko soluzioak, zibersegurtasuna. Zure agendan data hau gorde eta…  CHALLENGE 4.0k digitalizazio-erronkan aurrera egiten nola lagun zaitzakeen jakingo duzu. Izena ematea zabaltzen dugu! CHALLENGE 4.0 DIGITALIZAZIO-SOLUZIOEN TAILERRA Eguna: Azaroak 25eanLekua: BIC Bizkaia Eskerraldea(Altos Hornos de Vizcaya Hiribidea, 33, 48901 Barakaldo)Ordua: 9:00-12:30 Zure zain...
EGAZ Txorierrik eskualdeko gazteak lan munduan txertatzeko ekintzaz jositako ikasturtea proposatu du

EGAZ Txorierrik eskualdeko gazteak lan munduan txertatzeko ekintzaz jositako ikasturtea proposatu du

Txorierriko Mankomunitateak, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Zerbitzuaren bidez (EGAZ Txorierri), Gazteria Txorierri programaren barruko proiektuen eskaintza zabalarekin berrekin dio ikasturteari. Proiektu horien helburua da Derio, Erandio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudioko gazteak lan‑munduan txertatzea. Ekintzen artean, Ezagutu Aukeratzeko programaren hurrengo edizioa, Kultura Ekintzailea lehiaketa eta nazioarteko bekak antolatuko dira. Ezagutu Aukeratzeko programan eskualdeko Batxilergoko ikasleek hainbat sektoretako profesionalekin esperientziak partekatzeko aukera izango dute, zeinak parte‑hartzaileei etorkizuneko ikasketei dagozkien erabakiak hartzen lagunduko dieten. Horretarako, EGAZ Txorierrik informazio‑jardunaldiak, sektore‑mahaiak edo enpresetako egonaldiak antolatuko ditu. Aurreko edizioetako parte‑hartzaileek oso ondo balioetsitako programa da. Lehenengo eta behin, azaroaren 23an, Derioko Kultur Birikan, 18:00etatik 19:15era bitartean, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleen familientzako orientazio‑topagunea egingo da. Bertan, interesdunek Lanbide Heziketako eta unibertsitateetako prestakuntza‑ibilbideak ezagutu ahal izango dituzte, eta lan‑merkatuko azkenengo joerak ere bai. José Manuel Tobío Politeknika Ikastegiko koordinatzaile pedagogikoa, Ainhoa Sáenz Politeknika Ikastegiko orientatzailea eta EGAZ Txorierriko Álex Loustaunau izango dira jardunaldiko hizlariak, eta zenbait gaztek ere haien esperientziak partekatuko dituzte. Halaber, jardunaldietan hezkuntza‑legearen erreformak Batxilergoko adarretan ekarriko dituen aldaketak ere landuko dira. Lan‑munduaren errealitatea hurbiltzeko ildo horretan, 2021eko abenduaren erdialdean, EGAZ Txorierrik arlo ezberdinetako hamabi profesionalen eta eskualdeko Batxilergoko ikasleen artean konexioak antolatuko ditu, Txorierri Institutuarekin lankidetzan. Horietan, langileek ikasketak aukeratu zituzten unetik izan dituzten bizipenak, lana eta ibilbidea azalduko dizkiete ikasleei. 2022an, eta Ezagutu Aukeratzeko programaren ekintzei jarraituz, bi sektore‑mahai antolatuko dira hainbat sektoretako profesionalek haien enpresen misioa eta ikuspegia aurkezteko, baita eskatzen dituzten lanpostuak ere. Lehenengo mahaia 2022ko urtarrilaren 13an egingo da eta Irene Rodríguez, Ingeniería y Diseño IDDTEK-eko kudeatzailea, izango da protagonista. Bigarrena urtarrilaren 19an izango da eta Laboratorio Aleo Vitroko fundatzaile diren Antonio Alonso eta Eneko Ochoaren...