window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Txorierrin enpresa-ideiak garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abiarazteko laguntzak

Txorierrin enpresa-ideiak garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abiarazteko laguntzak

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, EGAZ Txorierriren bidez eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketarekin, abian jarri dute pertsona ekintzaileek Tokiko Proiektu Ekintzaileak gauzatzeko diru-laguntzen 2021eko deialdia. Diru-laguntzak izaera ekintzailea duten eta EAEn bizi diren pertsonentzat dira, betiere aholkularitza espezializatua jaso nahi badute, erabateko arduraldiaz, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa bat martxan jartzeko. EGAZ Txorierrik, Lanbiderekin lankidetan diharduen erakundeak, deialdi honetako diru-laguntzak jasoko dituzten pertsonak hautatu eta lagunduko ditu, eta tutoretza emango die. Horrez gain, diru-laguntzak kudeatu eta ordainduko ditu. Zehazki, gehienez ere 26 laguntza emango dira enpresa-ideiak garatzeko, eta 22, bestalde, negozioak martxan jartzeko. Nolanahi ere, aurkezturiko eskaerak hautatzeko prozesuan, aintzat hartuko da % 40 gutxienez, emakume ekintzaileak izatea. Pertsona sustatzaileek beren negozio-ideia garatzeko, 1.000 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko. Pertsona sustatzaileek enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, 500 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko. Laguntza horiek % 15 handitu ahal izango dira, pertsona sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago baditu laguntza-prozesua hasten den unean. % 15 gehiago handitu ahal izango dira, pertsona sustatzailea emakumea bada.  Eskariak EGAZ Txorierrin aurkez daitezke 2021eko abenduaren 14ra arte. Enpresa ideia bat garatzeko laguntzak: Oinarriak | Eskaera Enpresa jarduera berriak abiarazteko laguntzak: Oinarriak |...
Bilboaldeko 32 ETE berritzailek akreditazioa jaso dute Zamudion Hazinnova programan parte hartu izanagatik

Bilboaldeko 32 ETE berritzailek akreditazioa jaso dute Zamudion Hazinnova programan parte hartu izanagatik

Bilboaldeko 32 ETE berritzailek akreditazioa jaso dute Zamudioko Parke Teknologikoan, beren produktuetan edo negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri eta dagoeneko merkatuan duten kokapena hobetzen duten emaitzak lortu ondoren, Hazinnova programan parte hartu izanagatik. Jardunaldia Eusko Jaurlaritzak antolatutakoetako azkena izan da, 342 ETE euskaldunei enpresa berritzaile gisa Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren akreditazioa ematea SPRI Taldeak eta Innobasquek kudeatzen duten Hazinnova programan parte hartu ondoren. EGAZ Txorierrik, eskualdeko Hazinnova agentea da. Akreditazio honek enpresek euren jardueretako arlo desberdinetan berrikuntza ezartzearen balioa aitortzen du. Ekitaldian egon dira Estibaliz Hernáez, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea; Leire Bilbao, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia; Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendari nagusia eta Alejandro Loustaunau, Egaz Txorierriko gerentea. Jardunaldian, Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova zerbitzuaren, SPRIren eta Innobasqueren ordezkariez gain, proiektu hauek abian jartzeko aholkularitza eman duten tokiko eragileak ere bertan egon dira ETEekin batera: Egaz Txorierri, Energiaren Clusterra, ASLE, Mungialdeko Behargintza, Bilboko Merkataritza Ganbera, Bermeoko Behargintza, Aclima, Elikaduraren Clusterra, FVEM Akreditazioa jaso duten enpresak hauek izan dira. Danoi, zorionak!!: 1. Conservas La Gaviota S.L. 2. Hijos de José Serrats S.A. 3. Segurilight Señalización S.L.L. 4. Eguibaso S.L. 5. Asesores de Organización y Sistemas de Informáticos S.L. 6. Coplasem S.L. 7. Iexce S.L. 8. Perseus Ciberseguridad S.L. 9. Serviazua SL 10. Delicass Sociedad de Alimentación S.A. 11. Auxmat, S.L. 12. Ferroloiu S.A.L. 13. Mendiguren y Ugarte S.L. 14. Helados Italianos Gelati Gelati S.L. 15. Conservas Cusumano S.A. 16. Agricultura Creativa 2015 S.L. 17. Aguirrezabal Hnos. S.A. 18. Bolsas Castresana S.L. 19. Boutique Gure Ogia S.L. 20. Casting of Facilities, Utilities & Diversity, S.L. 21. Equipel Electricos...
32 pymes innovadoras del Gran Bilbao reciben en Zamudio la acreditación del programa Hazinnova

32 pymes innovadoras del Gran Bilbao reciben en Zamudio la acreditación del programa Hazinnova

El Parque Tecnológico de Zamudio ha acogido la última jornada para acreditar 32 pymes de parte de la comarca de Gran Bilbao que han implantado medidas de fomento de la innovación en sus productos o procesos de negocio (fabricación, logística, comercialización y administración y finanzas) y obtener resultados que mejoren su posicionamiento en el mercado con el programa Hazinnova. Ha sido la última de las jornadas para agradecer y entregar personalmente a 342 pymes vascas la acreditación y reconocimiento del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente del Gobierno Vasco como empresas innovadoras en diversas áreas de su actividad tras acogerse al programa Hazinnova que gestionan Grupo SPRI y la Agencia Vasca de la Innovación-Innobasque, y en el que EGAZ Txorierri es el agente Hazinnova para la comarca de Txorierri. En el acto han participado Estíbaliz Hernáez, viceconsejera de Tecnología, Innovación y Transformación Digital; Leire Bilbao, directora general de la Agencia Vasca de la Innovación- Innobasque; Aitor Urzelai, director general del Grupo SPRI y Alejandro Loustaunau, gerente de Egaz Txorierri. Junto con los representantes del servicio Hazinnova de Gobierno Vasco, SPRI e Innobasque, las pymes han estado acompañadas por los agentes locales de la red que han asesorado en la implementación de estos proyectos: Egaz Txorierri, Cluster de Energía, ASLE, Munguialdeko Behargintza,Cámara de Comercio de Bilbao, Behargintza Bermeo, Aclima, Cluster de Alimentación, FVEM. Estas son las empresas que han recibido la acreditación. A todas ellas, zorionak!!: 1. Conservas La Gaviota S.L. 2. Hijos de José Serrats S.A. 3. Segurilight Señalización S.L.L. 4. Eguibaso S.L. 5. Asesores de Organización y Sistemas de Informáticos S.L. 6. Coplasem S.L. 7. Iexce...

Blogaren eta mailing kanpainen erabilera zure irudi digitala hobetzeko

WEBINAR BIZKAIA INDARTZEN Blogaren eta mailing kanpainen erabilera zure irudi digitala hobetzeko Eguna: Asteazkena, azaroak 2415:00etatik 17:00etara Plaza Mugatuak – Izena emateko epea zabalik azaroak 22 rarte Izen-ematea Hizlaria: Estíbaliz Arranz Sevillano “Creando docentes del cambio “ bazkide fundatzailea & zuzendaria. Hitz egingo dugu:Izan zure bezeroak jakinaren gainean une oro. Blogaren erabilera zure enpresan. Jarri zure negozioa zure sektoreko erreferente espezializatu gisa. Blog motak, sarreren sorrera eta aldizkakotasuna. Blog espezializatua izatearen abantailak.Email kanpainak eta hedapen-zerrenda automatizatuak. Iragarki-plataformak eta mailing-kanpainak. Norentzat: Enpresa txiki eta ertainak, mikroETEak eta enpresa, ahal dela industria-sektorekoak, industriarekin, garraioarekin eta handizkako merkataritzarekin lotutako zerbitzuak, erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatuak: Erandio, Leioa, Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdea. Zalantzak argitzea: Saio osoan txat bat izango dugu zuen zalantzak argitzeko eta planteatutako galdera guztiei erantzuteko.   Aholkularitza pertsonalizatua (plaza mugatuak): Enpresa bakoitzarekin banaka egingo da, bere blog sortzen laguntzeko. E-mail bidezko kanpainak egiteko alderdi zehatzak ere aztertu ahal izango dira.   Interesatuta bazaude, zure erreferentziako agentziarekin jarri zaitez harremanetan. Izen-ematea: Parte hartzeko, HEMEN eman behar duzu izena, azaroak 22a baino lehen. Izena ematen dutenek gonbidapen-esteka jasoko dute beren posta elektronikoan. Harremanetarako: Asun Peñabehargintza.enpresa@leioa.net944 00 41 95 Gabirel Rodríguezekintzailetza@erandio.eus944 17 56 16 Ana Sonia Elorriagaaselorriaga@txorierri.eu964 53 63 70 Iñigo Urrutiaempresa@mungialdeko-behargintza.com946 15 62 44 Jokin Etxebarriajetxebarria@jataondo.org946 15 66 12 Gabriel Delgadouke@urkobe.eus946 76 06 38...
Eskualdeko 2021ko Enplegu Planak 17 kontratazio sustatuko ditu Txorierrin

Eskualdeko 2021ko Enplegu Planak 17 kontratazio sustatuko ditu Txorierrin

2021ko azaroaren 22era arte egongo da zabalik Derioko, Larrabetzuko, Lezamako, Loiuko, Sondikako eta Zamudioko udalek, Mankomunitatearekin eta EGAZ Txorierrirekin batera, eskainiko dituzten 17 lan-postuetan izena emateko epea. Horien helburua da Txorierrin enplegagarritasuna sustatzea. Jarduera hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren baitan dago (2021ko ekainaren 16ko Ebazpena), eta arreta berezia ematen die laneratzeko arazo larriak dituzten pertsonei. Kontratazio horiek eskuratzen dituzten pertsonek, aldi baterako lan-esperientziaren bidez, euren kualifikazioa eta gaitasun pertsonalak zein motibazioa indartuko dituzte, onura publikoko edo gizartearen intereseko jarduerak eginez toki-mailan. Kontratuak gutxienez hiru hilabetekoak izango dira, eta lanaldi osoko edo lanaldi partzialekoak (gutxienez lanaldiaren % 50) izango dira. Enplegu-eskaintzen bidez, administrariak, teknikariak eta peoiak kontratatuko dira, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatuko ditu EGAZ Txorierrirekin batera. Eskaintzetara jo ahal izateko, izangaiek langabeak izan behar dute eta Lanbiden inskribatuta egon behar dute enplegu-eskatzaile gisa. Halaber, ez dira izango aurreko deialdietan kontratatutakoak. Gainera, kontratazioen % 30 diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) titularrentzat edo onuradunentzat izango dira. Gainerako kontratazioak 35 urtetik behera edo 45 urtetik gora duten eta kontratatu aurreko 180 egunetan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta dauden pertsonentzat izango dira, edo 55 urtetik gorakoentzat, edo denbora luzean langabezian daudenentzat, edo gizartetik baztertuta geratzeko arriskua dutenentzat. Horrez gain, kontratatutako pertsonen % 40 baino gutxiago emakumeak izango dira eta kontratatuko guztien % 15 55 urtetik gorakoak izango dira. Prozedura Lanbidek kudeatuko ditu lan-eskaintzak, Lanbideren CVa aldatu behar izanez gero, azaroaren 22 baino lehen egin ahal izango da, Hitzordua eskatuz: Lanbide – Servicio Vasco de empleo Tel: 945 160 600 – 630 305 452 • Egaz Txorierri Txorierri Etorbidea,46 13A Sondika Horario: 9:00 a 13:00 Tl: 94 453 63 70 Web orrian...