window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Eraldaketa digitalak zure enpresari nola lagun diezaiokeen ikasi nahi?

Eraldaketa digitalak zure enpresari nola lagun diezaiokeen ikasi nahi?

WEBINAR BIZKAIA INDARTZEN Prozesuen Digitalizazioa Eguna: Asteazkena, urriak 06 15:00etatik 17:00etara Plaza mugatuak. Izena emateko epea zabalik urriak 4 arte Izen-ematea Gero eta autonomo eta ETE gehiago ari dira irtenbide digitalak bilatzen, joan-etorriak gutxitzeko eta baliabideak eta prozesuak optimizatzeko, kostuak aurrezteko eta aukerak sortzeko. Gustatuko litzaizuke kudeaketa-denbora (kasu batzuetan, % 40ra arte) eta dirua aurreztea eta zure enpresaren produktibitatea hobetzea? Zure negozioaren erabateko kontrola izan nahi duzu eta zure enpresaren kudeaketa eta zerbitzu-maila errotik hobetu? Zure prozesuak digitalizatzea izan daiteke irtenbidea. Hitz egingo dugu: Seguruenik zure erakundean prozesu hauetakoren bat izango duzu zure kudeaketa hobetzeko: Bezeroarentzako zerbitzuak: kontsultak, kexak… Kontabilitatea eta finantzak: bidaia-gastuak eskatzea, gastuak onartzea, kobratu eta ordaindu beharreko fakturak kudeatzea… Erosketak: eskaerak egin eta kudeatzea, kontratuak kudeatzea, ordainketak kudeatzea… Merkataritza eta Salmentak: salmenta-zikloaren kudeaketa, salmenta-fakturen jaulkipena, bezeroari zerbitzuak emateko barne-agindua, gorabeheren kudeaketa… Ekoizpena eta konponketa: eskaera-aginduak, konponketa eta mantentze aginduak… Marketina: kanpainak eskatu eta abiaraztea, lead-ak kudeatzea, marketin materiala eskatzea… Giza baliabideak: langile berriaren onboarding, oporren eskaera, prestakuntza planen kudeaketa, bulegoko materialaren eskaera, langileen bilaketa eta hautaketa… 3TB Clear Desk-en laguntzarekin: Negozio prozesuak nola automatizatu eta eskaintzen dituen aukerak aztertuko ditugu. Zure erakundeko prozesu baten egoera errealeko digitalizazioa egingo duzu Laguntza pertsonalizatua izango duzu. Tresna digital bat doan izango duzu 3 hilabetez, haren eraginkortasuna egiaztatzeko. Hizlaria: Miguel Ángel Galán Ruiz Operazioen eta Digitalizazioaren aholkularia 3TB Clear Desk SLn, industria-erakundeen garapenean eta lehiakortasunaren hobekuntzan aditua estrategia arinen, prozesuen fluxuaren hobekuntzaren eta negozio-garapenaren bidez, eta prozesuen digitalizazioan esperientzia handia duena. Bere ibilbide profesionalak 14 urte baino gehiago hartzen ditu, eta Eragiketen Zuzendaritzan ardurak ditu, batez ere industria-sektorean. Norentzat: Enpresa txiki eta ertainak, mikroETEak eta enpresa, ahal dela industria-sektorekoak, industriarekin, garraioarekin eta...
SUSPERTU ZURE ENPRESA HAZINNOVA PROGRAMAREKIN

SUSPERTU ZURE ENPRESA HAZINNOVA PROGRAMAREKIN

Abian da Innobasquek, Spri Taldeak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak bultzatutako HAZINNOVA programaren edizio berria. Hazinnova enpresa txiki eta ertainek modu erraz, azkar eta doan berritu ahal izateko zerbitzua da. 50 orduko aholkularitza eta bide-laguntza (Hazinnova agentea) eskaintzen du, negozio-prozesu zein produktu arloko berrikuntza mikroproiektuak inplementatzeko: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak. EGAZ Txorierri Hazinnova agentea gara eta Txorierriko enpresei prozesu osoan lagunduko diegu, kostu gehigarririk eragin gabe eta gutxieneko karga administratiboarekin. Programak bultzatzen dituen jardunbide egokiak, zehaztuta hemen. Hemen, programari buruzko liburuxka ikusi daiteke.   EZAGUTU HAZINNOVA PROGRAMAK ZURE ERAKUNDEARI EMAN AHAL DION GUZTIA: Duela zenbat ez duzula hausnartzen eskaintzen duzun produktu edo zerbitzuaren inguruan? Gustatuko litzaizuke zure produktua bereiztea merkatu nazionalean edo nazioartekoan, edo produktu edo produktu-gama berri bat merkaturatzea? Merkatu berri batean sartzea planteatzen ari zara? Online salmentarako estrategia garatu eta e-commerce ildoa sustatu behar? HAZINNOVA MERKATU BERRIAK INTERESATZEN ZAIZU Zure bezeroen inguruko ezagutza eta arreta hobetu nahi duzu? Zure komertzializazio-kanalak optimizatu nahi dituzu, eta e-commerce ildoa sustatu? •Duela zenbat ez duzula zure marketin-estrategia berrikusten? HAZINNOVA BEZEROAK INTERESATZEN ZAIZU Zure banaketa- edo hornidura-katea berrikusi eta hobetu nahi duzu? Gastuak eta entrega-epeak murriztu behar dituzu? Zure ibilbide logistikoak optimizatu nahi dituzu? HAZINNOVA LOGISTIKA INTERESATZEN ZAIZU Enpresako langileen motibazioa eta inplikazioa handitu nahi dituzu, eta langileen arteko giroa hobetu nahi duzu? Plantillaren denbora-plangintza berria egin behar izan duzu, lanpostu bakoitzaren funtzio eta erantzukizunen definizioa eta diseinuari erreparatuta, eta laguntza behar duzu? HAZINNOVA PERTSONAK INTERESATZEN ZAIZU Laguntza behar duzu barneko prozesu berria diseinatzeko? Ez duzue zuen erakundearen barneko prozesuen efizientzia ezaren berri eta ez dakizue nola jorratu horiek hobetu eta efiziente bihurtzeko aldaketak? Enpresaren arazo konplexuenei begira konponbide desberdin, berritzaile,...
Zure enpresaren jardueraren ‘datu gordina’ informazio automatizatu bihurtu nahi, erabakiak hartzen laguntzeko?

Zure enpresaren jardueraren ‘datu gordina’ informazio automatizatu bihurtu nahi, erabakiak hartzen laguntzeko?

Iturri sakabanatuetako informazioa homogeneizatu eta automatizatu behar duzu? Datuak modu automatizatuan prest uzteko ‘data quality’ printzipioak ezarri nahi dituzu? Zure negozioa kolpe bakarrean ikusi nahi duzu? Ezagutzen dituzu txosten eta aginte-koadro interaktiboak eta zure enpresaren alde egin dezaketena? Bizkaia Indartzen ekimena abiarazi dute Erandioko, Leioako, Uribe Kostako, Txorierriko eta Mungialdeko garapen-agentziek Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan. Ekimen horren helburua da lurraldeko mikro-ETE-en industria-sektorearen eta horren zerbitzu osagarrien, garraioaren sektorearen eta handizkako merkataritzako sektorearen negozioa partzialki edo erabat digitalizatzeko bidean aurrera egitea. Oraingo honetan, aukera berriak jorratuko dira irailaren 22an “Informazioa automatizatzea. Datu gordinetik aginte-koadrora eta Reporting” web-mintegiaren bidez.   BIZKAIA INDARTZEN WEBINARRA Informazioa automatizatzea. Datu gordinetik aginte-koadrora eta Reporting Eguna: Asteazkena, irailak 22 10:00etatik a 12:00etara Plaza Mugatuak. Izena emateko epea zabalik irailak 20ra arte Izen-ematea Maxmaxdata firmaren eskutik, ‘Smart data ‘n espezializatutako enpresa dena, lan-denborak eta akatsak minimizatzen dituena, prozesuak automatizatuz, eta esperientzia duena enpresa txiki eta ertainetatik hasi eta nazioko zein atzerriko multinazional handietara bitarteko proiektuetan. Hizlaria: Pablo Álvarez Azcúnaga Maxmaxdata SL enpresaren bazkide sortzailea Hitz egingo dugu: Informazioa garrantzitsua da, erabakiak hartzen laguntzen duelako. Eta denok nahi dugu erabaki onenak gure negoziorako. Webinarrean, CRISP-DM metodologian oinarrituta, datuaren ziklo osoan zehar ibilbide bat ikusiko dugu, kalitate-emaitzak berehala lortzeko hainbat iturritatik abiatuta, prestatzeko administrazio-prozesuetan denborarik galdu gabe. Edozein enpresaren eguneroko ohiko teknologiak edo doakoak erabiliko ditugu. Datuak biltzea. Normalean, aspergarria izan daiteke, iturriak sakabanatuta daudelako eta informazioa homogeneoa ez delako.Datu-iturri desberdinak automatikoki atzemango ditugu, aurrerago elkartzeko eta, horrela, gure informazioa aberasteko. Informazioa prestatzea. Ez galdu denbora gehiago hainbat fitxategi behin eta berriz eraldatzen.Datuen kalitate-printzipioen arabera (data quality), datuak modu automatizatuan prest uzten ikusiko dugu, datuak manipulatzeko garaian akatsik ez egiteko....