window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Jakin nahi duzu nola erabili merkataritza digitaleko estrategiak zure ohiko eragiketa komertzialetan emaitza-kontua hobetzeko?

Jakin nahi duzu nola erabili merkataritza digitaleko estrategiak zure ohiko eragiketa komertzialetan emaitza-kontua hobetzeko?

Bezero gehiago erakarri nahi al dituzu? Produktu edo zerbitzu berriak merkaturatuko al dituzu? Zure negozioa merkatu edo sektore berrietarantz dibertsifikatzeko asmoa duzu? Ezagutzen al dituzu nazioarteko merkatu berriek eskaintzen dizkizuten aukerak? Ezagutzen al duzu egiten dituzun jarduera digitalek zure emaitza kontuan zein eragin erreal duten? Bezero berriak erakartzeko denbora eta kostuak aurreztu nahi al dituzu? Bizkaia Indartzen ekimena abiarazi dute Erandioko, Leioako, Uribe Kostako, Txorierriko eta Mungialdeko garapen-agentziek Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan. Ekimen horren helburua da lurraldeko mikro-ETE-en industria-sektorearen eta horren zerbitzu osagarrien, garraioaren sektorearen eta handizkako merkataritzako sektorearen negozioa partzialki edo erabat digitalizatzeko bidean aurrera egitea. Oraingo honetan, aukera berriak jorratuko dira ekainaren 23tik uztailaren 14ra bitartean “Internet negozio-aukera berriak biltzeko kanal gisa: merkataritza digitalaren azelerazioa” web-mintegiaren bidez.   BIZKAIA INDARTZEN WEB-MINTEGIA Internet negozio-aukera berriak biltzeko kanal gisa: merkataritza digitalaren azelerazioa Egunak: ekainaren 23a eta 30a eta uztailaren 7a eta 14a (asteazkenak) 09:30etik 11:00etara Plaza kopuru mugatua. Izena emateko epea 2021eko ekainaren 21era arte irekita Izen ematea – Aurkezpen-bideoa osorik Weroi firmaren eskutik, zeinak 12 urte baino gehiagoko esperientzia duen merkataritza digitaleko marketin-proiektuak garatzen. Enpresa hori espezializatuta dago industria-enpresei eta B2Bei laguntzen negozio-aukera berriak biltzeko Internet tresna gisa garatzen. Kanal horren bizkortasunaz eta kapilaritateaz baliatuko gara inbertsio digitalek benetako eragina izan dezaten emaitza-kontuan. Hizlaria: Lucía Celles Negozioko arduraduna: Weroi | Business Development Manager Mintzagaiak hauek izango dira: 1. Ekainak 23: Emaitza digitaletara zuzendutako marketin digitala. Web-mintegi honetan, Internet merkataritza-jarduera tradizionalaren osagarria izan daitekeela ikusiko dugu. Horretarako, B2B inguruneko enpresen benetako kasuak aztertuko ditugu (galdaragintza fina, automobilgintzaren sektorerako hodi konformazioa, etab.). Enpresa horiek estrategia komertzial digitalak integratu dituzte beren eragiketa tradizionaletan, eta, emaitza oso onak lortzeaz gain, atzemandako aukera kualifikatuen eta eskaeren kopuru handiagoa jaso dute....